euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eman duzu izena HanHemen-en? Azaldu zure iritzi eta ideiak mundu mailako euskal sare indartsu bat sustatzearren

2022/02/04

HanHemen-ek euskal komunitate globalaren espazio digitala bilakatu nahi du, munduko euskal sinergien bilgarri Helburuak argi daude, baina berez ez da lan erraza mundu mailan eta internet baliatuz munduko euskal jendearen eta euskaltzaleen sare edo gune bilgarri sendo eta eraginkor bat sortzea, sinergiak bilduz. Gogora ditzagun EuskoSare bezalako saiakerak, edo Basque Global Network bera, orain urrats berri bat emanez birfundatu eta HanHemen gisa apustu eraberrituta datorkiguna, erabakita ...

Gehiago irakurri...


Martxoaren 2an bukatuko da Renon euskal diasporaz ikertzeko 2022ko Jon Bilbao Katedrara aurkezteko epea

2022/02/03

Nevada-Renoko euskal liburuzain Iñaki Arrieta, berari zuzendu behar zaizkio martxoaren 2aren aurretik paperak Jon Bilbao Katedrararako Asteazkenean zabaldu da epea eta martxoaren 2ra arte iraungo du. Euskal diaspora gaien ikerketan esperientzia duten doktore-mailako ikertzaile eta irakasleeak aurkez daitezke eta hilabeteko ikerketa-egonaldia eskainitzen die aurten Nevadako Unibertsitatean, Renon, abuztu eta abendu bitartean adostutako datan. Helburuen artean badu baita ere euskal diasporaren ezagutza AEBko akademian ...

Gehiago irakurri...


Otsailaren 19an beteko ditu 100 urte Arrecifesko Euskal Etxeak, eta ospatu eta urtebeteko programa bati ekingo dio

2022/02/03

Mendeurreneko ospakizuna hasteko, ekitaldi instituzionala egingo dute otsailaren 19an. 2022 hasi berri honetan ospatuko ditu 100 urte Arrecifeseko “Euskaldunak Denak Bat” Euskal Etxeak. Bete ere, otsailaren 19an beteko ditu eta ospakizunak urte osoan zehar gauzatuko badira ere, urteurrenaren egunean bertan hasiko da ospatzen, ekitaldi instituzional batekin. Egun horretako programaren arabera, goizeko 10:30etan, hildako bazkideak oroituko dituzte herriko hilerrian, aurreskua ...

Gehiago irakurri...


Euskal etxearen lehenengo 25 urteen balantzea egin du Montrealdik Quebec-eko Euskaldunak euskal elkarteak

2022/02/02

25 urte bete zituen Quebec-eko Euskaldunak elkarteak 1996ko udan sorturik Pandemiaren erdian bete zituen 2021ean bere lehenengo 25 urteak Quebec-eko Euskaldunak elkarteak. Elkartearen urtebetetze biribileko balantze modukoa eginez, honako lerroak idatzi zituzten bertan, gure astekari anaia Herriak argitaraturik. Hainbat jardueraren erdian, bazkide eta elkarte mailan udan, abuztuan egindako elkarretaratze nagusia nabarmentzen du. Ospatzeko urtea, berezia baina emankorra ...

Gehiago irakurri...


Los Banoseko euskal etxe kaliforniarrak webgunea berritu du, datorren asteko ardiki-afaria ere iragarriz

2022/02/02

Kaliforniako Los Banos Basque Club euskal etxearen webgune berrituko azalaren itxura Los Banoseko euskal etxe kaliforniarrak webgunea berritu du, diseinu eta edukiak eguneratuz eta aurpegi argi eta modernoagoa eskainiz internet bidez hurbiltzen zaizkionei. Los Banos, San Frantziskotik ia berrehun kilometro hego-ekialdera dago, XIX. mende hondarretik euskal presentzia handia izan duen arrantxu-eremu batean, bertakoek 1886an jada euskal piknikak egiten zituztela. Euskal klubak ere ez dauka ...

Gehiago irakurri...


San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak 40 urte bete eta, neurriak errespetatuz, otsailaren 19-20an ospatuko du

2022/02/01

San Frantziskoko Klika Gure Euskal Etxean pandemia aurreko urteurreneko elkarretaratze batean partaide, gure artxiboko irudia Sartu berriak gira otsailean, urtero hilabete garrantzitsua San Frantziskoaldean, Gure Euskal Etxea edo Basque Cultural Center erakundearen urtebetetzea baita. Aurten, gainera, biribila, 40 urte beteko direlarik Ipar Kaliforniako euskal kulturarendako arima eta arras baliabide baliosa bilakatu den Euskal Etxe honen hastapena ospaturik. COVID egoera eta neurriek segitzen dute eta ez da beraz ohi bezain ...

Gehiago irakurri...


Arantxa Anitua eta Kinku Zinkunegik FEVA eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko 2022ko Hitzarmena sinatu dute

2022/02/01

Kinku Zinkunegi eta Arantxa Anitua FEVA eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko 2022ko Hitzarmena sinatzen (arg. FEVA) Argentinako Udako Barnetegia amaitu berritan, FEVA Argentinako Euskal Erakundeen Federazioko lehendakari Arantxa Anitua eta Etxepare Euskal Institutuko Euskara Munduan programako koordinatzaile Kinku Zinkunegi Buenos Airesen bildu ziren joan den asteko astelehenean, urtarrilaren 24an, FEVA eta Etxepare Institutuaren arteko 2022ko Hitzarmena sinatzeko. Akordioan, irakasleen prestakuntza eta trebakuntzarako, eta ...

Gehiago irakurri...


Urteroko urtarrileko etena, aurten astebetekoa: otsailaren 1ean berrekingo dio EuskalKulturak eguneroko buletinari

2022/01/24

EuskalKulturaren azala EuskalKulturak urtero urtarrilean buletinean egin ohi duen etena, bihar asteartetik otsailaren 1era bitartekoa izango da aurten. Urtarrilaren 1ean --datorren asteko arteartean, beraz-- eutsiko dio berriro EuskalKulturak buletina plazaratzeari. Urte hasiera konplikatua pasa ondoren, datozen egunak baliatuko ditugu, paper kontuak garbitzeko, urtero sasoi honetan bezala; baina baita ere geroari ...

Gehiago irakurri...


Beloke desagertu egingo da: Omenaldia igandean, EHan eta Diasporan eragile garrantzitsua izan den monasterio lapurtarrari

2022/01/21

Otoitza eta fede aktiboa lantzearekin batera, Diasporarekiko loturagune, euskararen baratze eta euskaltzaleen babesleku ere izan da 1875etik Belokeko monasterioa beneditarra Euskal Herrian eta Diasporan erreferentzia eta eragile garrantzitsua izan den Belokeko monasterio beneditarrak ateak itxiko ditu. 1875ean Ahurti herri lapurtarreko lurretan eraiki zutenetik rol garrantzitsua bete du Euskal Herriko bizitza espiritualean eta bertatik igaro dira historian zehar Iparralde osoko bokazioak eta baita Hegoaldekoak ere. Belokeko fraideei lotuta sortu zen Lazkaoko monasterio ...

Gehiago irakurri...


Aholku Batzordearen bilera atzo Gasteizen eta Omenaldia gaur Covid-19ak Diasporan eragindako biktimak gogoan

2022/01/19

Aholku Batzordearen atzoko bilerak zuzeneko partaideak izan zituen gehienbat baina baita telematikoki bertaratu zirenak ere Legealdi honetako bigarren bilkura egin zuen atzo Gasteizen Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak. Urkullu lehendakaria buru, eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez koordinatzaile, Jaurlaritzako hainbat sailetako eta euskal erakunde eta elkarteetako ordezkariek hartu zuten parte, tartean Euskal Etxeetako ordezkari ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia