euskal diaspora eta kultura
2022/07/29
Mundu osoko hainbat euskal etxe eta komunitatetan bilduko dira asteburu honetan San Ignazio, San Inazio, Iñaki Deuna... ospatzeko. Izan ere, San Ignazio —Euskaltzaindiak honela idaztearen aldeko erabakia hartu zuen— nazioartean gehien ospatzen diren euskal jai tradizionaletakoa da, eta euskal etxerik ez dagoen beste hamaika lekutan ere oihartzuna dauka, Gipuzkoa eta Bizkaiko zaindari ...2022/07/29
Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartea antolatzaile, Kongresua egingo dute Mexiko Hirian La Real Sociedad Bascongada y México, un hermanamiento de 250 años (Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Mexiko, 250 urteko senidetzea) izenpean. Helburua, erakunde honek Mexikon izan duen eragina aztertzea izango da, zientzia, musika, historia, arkeologia, erlijioa, literatura, arte ...2022/07/28
Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea bere 110. urteurrena ari da ospatzen aurten eta bertako kideek egitarau berezia prestatu dute abuztuko lehenengo asteburuan, bozkarioa hemengo eta hango lagunekin ospatzearren. Eusko Jaurlaritzako, FEVAko eta inguruko euskal etxeetako ordezkariak hitzordura bilduko dira topaketak, dantzak, musa eta sukaldaritza ona faltako ez diren bi eguneko jaiaz disfrutatu ahal ...2022/07/28
Argentina, Txile eta Uruguaiko 20 ikaslek parte hartuta amaitu da joan den ostiralean Buenos Airesen 2022ko neguko barnetegia. Euskara Munduan programaren baitan, Diasporako euskara irakasleak trebatzeko ikastaroa den hau Laurak Bat Euskal Etxean egin da eta eskola-emaile izan ditu Gabriel Arce, Irene López de Vicuña eta Gabriela Mendia argentinarrak eta, Euskal Herritik ...2022/07/27
Gogora dezagun Nafarroako Gobernuak berreskuratu egin duela aurten, nafar etxeetako gazteentzat antolatzen duen Udako Eskolak programa. 2022ko edizioa ekainaren 27tik uztailaren 2a egin zen Iruñea ardatz izanik eta gazteak foru erkidegoko hainbat leku bisitatuta, tartean juxtu Sanferminen aurreko Iruñea, Erriberri, Tutera, Bardeak, Done Jakue bidea, Eunate, Gares, Lizarra, Irantzuko Monastegia, ...2022/07/26
Urte berezi batean, festa berezia. Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxea 100 urte betetzen ari da aurten. Urteko ospakizunen egitaraupean, datorren asteburuan Euskal Etxeak urtero jai nagusi eta kuttunena duen San Ignazio festa ospatuko du, eta proposamen berezi baten proposamena eginez aurtengoan. Bi topaketa-egun izango dira, larunbat eta igande, uztailaren 30a eta 31a, eta ...2022/07/26
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio gaur Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko beken 2022-2023rako deialdiari. Guztira hamabi beka deituko dira, honela banatuta: Europako gaiak (4); Kanpoko Euskal Komunitatea (4); eta Kanpo-Harremanak (4). Zenbateko osoa 288.000 eurokoa dute, eta Diasporako gazteak ere aurkez daitezke baldintzak betetzen badituzte. Hauek dira hamabi ...2022/07/26
Bi urteko hutsunearen ondotik, Eusko Jaurlaritzak pandemia hasi osteko lehenengo Gaztemundu antolatuko du aurten, abenduaren 4tik 20ra. Halaxe onartu du gaur goizean Jaurlaritzak Gobernu-Kontseiluaren asteroko bileran. Edizioaren xedea, euskal diasporako gazte parte hartzaileei egungo Euskadiren ikuspegi bat eskaintzea izango da, bere bilakaera historikoarekin eta tradizio kulturalarekin lotuta, leku esanguratsuetan ...2022/07/25
Datorren ostiralean hasiko da FEVAk antolatutako Olerkiak: Palabras y voces del euskera (Olerkiak. Euskararen hitz eta ahotsak) online ikastaroa, Cordoba hiriko Gerora Euskal Elkarteko Elba Mocoroa irakaslea eskola-emaile. Bi saioko ikastaroa izango da, datozen bi ostiraletan garatua: uztailaren 29an eta abuztuaren 5ean, biak modalitate birtualean. Saioak gaztelaniaz izango dira eta aztertuko diren poemak ...2022/07/25
Mundu osoko makina bat euskal etxe bezala, Trujilloko Euskal Etxea proposamenak lantzen ari da datorren irailaren 8ko astean ospatuko duen Euskal Diasporaren Eguna ahal eta hobekien antolatzeko. "Egun horretan gure egitatea, gu hemen gaudela eta geure ekarpen eta lekukotasunak eskaintzen dizkiogula Euskal Herriari eta komunean daukagun euskal enborrari ospatuko dugu aurten ere, ospatu, aldarrikatu eta ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus