euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Txileko Euskal Gizataldea' Euskal Etxeak poema liburu elebiduna aurkeztuko du, kultura tailerrak ere abiaraziz

2022/03/24

Datorren asteko ostiralean, poema-liburu elebidun aurkezpena Santiagon. Abian dira tailerrak: dantza, coro, txistu eta danbolina, euskera... Txileko Euskal Etxeak 2022ko egitaraua iragarri du, Las Condeseko Estadio Español aretoan doako tailerrak eta kultur ekitaldiak barne. Azken horietako lehena apirilaren 1ean helduko da, eta "versos.. sin tregua" ('Su-etenik gabeko bertsoak') liburuaren aurkezpena izango da. Bi euskal poetisak, Isabel Guezuragak eta Carmen Martinezek, eta Lucy Sepúlveda txiletarrak idatzi zuten, Rosa ...

Gehiago irakurri...


Oraindik ez diozula erantzun HanHemen-en inkestari? Sari bat lor dezakezu eta munduko euskal sare berriari lagundu

2022/03/23

Martxoaren 31a da HanHemenek zabaldutako inkesta betetzeko azken epea, ondoren bildutako datuak prozesatu, ondorioak atera eta emaitzak aurkeztuko baitira. Zer nahi den jakin? Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunen iritzia, nolakoak diren, nola ikusten diren hainbat gai Diasporatik: nazioarteko euskal sare eraginkor bat eraiki ahal izateko adierazgarriak izan daitezkeen ...

Gehiago irakurri...


"Entre Vascos Latinoamérica", gure diaspora latinoamerikarra hizpide online irratsaio berri batean apirilaren 20tik aurrera

2022/03/22

Venezuelan, Perun, Argentinan eta Euskal Herrian dena prest dago "Entre Vascos Latinoamérica" irratsaio berria hasteko Programa berri bat iragarri dute euskal diasporako irratsaioen artean, “Entre Vascos Latinoamérica”. Sebastian Inzunzak Neuquendik (Argentina) eta Manu Molinak Durangotik (Bizkaia) aurrera daramaten «Entre Vascos» irratsaioaren jarraipena izango. Latinoamerikako diasporan gertatzen dena kontatuko du, oraingoan Wilfredo Lizarzaburu Trujillotik (Peru) eta Ibane Azpiritxaga ...

Gehiago irakurri...


Euskal komunitate kaliforniarraren azken agurra Chinoko Centro Bascoko Monique Berterretcheri (bideoak)

2022/03/21

Astelehena, Monique Berterretche omentzeko eguna izan zen. Irudian, Chinoko Fairgrounds-etako bazkari eta omena (irudia EuskalKultura) Euskal Herriko eta AEBko bertsolariak, San Frantziskoko txistularia eta Chinoko dantzaria, bertako klika eta kantariak eta hainbat euskaldun eta oro har adiskide partaide, euskal komunitateak azken agur hunkigarria eman zion joan den astelehenean, martxoaren 14an, Kaliforniako Chinoko Centro Basco ostatuko nagusi eta euskal erreferente Monique Berterretche izpurarrari. Elizkizunak goizeko 10etan Chinoko St ...

Gehiago irakurri...


Omenaldi polita San Frantziskon AEBko bertsolariei bertsoaren suziari hainbat hamarkadatan eusteagatik (irudiak)

2022/03/18

San Frantziskoko Omenaldian parte hartutako bertsolari guztiak, bertako eta EHko, NABOko Philippe Acheritogaray eta Kate Caminorekin 'Omenaldi Berezia' eskaini zien NABOk joan den larunbatean San Frantziskon Estatu Batuetako bost bertsolariri. Berezia eta hunkigarria, azkeneko hiruzpalau hamarkadetan hamaika euskal besta eta elkarretaratzetan euskal bertsolaritzaren sua atxiki eta euskarazko lekukotasun kantatua eta umore ona ekarri baitiote euskal komunitateari. Gogora dezagun omendu diren bertsolarietarik hiru Kalifornian ...

Gehiago irakurri...


Euskal Herritik kanpo egindako Korrikako bideo gustukoena saritu nahi duzu? Bozkatu Etxeparek antolatu lehiaketan

2022/03/18

Martxoaren 28ra arte bozka dezakezu, baina hobe ez geroratzea. Sartu Korrikaren Youtuve kanalean eta eman zure bozka! Gure buletineko beste leku batzuetan aipatua dugu Korrika 2022 martxoaren 31etik apirilaren 10era bitartean garatuko dela Euskal Herrian eta bere Diasporan, barne daudela munduko hainbat lekuetan euskara eta euskal kultura ikasten ari diren unibertsitateetako irakurletza zein euskal etxeak. Etxepare Euskal Institututik datorkigu hain zuzen AEKrekin batera antolatu duten lehiaketako berri: mundu zabaletik heldu ...

Gehiago irakurri...


Korrika martxoaren 31etik apirilaren 10era ibiliko da EHan barrena, jakin nahi duzu non eta noiz ibiliko den Diasporan?

2022/03/18

Hemen da bere 22. edizioan bi urtetik bi urtera egin ohi den Korrika. Helduei euskara irakasten diharduen Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea (AEK) sostengatzea eta euskararen aldarrikapena modu jolaskor eta libertigarrian plazaratzea Euskal Herriko zazpi probintziak batzen dituen ibilbide bat korrika eginez, hori da Korrika. Beste hainbat euskal ekimenetan bezala, Pirineoetako Euskal ...

Gehiago irakurri...


Buenos Aireseko 'Laurak Bat' Euskal Etxeak webgunea berritu du bere 145. urteurrena ospatzearekin batera

2022/03/17

Euskal etxearen historia, ekimenak, euskara ikastaroak eta dantza taldea aurkituko ditugu webgune berrituan Ospatu berria du joan den igandean, martxoaren 13an, Buenos Airesko 'Laurak Bat' Euskal Etxeak --Argentinan eta nazioartean sorreratik lanean segitzen duen euskal etxerik zaharrena denak-- bere 145. urteurrena. Eta ze bide hainbeste urte ospatzeko urrats berria ematea baizik. Izan ere, ohi bezain aktibo, euskal elkarteak bere webgunea berritu du egun hauxetan, erakundearen online ...

Gehiago irakurri...


Martxo amaieran hasiko dira euskara eta euskal kultura aurrez aurreko eskolak La Platako Unibertsitate Nazionalean

2022/03/17

Datorren astean hasiko dira euskara klaseak La Platako Unibertsitate Nazionalean La Platako Unibertsitate Nazionala ikasturteari hasiera ematekotan da eta halaxe dira baita ere Etxepare Euskal Institutuko bertako irakurletzak euskara eta euskal kulturari buruzko eskolak. Eskolak Sabrina Otegui irakasle euskal-argentinarraren eskutik izango dira eta pantaila bidezko bi urteko saio birtualen ondoren, aurrez aurrekoak izatera itzuliko dira. Bazegoen gogoa. Agian aukera ona izan ...

Gehiago irakurri...


Euskara ikasturtea hasi da Uruguaiko Euskal Etxeetan, FIVU koordinatzaile, Etxepare Euskal Institutua babesle

2022/03/16

Izen-ematea zabalik dago oraindik aurtengo euskara ikastaroetarako Uruguain Udako etenaldiaren ondoren, hasiak dira dagoeneko martxoaren bigarren astean Uruguaiko euskal etxeetako FIVU (Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioa) koordinatzaile dituzten euskara klaseak. Etxepare Euskal Institutuak “Euskara Munduan” programa medio babesten dituen ikastaroak dira eta lau irakaslek ematen dituzte Uruguain, astelehenetik larunbatera Montevideo hiriburuan ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia