2022/11/08

Larunbat honetan, azaroaren 12an, Argentinako Gizataldeen Liburutegien Topaketaren hamargarren edizioa egingo dute La Platan, hiriburu buenosairestarreko Euzko Etxean. Oraingo hau aurrez aurrekoa izango da, 2020ekoa birtuala izan ostean, eta 2021ekoa bertan behera utzi behar izan ondoren, biak pandemiaren karietara. Baina konpromisoak segitzen du, bada hamarkada luze bat lanean dabiltzala ...
Gehiago irakurri...
2022/11/08

NABOko lehendakari Philippe Acheritogaray-k Bizi Emankorra saria eskuratu zion joan den larunbatean Boisen Miren Artiach bertako ekile euskaldunari, eta Todor Azurtzak bertsotan lagundu eta azpimarratu zuen. Ekitaldia, hiriko euskal etxean egin zen, federazioko zuzendaritza eta delegatuak partaide, Euzkaldunak-en urteroko mortzilla afariarekin bat. Gogoratu, Bizi Emankorra NABOk ematen duen ohorerik handiena dela, ...
Gehiago irakurri...
2022/11/07

Datorren larunbatean, azaroaren 12an, Anaitasunak bere urteroko jaia ospatuko du, Maipuko Euskal Etxeak urte osoan zehar hainbat arlotan egindako lanaren erakusgarri. Hau bereziki hunkigarria izango da, ia hiru urteko birtualtasunaren ondoren, berriz elkartzeko festa handia izango baita. “Festa polit, atsegin eta jendetsua eskaini nahi diegu Anaitasunako bazkide, lagunei eta familia osoari. Dena ...
Gehiago irakurri...
2022/11/05

NABO Ipar Amerikako Euskal Elkarteen Federazioko lehendakari Philippe Acheritogaray-k Bizi Emankorra saria eskuratuko dio gaur Miren Artiach-i haren jaioterri Boisen. NABOk bizitza oso bateko euskal kultura eta euskal komunitatearen aldeko lana gailentzeko duen sari hau 2021eko edizioan egotzi zion Miren Artiach-i, eta gaur federazioak Homedalen egingo duen bileraren ondotik emango dio, ...
Gehiago irakurri...
2022/11/04

Azkeneko egunak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi eta lan egiten duten artistei, diziplina mugarik gabe, eskainitako programa honetan parte hartzeko. Eskatzaileek prestakuntza eta/edo ibilbide artistiko egiaztatua eduki beharko dute. Deialdiaren ebazpenaren datatik hasi eta Argentinara bidaiatu arteko denbora-tartean burutu beharko dute, Donostian, Bitamine Faktoriaren egoitzan gauzatzeko aukerarekin, hala ...
Gehiago irakurri...
2022/11/04

Latinoamerikan dituen zaleak bisitatuko ditu Iruñean sortutako punk talde nafarrak gaur Medellinen hasi eta azaroaren 12an Buenos Airesen bukatu duen bost kontzertuko biran, Kolonbia, Ekuador, Txile eta Argentinako agertokietan barrena. Kontzertu horietako hirutan, Bogota, Quito eta Buenos Airesen, Ska-p ska punk taldea izango du lagun eta 30.000 lagunen aurrean arituko da. Lehendakaris ...
Gehiago irakurri...
2022/11/04

Hogeita hamar bat lagunek hartu zuten parte joan den asteartean La Platako Unibertsitate Nazionalean Mariana Demicheli Uribeondo buztingile eta Amalur proiektuko kideak eskaini zuen euskal zeramika klasean. Jardunaldia Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzaren baitan egin zen eta teoriko-praktikoa izan zen, izan ere saioaren amaieran bildutakoak pieza txiki ...
Gehiago irakurri...
2022/11/03

Argentinako herri askotan Gizatalde Jaiak ari dira egiten egunotan, baita Concordian ere, Entre Ríos probintzian, eta datorren asteburuan bertan egingo duten jaian 2022ko Immigrantearen Kultur Erregin Probintziala hautatuko dute. Makila, egun horretanxe agintaldia bukatuko duen 2021eko Erreginak emango dio, Agustina Lorenzatto Bruninik. XIX. mendean argentinaratu ziren nafarren ondorengoa den ...
Gehiago irakurri...
2022/11/03

Datorren asteko asteburuan, azaroaren 12 eta 13an, Olavarriako ‘Gure Etxe Maitea’ Euskal Etxean egingo du FEVAk aurtengo bere bigarren dantza tailerra. Koordinazioan arituko dira Bahía Blancako Unión Vasca-ko Manu Irastorza eta Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxeko Josetxu Astolfi. Toki berean, larunbatean, FEVAren zuzendaritza batzordeak bilera egingo du, aurrez ...
Gehiago irakurri...
2022/11/03

Azken egunotan, Domusantu —Santu guztien Egun— bezperan 'Gau Beltza'ospatzearekin Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeak data berezi bat gehitu dio urteko bere jarduera-egutegiari. Deialdiarekin, antolatzaileek, euskal etxeetan gutxitan ospatzen diren efemerideetako bat berreskuratu nahi izan dutela aitortu dio EuskalKultura.eus-i bertako lehendakari Natalia Suarez Caminoak.
Gehiago irakurri...