euskal diaspora eta kultura
2022/01/18
Datorren osteguna, urtarrilaren 20a, San Sebastian eguna izanik, danborrada eguna behar zuen Donostian, baina koronabirusaren karietara festa handia behar zuena bertan behera gelditu da hein handi batean, ohiko helduen danborradak eta ekitaldi nagusiak kantzelatu egin baitira hiriburu donostiarrean. Diasporan ere, pandemia ere tarteko, bertan behera geratu da danborrada tradizio handia duen Mexiko Hiriko eta ...2022/01/17
Egun batzuk dituzu oraindik, urtarrilaren 23raino, baina benetan interesa baduzu, ez zazu gehiago geroratu: izena eman eta ikasi euskal dantzak online, adituen eskutik eta doan. Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak ematen dizu aukera 'Dantza Munduan'ekin euskal dantza tradizionalak ikasi edota hobetzeko. Edonongoentzat interesgarria, baina bereziki munduan zehar hedatutako ...2022/01/17
Caracaseko Andres Bello Unibertsitate Katolikoko (UCAB) errektore ohi [1990-2010] Luis Ugalde Olalde (Bergara, Gipuzkoa, 1938) teologo, soziologo, pentsalari eta historialari jesuitak jasoko du urtarrilaren 30ean Bilboko Arriaga antzokian 2022ko Sabino Arana Sarietako bat. Ekitaldia online segitu ahal izango da streaming bidez Sabino Arana Fundazioaren webgunetik, bertan agertuko den iragarkian ...2022/01/13
Sarrera berri interesgarria dakargu gaurkoan gure blogen sailak, Sancho de Beurko elkartea sinatzaile. Oso istorio gurea biltzen du, Euskal Herria bere diasporarekin uztarturik, Nafarroa Behereko baserri batean hasi eta Argentinako Ayacuchoraino heltzen dena, ondoren Arrosa eta Ortzaizera itzultzeko, eta bertatik itsasoa berriz zeharkatu eta Nevadako Battle Mountain-eraino heltzen dena.2022/01/12
Dotzena bat urte bizi izan da Julio Elejalde Gainza Madrilgo Euskal Etxearentzat (MEE) jo ta ke lanean. Erretiroak ekarri zion astiak eman zion aukera bera bezalako pertsona aktibo eta kezkadun bati MEEn sartu eta ardura handiak hartzeko eta euskal elkarteak behar zuen postuetan aritzeko bolondres, besteak beste lehendakariorde, idazkari, diruzain eta lehendakari ere, eta Espainiako Euskal ...2022/01/11
Jose Mari Gorroño, Gernikako alkatea, eta aita Antton Egiguren, AEBko euskaldunen omonier edo kapilaua, dira Boiseko Cenarrusa Fundazioaren urteroko Cenarrusa Sarietako 2021eko hautatuak. Saria abendu oro, Pete Thomas Cenarrusa hautetsi eta buruzagi euskal-amerikarraren jaioteguna zen 16arekin bat eginez adierazten dute Boisen, Cenarrusak hezurmamitu eta gorpuztu zituen zerbitzu ...2022/01/11
2021eko azken irudi-bilduma. Bakoitza bere momentu eta errealitatearekin osasun egoerari dagokionez, bi hemisferioetako euskal etxeak biltzen joan ziren abenduan zehar Eguberria, ikasturte amaiera eta urte amaiera kari, 2022 urteak koronabirusaren behin betiko eta erabateko bukaera ekar dezan desio komuna gogoan. Ez da asko geratzen Covid-19aren pandemiaren bigarren urtebetetzerako eta batzuetan ...2022/01/07
Lagun asko bilduko ditu gaur Boisen Regina Bastida Aldecoaren 100. urtebetetzeko ospakizunak. Euskal-amerikar hau omendu eta urtebetetzearekin bat egiteko ekitaldia bertako 13:00etan egingo da, Euskal Herriko 21:00etan, hiriko Jesusen Bihotzaren Elizaren aretoetan, Boiseko Museo eta Kultur Etxeak ohar batean zabaldu duenez. Parte hartzeko asmoa daukatenei, musukoak nahitaezkoak direla gogora ...2022/01/07
La Platako Euzko Etxeak eta Euskal Herriko Tolosa herriak bat egin zuten joan den abenduaren 20an Tolosa herri argentinarraren 150. urteurreneko ospakizunean. Tolosa herri argentinarra 1871n sortu zuen tolosarren ondorengo zen --aita zuen tolosarra-- Martin Jose Yraolak [Iraola idatzita leku batzuetan]. Urteurrenaren karietara bertan egindako ekitaldi nagusian plaka bat jarri zuen ...2022/01/05
'Txipli, Txapla, Pum Amerikatik' proiektua Bizkaiko Berangotik bultzatzen du 'XXI. Mendeko Euskaldunak Kolektiboak'. Berez 2010eko abenduan hasi zen Londresen eta Euskal Herriaren eta Diasporaren arteko topaketa artistiko eta kulturala eragin nahi du, euskal tradizioen irakurketa mendekidea eginez, gogoan harturik tradizioek nola segitu duten Diasporan, eta ikertuz eta dokumentatuz ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus