euskal diaspora eta kultura
2021/12/20
Espainiako Erregina buru inauguratuko da astelehenen honetan, abenduaren 20an, Cervantes Institutuko Zuzendarien Urteko Bilera, Donostiako Tabakaleran. Luis García Montero Cervanteseko zuzendariarekin, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuarekin, Harkaitz Millán Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuarekin eta Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarekin batera, ...2021/12/17
EHAAk buletin ofizialak gaur argitaratu ditu Etxepare Euskal Institutuaren 2021-2022 ikasturterako euskara eskolen dirulaguntzen onuradunak. Guztira 29 elkarte onuradun dira, tartean euskal etxeak eta euskal etxeen federazioak; eta 2021ko deialdi honetan banatu den diru-kopurua 289.980 eurokoa izan da. Gehien jaso duena FEVA Argentinako Euskal Etxeen Federazioa da, 100.926 eurorekin eta gutxien Australiako ...2021/12/17
Iñigo Urkullu lehendakaria munduan zehar bizi diren euskaldunei eta euskal etxe eta komunitateetako kideei zuzendu zatzaie bere ohiko Gabon Mezuan. Aurreneko lehendakari Jose Antonio Agirrek hasi zuen Gabon Mezuen ohitura eta aurtengoan, bigarren urtez helarazi du Lehendakariak oraindik gainditu gabea den mundu mailako COVID-19 testuinguru, kanpoan bizi diren euskaldunen eta euskal etxeen esparrua ere gogor ...2021/12/17
“Danborrada entseatzera bildu gara berriro Euskal Etxean” iragarri dute aste honetan Euzko Etxeko lagunek beren sare sozialetan. Mezuak danbor jotzaileen zirrara adierazteaz gain gonbitea ere bada publikoak eta zaleak agendak antolatzen hasi eta elkarteak urteko jai preziatuenetakoa duen San Sebastian Danborrada eta Jaialdian parte hartzeko. Izan ere, iaz arte, 63 urtez ...2021/12/16
Bakersfieldeko euskal ostatu erreferentziala da Wool Growers: ostatu eta jatetxe, euskaldunentzako euskal biltoki eta jaki zein inspirazio elikatzaile, eta Bakersfield-eko ez-euskaldunentzat euskal konexio gune bakersfieldar maitatua, euren parte. Bertako nagusia, Mayie (Etchebarne) Maitia, 17 urte zituela Pirineo bazterreko Euskal Herria utzi eta geroztik Kalifornia eta Bakersfiled-eko ...2021/12/15
Bi aste baino ez dira geratzen 2021 bukatzeko eta Haize Hegoa Euskal Etxeak prestatu ditu Gabonetako postalak bazkide eta lagunei bidaltzeko. Tradizio finkatua duenez,, postalak marrazki originalak dira, elkarteak antolatutako ‘Gabonetako Euskal Ohituren XXVI. Lehiaketa’n parte hartu zuten txiki eta gazteek egindakoak. Ekintzaren dinamika, ohikoa: Maite Bengoa gaztetxoei zuzendu ...2021/12/15
Ehun bat lagun bildu ziren abenduko lehenengo asteburuan Rosarion, Argentinako Nafar Etxeen Topaketan parte hartzeko. Gaur egun aktibo dauden elkarteen artean, Martin Urtasun lehendakari duen Buenos Aireskoak, Mariana Sardon lehendakari duen Bolivarrekoak eta Oscar Croce buru duen Rosariokoak hartu zuten parte. Mendozako Nafar Etxeko lagunak ezin izan zuten Rosariora bertaratu beren elkartearen urteurrena ...2021/12/14
Eusko Jaurlaritzaren gobernu bilerak 'Euskadi Basque Country 2025' Nazioartekotzeko Esparru Estrategia berria onartu du gaur, eta estrategia horren esparruan, Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio legegintzaldi honetarako Kanpo Harremanetarako Planari. Prozesu honetan Jaurlaritzako sailek, foru-aldundiek, EUDELek eta hiru hiriburuetako udalek hartu dute parte, bai eta arlo honetan zerikusia ...2021/12/14
Beti Aurrerak eta SADE idazle argentinarren elkarteak urtero batera antolatzen duten ‘Gernikako Arbola’ Literatur Lehiaketa hamargarren ediziora iritsi da aurten eta sari emanaldia pasa den ostiralean, abenduaren 10ean, egin zuen, ekitaldiko partaide SADEko presidente nazionala, Alejandro Vaccaro Chao, eta Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kideak. Lehenengo saria Jose Ruiz ...2021/12/13
Trujilloko Euskal Etxeak Zoom bidezko elkarretaratze ireki berri batera deitu du datorren igandean, abenduaren 19n, ohi bezala Peru, Latinoamerika eta Euskal Herriko euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak hizpide harturik. Edonork parte har dezake, bereziki euskal jatorria daukatenek, baina oro har euskal kulturaz interesa daukaten eta esparru honetako euren ezagutza zabaldu nahi ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus