euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gazteak Euskal Etxeetan, belaunaldi-erreleboa eta geroa, gaur arratsaldean hizpide Madrilgo Euskal Etxeko tertulian

2022/05/20

Geroaz, gazteez eta belaundial-erreleboari buruzko elkarretaratzea gaur arratsaldean egindu du Madrilgo Euskal Etxeak Madrilgo Euskal Etxeak deia zabaldu du gaur arratsaldean bere egoitzan egingo duen tertuliara Euskal Etxeen geroaz, gazteez eta belaundial-erreleboaz mintzatu eta ideiak elkarbanatzeko jarreran dauden interesatuak oro gonbidatuz. Aurretik ere honelako elkarretaratzeetan ohi duenez, hitzordua EEaren Egongelan egingo da, eta pintxoak eta Arabar Errioxako ardoa lagun izango ditu. Ordua, 19:30ak, helbidea ...

Gehiago irakurri...


'Basque Children of 37' elkarteak ekitaldiak deitu ditu larunbat honetan eta urtean zehar haur ebakuazioen 85. urteurrena gogoratzeko

2022/05/20

Basque Children of 37 elkarteak hainbat omenaldi egingo dizkie gerrako haurrei 85. urteurreneko urte osoan zehar Gernikako Bonbardaketaren eta euskal haurrak Ingalaterrara ebakuatu zituzteneko 85. urteurrena betetzen ari garen urtean, Basque Children of 37 elkarteak hainbat ekitaldi iragarri ditu gertakari haiek oroitzeko. Larunbat honetan bertan, maiatzaren 21ean, Ingalaterran geratu ziren haurrak eta euren ondorengoak biltzen dituen elkarteak omenaldia antolatu die Southamptongo Udaletxean. 14:00etan, ...

Gehiago irakurri...


Bartzelonako Euskal Etxeak zuzendaritza berria behar du: dei larria egin die bertako euskaltzaleei elkartea ixtea ekiditeko

2022/05/19

Dei larria egin die Bartzelonako Euskal Etxeak hiriko euskaltzaleei zuzendaritza talde bat sortzeko aurkez daitezen "Euskadik behar zaitu", zioen konpromisorako esaera edo dei larri harek. Antzeko deialdia egin dute egun hauetan Bartzelonan, baina oraingoan Bartzelonako Euskal Etxea edo hiria erakuslehio eta arnasgune garrantzitsu duen euskalgintza antolatuak. Epe jakin baterako engaiatu eta Bartzelonako Euskal Etxearekin konprometituko den pertsona talde bat behar dute, bestela ezinbestean etorriko den egoera EEa ...

Gehiago irakurri...


Beti zalantzez euskararen ezaugarri, jatorri edo izaeraz galdetzen dizutenean? Liburu online honek argituko dizkizu

2022/05/18

Liburua Etxepare Euskal Institutuaren bermearekin datorkigu, Ivan Igartua eta Xabier Zabaltzak idatzia. Zerorrek irakurri edo lagunei pasa diezaiekezu linka, eta hiru bertsio dauzka: euskara-gaztelera, euskara-frantsesa eta euskara-ingelesa. Etxepareren 'Basque' bildumaren baitan atera da eta hizpide hartzen ditu, besteak beste, euskararen ezaugarriak, garapena, euskal liburugintza, ...

Gehiago irakurri...


Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak Zuzendaritza Batzordea berritu du eta hainbat ekintza ari da garatzen

2022/05/17

Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde Berria Ohiko Batzar Orokorraren ondoren Buenos Aires probintzia barnealdean, Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak elkartearen egoitzan egin zuen apirilaren 28an bere Ohiko Batzar Orokorra eta besteak beste Zuzendaritza Batzordea berritu zuen, honakoak direlarik datorren agintaldirako Zuzendaritza Batzordea osatzen duten kideak:

Gehiago irakurri...


Saladilloko prentsak joan den larunbatean FEVAk herriko Itxaropen EEan egindako dantza tailerraren berri bildu du

2022/05/17

Saladilloko La Síntesis egunkariak argitaratutako albistea, FEVAren Saladilloko dantza tailerraren berri emanez Saladilloko tokiko prentsak isla eman zuen atzo joan den larunbatean FEVA Euskal Argentinar Elkarteen Federazioa antolatzaile herriko Itxaropen Euskal Etxearen egoitzan egindako euskal dantza tailerraz. La Síntesis egunkari digitalak, konparazio, berriarekin batera argazki-sorta polita ere biltzen du, aipatuz partaide bertaratu zirela dantzariei dagokienez Bahía Blanca, Viedma, San Nicolás, ...

Gehiago irakurri...


Managai bozkaz hautatutako Boiseko Euskal Museoaren elastiko berriak, udako 'pilota camp' ere bidean da

2022/05/16

Irabazle geratutako honako diseinuko elastikoak izango ditu uda honetan Boiseko Euskal Museoan Irakurleek oroituko dutenez Boiseko Euskal Museoak diseinu lehiaketa bat antolatu zuen uda honetarako bere elastiko berria ateratzeko. Aurkeztutakoen artean bozkatu behar izan zen internetez garaile atera zen diseinua, eta orain, berriz, Museoa hasi da eskaintzen diseinu hori daramaten bere elastiko berriak. Telefonoz ere mana daitezke +1 208-343-2671 zenbakira deituz edo emailez teresa@basquemuseum.eus helbidea ...

Gehiago irakurri...


CEMLA bilatzaileak zeure arbasoak ze egunean eta ze ontzian iritsi ziren Argentinara jakiten lagunduko dizu online

2022/05/16

CEMLAren bilatzailean segundu gutxitan topa dezakezu Argentinara iritsitako zeure arbasoak noiz eta nondik egin zuen eta pare bat datu gehiago “Itsasontzi baten, Euskal Herritik kanpora, naramate …” kantua datorkigu burura, aurten hil zela 20 urte bete diren Kaxiano Lizartzako itsuak euskaldunen emigrazioa gogoan hainbatetan kantatu ziguna. Izan ere, barkuz etorri ohi ziren gure aiton-amonak Ameriketara, kasu honetan Argentinara. Baina, noiz eta zein barkutan iritsi ziren ba al dakizu? Hori eta zein portutik sartu ...

Gehiago irakurri...


'Gure Kanta' du izena Mendozako Euskal Etxean sortzen ari diren abesbatzak; abestea gustukoa baduzu, anima zaitez!

2022/05/13

Euskal kantak abestuko ditu "Gure Kanta" abesbatzak, Adrian Rodriguez zuzendaritzapean Aspaldidaniko ametsa betetzeko asmoz, Mendozako Denak Bat Euskal Etxeak abesbatza bat sortzeko prozesuari ekin dio. Proposamena, euskal errepertorioa euskaraz eta gaztelaniaz interpretatuko duen ahots talde bat abiatzea da, hutsetik hasita. Abesbatzak badu izena dagoeneko, 'Gure Kanta', baita logoa ere. Zuzendaria Adrián Rodríguez izango du, Mendozako musikari multi-instrumentista, ...

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak giro ederrean eta berrehun laguneko afari festa batekin ospatu du bere 78. urteurrena

2022/05/12

Pastelaren inguruan, "Zorionak zuri" abestu zioten lagunek La Platako Euzko Etxea euskal etxeari Berrehun lagun baino gehiago bildu zituen festa batekin ospatu zuen La Platako Euzko Etxeak bere 78. urteurrena joan den larunbatean, maiatzaren 7an. Tartean ziren Buenos Aireseko Laurak Bateko, Lomas de Zamorako eta Chascomúseko dantzariak, Magdalenako Ongi Etorri Euskal Etxeko kideak eta, bistan da, La Platako Euskal Etxeko hainbat bazkide eta lagun. Kazola eta pintxoak dastatu zituzten, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia