euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ruper Ordorikak Literaldia 2022 estreinatuko du gaur Bartzelonan, Karmele Jaio, Iratxe Retolaza... ere partaide

2022/04/20

Antolatzaileek euskal literatura jaialdiaren egitaraua aurreratu dute egun hauetan Euskal literaturaren Bartzelonako jaialdia da Literaldia eta iazko edizio guztiz birtualaren ondoren, aurten programazio hibridoaren alde egitea erabaki dute antolatzaileek. Gaur bertan hasita eta maiatzaren 19ra arte, hiriko Euskal Etxea, unibertsitateak, Centelles Liburutegia eta pantaila bera sortzaile eta zaletuen arteko biltoki, gertaleku eta zubigune bilakatuko dira. Luxuzko gaurko ...

Gehiago irakurri...


Euskal elastiko bat diseinatzeko ideiak dauzkazu? Gauzatu Boiseko Euskal Museoarekin: epea, apirilaren 26a

2022/04/19

Irabazleak kamiseta bat jasoko du, bono bat eta bere diseinua han-hemenka ikusteko aukera, Boiseko Euskal Museoaren laguntzaile Ez duzula oraindik elastiko bat egiteko buruan daukazun diseinua gauzatzeko aukerarik izan? Ez kezkatu, Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak luzatu egin baitu bere 'T-shirt Design Contest' edo Elastiko Diseinu Lehiaketa, eta orain proposamenak apirilaren 26raino aurkez daitezke. Proposamenak teresaf@basquemuseum.eus helbidera behar dira igorri.

Gehiago irakurri...


Korrika 22 Diasporan: emaiozu begiratua munduan tipi-tapa egindako hitzordu hauen argazki bildumari (I)

2022/04/19

Korrika 22 munduan, irudietan New Yorken, Tokyon, La Platan, Cancunen, Sydneyn eta Londresen Egun batzuk utzi ditugu Korrika 22 Donostian amaitu zenetik aurtengo edizioak eman dituen azken Diasporako irudi esanguratsuenak biltzearren. Gaurko sarrerara, azken argazkiak bildu ditugu, eta biharkora bideoak. Bat egingo dute azkeneko hilabete honetan berri moduan, irudi moduan edo agendako sarrera moduan eskaini ditugun gainerakoekin, asmoa beti ere Diasporak 2022ko Korrikari egin dion ekarriaren ...

Gehiago irakurri...


Bazenuen 'Bata' eta ANV-PNV arteko "Euzkadi hegazkinaren aldeko" partidaren berri? Murgildu euren istorioan

2022/04/19

Athleticeko aurrelari-lerro mitikoa: Lafuente, Iraragorri, “Bata”, “Chirri” (Marcelino Agirrezabala) eta Gorostiza Aberri Eguneko oihartzunak oraindik gurean eta Donostia Kulturak eta Sports Diplomacy Alliancek, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza babesle, kirol diplomazioari buruzko topaketa egin berria, Sancho de Beurko Elkarteko ikerlariak oso artikulu interesgarri eta argitaragabe batekin datozklgu berriz ere, gerra-garaiari eta kirolari lotutako pertsonaia bat, Agustín Sauto Arana “Bata”, ...

Gehiago irakurri...


Rosarioko Zazpirak Bat-en Aberri Egunak Gorka Alvarez bilduko du ekitaldira, EEa 110 urte ospatzen ari den urtean

2022/04/13

Aberri Eguna ospatuko dute eta Gernikako Bonbardaketa gogoan izango dute Gernika Plazan Rosarioko “Zazpirak Bat” Euskal Etxea 110 urte ari da betetzen aurten, eta urte osoa iraungo duen ospakizun egitaraua iragarri du. Datorren asteko igandean hain zuzen, apirilaren 24an, elkarteak Aberri Eguna ospatuko du, Gernika Plazan, euskal etxetik hurbil. Jaia eguerdiko 12etan hasiko da, ikurrina eta Argentinako bandera jasoz. Euskal janaria dastatzeko aukera eskainiko da, txosna gastronomiko ...

Gehiago irakurri...


Arantzazu Ametzagaren iritzi-artikulu berria, Putin eta Ukrainaren inbasioaz Nafarroako historia abiapuntu hartuta

2022/04/12

'Ukrainak min' da Arantzazu Ametzaga Iribarrenen artikulu berriaren izenburua Ukraina, Europa eta mundua hankaz gora jartzen ari diren azken gertaera lazgarrien aurrean, Arantzazu Amezagak gogoeta egiten du bere blogeko sarrera batean, Nafarroatik eta bertako historiatik abiatuta, gerraren eta Putinen ekinbide hiltzailearen erabat kontrako jarrera agertuz. Lerroak gerra hasi eta gutxira idatzita daude, pasadizo gordinenak oraindik gertatzeke edo euren berri zabaltzeke zegoela.

Gehiago irakurri...


Maiatzaren 20a azken epea «'Trans' ikuspegiak Euskal Ikasketetarako» nazioarteko workshop-ean parte hartzeko

2022/04/12

Maiatzaren 20ra arte zabalik izango da Nazioarteko Workshopean parte hartzeko deialdia 2021eko abenduan, “Euskal Ikasketak ikuspegi transdiziplinar batetik” Nazioarteko lehenengo Workshop-a antolatu zuen REVAk (Red de Estudios Vascos en Argentina edo Argentinako Euskal Ikasketen Sarea). Oihartzun aipagarria lortu zuen eta aurten, Julieta Gaztañaga (CONICET/Buenos Aireseko Unibertsitatea) eta Aitor Anduaga (Ikerbasque / Medikuntza eta Zientzien Historiako Euskal Museoa, ...

Gehiago irakurri...


Zabalik apirilaren 25eraino Italia, Txekia eta Irlandako unibertsitatetan euskara eta euskal kultura irakasteko deialdiak

2022/04/12

2022-2023an hasteko dira Etxepare Euskal Institutuak deitu dituen euskara eta euskal kultura irakasteko irakurletzak Euskara eta euskal kultura irakasteko hiru irakurle berriren bila dabiltza Italia, Txekiar Errepublika eta Irlandako bost unibertsitatetan. Unibertsitateak Italiako Università Ca’Foscari Venezia eta Boloniako Alma Mater Studiorum Unibertsitatean dira; Txekiar Errepublikako Brnoko Masaryk University eta Pragako Univerzita Karlova; eta ...

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutuak 'Alan R. King' Euskal ikasketen katedra berria sustatu du Galesen: zabalik irakasle aurkezteko epea

2022/04/11

Galesaren eta Zeltikoaren Ikasketa Aurreratuko Zentroan University of Wales Trinity Saint David unibertsitatean Etxepare Euskal Institutuak euskal ikasketen katedra berri bat sustatu du, Galesen, University of Wales Trinity Saint David unibertsitatean. Aberystwyth-en egoitza duen Galesaren eta Zeltikoaren Ikasketa Aurreratuko Zentroan (CAWCS ingelesezko siglatan) egongo da kokatuta eta euskal eta galestar soziolinguistika, hizkuntza plangintza eta hizkuntza politikaren inguruko ikerketa eta elkarlan ...

Gehiago irakurri...


Salto, Uruguai: 'Harriague-ren Astea'k bertako euskal marka bizigai eta aurrerapide ospatuko apirilaren 11tik 16ra

2022/04/11

Harriagueren sotoa zena bereskuratu, egokitu eta oihartzuneko biltoki, dinamikaleku eta arretagune bihurtzen ari dira Salton. Proiektuan bertako erakunde publiko eta pribatuak, eta EHko sostengua ere ari dira biltzen (artxibo irudia Harriague tokian) Gaur hasiko da Salton, 'Harriague Astea'ren laugarren edizioa. Programa ludiko-kultural honek bertako Udala eta hiriko Saltoko Euskaldunak Euskal Etxea buru dituen ahalegin publiko eta pribatua uztartu ditu, biztanle eta bisitariei euskal tradizioei lotutako programa bat partekatzeko gonbitea luzatuz, guztia XIX. mende hondarretik hasita bertako ekonomia eta ardogintzan eragile ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia