2022/10/20

EHAA buletin ofizialak gaur osteguna eman du argitara Ebazpena" 2022ko urriaren 7koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2022ko edizioko Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonak" hautatzen dituena. Gorka Alvarez Aranburu zuzendariak sinatzen duen Ebazpena hemen irakur daiteke pdf bertsioan euskaraz, eta hemen bertsio elebidunean. Gogora dezagun ...
Gehiago irakurri...
2022/10/19

Buenos Aires probintziako hiriburu La Platak eta Lapurdiko Baionak bidea abiatu dute itsasoz bi aldeetako bi hiriak ahaidetze aldera. Bilera Baionako Herriko Etxean egin zen, joan den asteko astelehenean, urriaren 10ean, eta bertan parte hartu zuten Javier Mor Roig La Platako zinegotziak, Ives Ugalde Baionako Udaleko Kultura zinegotziak eta Cyrille Laiguillon Kirol idazkariak. Bertan ziren baita ...
Gehiago irakurri...
2022/10/19

Nevada-Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegia liburutegi teknikari baten bila ari da eta gaur —Nevadako orduan— da azken eguna interesatuek hautagaitzak aurkeztu ahal izateko. Lana lanaldi osorako da eta hautatutako pertsonak Liburutegi Teknikari 2 tituluaren jabe beharko du izan, eta besteak beste ardurapean izango ditu zirkulazioan diren materialen kontrola, ...
Gehiago irakurri...
2022/10/19

Bere egoitza historikoa aurkeztu eta bertan jazotako euskal gizataldearen historia eta istorioak jendeaurretzeko xedea dauka Laurak Bat Euskal Etxeak —Argentinan eta munduan zabalik segitzen duen EE zaharrenak— orain pare bat hilabete inauguratutako kultura eta hezkuntza bisiten programak. Jon Uriarte paratu diote izena, eta keinu honekin 2020ko abenduan, pandemia garaian, hil zen euskal etxeko ...
Gehiago irakurri...
2022/10/18

Euskal Argentinar Enpresa Ganberak (CEVA, Cámara Empresaria Vasco Argentina), Buenos Aires Hiriko Universidad del Salvador-arekin batera, ‘Klusterrak: berrikuntza eta ETEen lehiakortasuna' izenburupeko Nazioarteko Lehen Jardunaldia antolatu du bihar asteazkenean, urriaren 19an, goizeko 9etatik 13etara, Universidad del Salvadorreko Errektoretzaren 3. aretoan, Rodriguez Peña 640, ...
Gehiago irakurri...
2022/10/18

Mexikoko Juan Isidro Mendiburu Cenoz-ek eta Juan José Echenique Echeverriak osatzen duten bikotea izan da txapeldun, joan den astean zehar Boise eta Idahoko egoitzetan jokatu den Munduko 43. Mus Txapelketan. Bigarren lekuan, eta irabazleengandik oso gertu, Argentinako bikotea geratu da, Eduardo 'Xarpito' Makuch-ek eta Mariano Mazzanti cañuelastarrek osatzen dutena, ...
Gehiago irakurri...
2022/10/17

Bostgarren kronika honetara, igandeko, urriaren 9ko azken irudiak bildu ditugu. Igande goizean, Macachingo Errosarioko Amaren parrokian dantzariak eta euskal ordezkariotza bat partaide emandako mezaren ondoren, antolatzaileek beste ekitaldi bat eskaini zuten, tradizionala, baina, kasu honetan, gautxoen tradizioari lotua. Euskal Etxeak Macachin kanpoaldean daukan hipodromoan 'abilezia ...
Gehiago irakurri...
2022/10/17

Euskara ikastea ezinezko helburua dela? Datorren asteazkenean Madrilgo Unibertsitate Complutensean egingo den ekitaldi batek mito hori gezurtatzea hartu du xede, hain zuzen ere unibertsitate bertako ikasle talde bat lagun, tartean ikasturte honetan, duela hilabete pasexe euskara ikasten hasitako ikasleak. Ez ditu seguruenik oraindik EiTBek kontratatuko, baina poema eta kontaketak euskaraz irakurtzeko eta euskal ...
Gehiago irakurri...
2022/10/14

Urriaren 19tik 21era bitartean, “Elkano'22 Historia inguratuz” izeneko Nazioarteko Kongresua egingo dute Donostian. Nazioarteko hainbat aditu eta ikertzailek aztertuko dute zer-nolako partaidetza eta funtzioa izan zuten euskaldunek –zazpi probintzietakoek zein diasporakoek– munduari egindako lehen itzulian eta baita 'Globalizazio Goiztiarra' deitzen den ...
Gehiago irakurri...
2022/10/14

Laugarren emanaldi honetan, larunbat gaueko jardueren irudiak ematen jarraituko dugu. Dantzaldia Club Atlético Macachíngo ‘B. Michelena’ aretoan egin zen eta 23 euskal etxetako dantzariak aurkeztu ziren. Barakaldoko Laguntasuna Kultur Elkarteko dantzariek ere hartu zuten parte ikuskizunean.
Gehiago irakurri...