euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak gaur argitaratu du Euskal Etxeentzako 2021eko dirulaguntzen esleipena: ikus zeure Euskal Etxea tartean den

2021/12/29

EHAA-BOPV Agerkari Ofizialak gaur asteazkeneko, abenduaren 29ko bere zenbakian eman du argitara Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiaren abenduaren 15eko Ebazpena, Euskal Etxeentzako 2021eko dirulaguntza deialdi nagusiari dagozkion 902.305 euroak banatuz. Horietatik, 782.305 euro IV. Kapituluari dagozkio, ohiko gastu eta aktibitateen atalari alegia, eta gainerako 120.000 euroak ...

Gehiago irakurri...


Macachingo Euzko Alkartasunak 2022ko Euskal Asteko data baieztatu du: urriaren 3tik 10era, asteburu estraluzea barne

2021/12/28

2022ko Euskal Aste Nazionalaren behin-behineko logoa Labetik atera berria du Euzko Alkartasunako Batzorde berriak erabakia, 2022ko Argentinako Euskal Aste Nazionalaren data finkatuz. Urriaren 3tik 10era izango da, astelehenetik astelehenera, ohi bezala ekintza jendetsuenak asteburuan. Azpimarratzekoa, bi urtez jarraian, 2020an eta 2021ean, pandemiak kantzelatzera behartu ostean, data hauekin ‘mendekua’ hartu nahi dutela antolatzaile eta partaideek. ...

Gehiago irakurri...


Macachingo Euzko Alkartasunaren Batzarra: batzordeak berritu, estatutuak moldatu eta esker ona adierazi du

2021/12/27

Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxearen 2021eko Batzar Nagusia, Tomás Vicente idazkaria hizlari Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak elkartearen Urteko Ohiko Batzar Nagusia eta baita Ezohikoa ere egin zituen joan den asteazkenean, abenduaren 22an, azken hau bere estatutuak moldatzearren. 2019 eta 2020 urtealdietako txosten eta balantzeak aurkeztu ziren, egindakoa aipatu zen eta baita datozen planak ere eta erakundearen Zuzendaritza Batzordea eta bost azpibatzordeak berritu ziren, besteak ...

Gehiago irakurri...


Zorionak eta Eguberri on, gure agiantza onenekin, irakurle!

2021/12/24

Aurten aurrekontuak Olentzero hau kontratatzeko baino ez digu eman. Ea portatzen den eta eskatutakoa ekartzen digun! Kaixo irakurle eta lagun, hemen gatoz beste urte batez Eguberri bezperan, zuetariko askok familia giroko elkarretaratzean bilduko zareten, eta urtean zehar ikusitako edo ikusi gabeko lagunekin bilduko zareten egunean, bildu eta elkartu eta partekatzea Gabon gauak munduan barrena jaurtitzen duen dei berezia baita. Aukera bat da, hala nahi eta ahal duenak ilusio dosiak emendatzeko, norberak bere ...

Gehiago irakurri...


Diasporan euskalduna den edo euskara ikasten ari den 11-16 urteko gaztea zara? Parte hartu Bziber IV. Lehiaketan!

2021/12/23

TikTok gustukoa duzu eta sare sozialetan arraina itsasoan bezala zabiltzan Diasporako gaztea zara? Hona aukera, abenduaren 28an abiatuko baita gazte TikTok-eko IV. Bziber lehiaketa, 11 eta 16 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzendua, aurten gainera zabaltzeko ahalegin berezia eginez Diasporan euskaldunak diren eta euskara ikasten ari diren gaztetxoen artean. TikTok sarean oinarritu den euskara hutsezko ...

Gehiago irakurri...


Kate Camino, Jean Flesher, Ainhoa Añorga, Joxe Oihartzabal eta Marcela Inda: Eguberrian 'Diaspora solas' Euskal Irratietan

2021/12/23

"Diaspora solas", Mattin Lerissa esatari, zuzenean Eguberri egunean goizeko 9etan, eta errepikak abenduaren 26an 12:00etan eta 21:00etan Iparraldeko Euskal Irratiek saio berezi bat aireratuko dute abenduaren 25ean, Gabon Egunean, "Diaspora solas" izenpean, eta ondoren errepikaz 26an, mundu osoko euskal diasporako zenbait lagun gonbidatuz. Ordubete inguruko saioan parte hartuko dute Estatu Batuetatik Kattalin Caminok (Nevada) eta Jean Flesher-ek (Utah), baita ere Ainhoa Añorgak (Alemania), Joxe Albaro ...

Gehiago irakurri...


Kristau tradizioa eta euskal mitologia uztartzen dituen Tandilgo 'Euskal Jaiotza', “Udal Interesekoa“ izendatu dute

2021/12/22

Gure Etxea Euskal Etxeko arlo guztietako kideek hartzen dute parte urtero Tandilgo "Euskal Jaiotza" proiektuan Joan den ostiralean, abenduaren 17, estreinatu zuten aurtengo “Euskal Jaiotza” Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxekoek. Inaugurazioa Martin Rodriguez plazan egin zuten, arratsean, Gernikako Arbolaren kimua hazten den lekuan, euskal etxearen egoitzaren aurrean. Ekitaldiaren ondoren, mokadu bat partekatu zuten bildutakoek euskal etxeko tabernan eta Gabonetako brindisa ere egin zuten. 2000. ...

Gehiago irakurri...


Txileko Santiagotik, Berriketari euskal berripaperak Juan Zelaia Letamendi gogoan hartzen du bere azken zenbakian

2021/12/21

Berriketarin agertzen den argazkian Juanito Zelaia ateratzen da Upaingoan bere sortetxean errekonozimendu bat jasotzen Banatu berria dute Txileko Santiagon Berriketari euskal berripaperaren azken zenbakia, abendu aurreratu honetan atera arren azaroaren datarekin datorrena, eta "Recordando a Juan Celaya Letamendi" (Juan Zelaia Letamendi gogoan) izenburupean plazaratu dutela ohartu gara. Izan ere, zenbakiko testuetan gomuta berezi bat eskaintzen zaio Diasporarekiko lotura handia izan zuen Juan Zelaia Letamendi, edo ...

Gehiago irakurri...


Macachingo Euskal Etxeak 2022ko Euskal Astearen data hautatzeko behar zaitu; bete inkesta asteazkena baino lehen

2021/12/20

2022ko Euskal Aste Nazionala Macachinen izango da, ea hirugarrenean baiezkoa den Irailaren hasieran baieztatu zuen Macachingo Euzko Alkartasunak –bi urtez jarraian hitzordua Covid-19agatik bertan behera utzi behar izan ondoren– hiri pampatarra 2022ko Argentinako Euskal Aste Nazionalaren egoitza izango dela. FEVAren eta ondoko urteetako Euskal Asteen egoitza izango diren euskal etxeen babesarekin, jaialdiaren data hautatzea baino ez da geratzen orain. Eta ...

Gehiago irakurri...


'Recreo Vasco' uda ekitaldia estreinatuko du asteartean Chacabucoko Euskal Etxeak, 4 eta 8 urte arteko umeentzat

2021/12/20

Chacabucoko 'Recreo Vasco' abenduaren 21ean hasiko da ‘Recreo Vasco’ udalekua jarriko du bihartik aurrera abian Chacabucoko Euskal Etxeak, 4 eta 8 urte arteko umeei zuzenduta. Proposamena urtarrilean eta otsaila amaitu arte garatuko da eta aukera emango die partaideei olgeta eta astialdi saioetan aritzeko euskal kultura zantzuak eskuratzearekin batera, tailerrak antolatuz gogoan harturik kirolak, jantzi tradizionalak, dantzak, euskara eta beste ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia