2022/05/23

Urtero Argentinako beste hainbat euskal etxetan bezala, aurtengoan ere Chivilcoykoak gogoan hartuko du oso herrialde australean ospagai handia den Maiatzaren 25eko aberri-data, Buenos Airesen,1810ean osatu zen lehenengo kabildoaren sorrera ospatzen duena, independentziarako bidean. Etzi asteazkena da Maiatzaren 25a, eta egun horretan bertan finkatu du hitzordua Chivilcoyko Euskal Etxeak, euskal eta argentinar ...
Gehiago irakurri...
2022/05/23

Atzo igandea maiatzaren 22tik hasi eta datorren larunbat maiatzaren 28raino Euskal Aste bat antolatu du Santiagon 'Txileko Euskal Gizataldea' Euskal Etxeak aurten betetzen ari den bere 15. urteurrenarekin bat eginez. Ekitaldiak elkarteko Euskal Abesbatzak kantatutako meza izan zuen atzo abiapuntu eta helduden larunbatean egingo duten pilota erakustaldi batekin amaituko da. Saio guztiak Las Condesen, ...
Gehiago irakurri...
2022/05/22

Utah-ko Salt Lake City hiriburuko hitzordurik jendetsuena da, arte herrikoien atalean, urtero antolatzen den 'Living Traditions' (tradizio bizidunak) jaialdia, aurten bertan hirian bizirik eta aktibo dauden laurogeita hamar bat kultura eta nazionalitateen arte eta kulturabide adierazpideak biltzen ari dena maiatzaren 20tik 22ra. Hasieratik dira bertako partaide hiria egoitza duen Basque Club of Utah ...
Gehiago irakurri...
2022/05/21

'Lurreko gauzak' du izena euskal musika garaikidea oinarri Bruselako Euskal Etxeak eta hiriko 'Lassene Vocale' abesbatzak gaur iluntzerako hiriburu europarrean proposatu duten kontzertuak. Kontzertu interesgarria eta oraingoz bakarra izango da, eta euskal musika eta kultura maite dutenekin batera musikazale eta melomanoak oro deitu ditu. Bruselako Euskal Etxearen eta abesbatzaren arteko proiektu ...
Gehiago irakurri...
2022/05/20

Madrilgo Euskal Etxeak deia zabaldu du gaur arratsaldean bere egoitzan egingo duen tertuliara Euskal Etxeen geroaz, gazteez eta belaundial-erreleboaz mintzatu eta ideiak elkarbanatzeko jarreran dauden interesatuak oro gonbidatuz. Aurretik ere honelako elkarretaratzeetan ohi duenez, hitzordua EEaren Egongelan egingo da, eta pintxoak eta Arabar Errioxako ardoa lagun izango ditu. Ordua, 19:30ak, helbidea ...
Gehiago irakurri...
2022/05/20

Gernikako Bonbardaketaren eta euskal haurrak Ingalaterrara ebakuatu zituzteneko 85. urteurrena betetzen ari garen urtean, Basque Children of 37 elkarteak hainbat ekitaldi iragarri ditu gertakari haiek oroitzeko. Larunbat honetan bertan, maiatzaren 21ean, Ingalaterran geratu ziren haurrak eta euren ondorengoak biltzen dituen elkarteak omenaldia antolatu die Southamptongo Udaletxean. 14:00etan, ...
Gehiago irakurri...
2022/05/19

"Euskadik behar zaitu", zioen konpromisorako esaera edo dei larri harek. Antzeko deialdia egin dute egun hauetan Bartzelonan, baina oraingoan Bartzelonako Euskal Etxea edo hiria erakuslehio eta arnasgune garrantzitsu duen euskalgintza antolatuak. Epe jakin baterako engaiatu eta Bartzelonako Euskal Etxearekin konprometituko den pertsona talde bat behar dute, bestela ezinbestean etorriko den egoera EEa ...
Gehiago irakurri...
2022/05/18

Liburua Etxepare Euskal Institutuaren bermearekin datorkigu, Ivan Igartua eta Xabier Zabaltzak idatzia. Zerorrek irakurri edo lagunei pasa diezaiekezu linka, eta hiru bertsio dauzka: euskara-gaztelera, euskara-frantsesa eta euskara-ingelesa. Etxepareren 'Basque' bildumaren baitan atera da eta hizpide hartzen ditu, besteak beste, euskararen ezaugarriak, garapena, euskal liburugintza, ...
Gehiago irakurri...
2022/05/17

Buenos Aires probintzia barnealdean, Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak elkartearen egoitzan egin zuen apirilaren 28an bere Ohiko Batzar Orokorra eta besteak beste Zuzendaritza Batzordea berritu zuen, honakoak direlarik datorren agintaldirako Zuzendaritza Batzordea osatzen duten kideak:
Gehiago irakurri...
2022/05/17

Saladilloko tokiko prentsak isla eman zuen atzo joan den larunbatean FEVA Euskal Argentinar Elkarteen Federazioa antolatzaile herriko Itxaropen Euskal Etxearen egoitzan egindako euskal dantza tailerraz. La Síntesis egunkari digitalak, konparazio, berriarekin batera argazki-sorta polita ere biltzen du, aipatuz partaide bertaratu zirela dantzariei dagokienez Bahía Blanca, Viedma, San Nicolás, ...
Gehiago irakurri...