euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Diaspora Eguna Mintzagai' online topaketa antolatu dute Boisetik irailaren 8an Pentsatu al duzu parte hartzea? (I)

2022/08/18

Iristen doaz mundu osotik euskal etxe, komunitate eta erakundeen dei eta hitzorduak Euskal Diasporaren Egunarekin (EDE) bat egiteko eta Diaspora bera ospatu eta aldarrikatzeko. Guztiak merezi bezala bildu ezinean, banaka batzuk azpimarratuko ditugu eta Boisen 'Diaspora Eguna Mintzagai' izenpean, BSU Unibertsitateko Euskal Ikasketa alorrak prestatu duenarekin hasiko gara. Iazko EDEn izan zuen lehen ...

Gehiago irakurri...


Itziar Ituño: "Diasporako jendearen begietako diztirak lagundu egiten du norbera bere herriarekin berremozionatzen"

2022/08/17

Itziar Ituño Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegira joan den maiatzean egin zuen bisitaldian

Lehenengo bidaia egin du aurten Argentinara Itziar Ituño aktoreak, bertan film bat grabatzeko, eta aukera izan du euskal etxe pare bat bisitatu eta bertako euskaldunekin egoteko. Aurretik ezagutzen zituen euskal-argentinarrek gonbidaturik, Buenos Airesko Euskaltzaleak-ekoek bera konplize antolatutako zinema saio batean partaide izan zen, 'Ilargi guztiak' emanez, eta bat gehiago izan zen ondoko jaian. Eta Rosarioko Zazpirak Bat-ekoekin ere hori izan zen, gonbidatu eta partaide, guztien oroimenean gelditu diren uneez gozatuz. Eskarmentuaz galdetu diogu, eta hauxe da esan diguna, baita gero eta indartsuago plazaratzen ari den Korrika Argentinatik abiatzeko eskabideaz ere.

Gehiago irakurri...


Argentinan, euskara eskolak 2023an iragarriko dituen kartel lehiaketa eta Gaztetxoen postal lehiaketa deitu dituzte

2022/08/16

Aurreko edizioetan saritu eta inprimitutako karteletako batzuk, Argentinako euskara eskola aukeraren berri emanez Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak Euskal Asteari lotutako bi deialdi plazaratu ditu: 2023ko euskara ikastaroen iragarpena egiten duen kartel lehiaketa eta gaztetxo edo txikien postal lehiaketa. Baterako zein besterako lanak aurkezteko azken eguna datorren irailaren 30a izango da. Sarituen izenak urrian, 2022ko Euskal Aste Nazionalean jakinaraziko dira, Macachinen.

Gehiago irakurri...


Gaur jai da, Andre Dena Maria eta Donostiako Aste Nagusiko egun handia, festak Buffalon, St Pierre eta Mikelunen...

2022/08/15

ZORIONAK! Larunbatean ezkondu ziren Utah-ko Sonia Castanon NABOko euskara teknikaria eta Tony Barajas triskalariari Gaur abuztuaren 15a jai da, Euskal Herriko leku askotan herriko jaiak, Andre Dena Maria edo Ama Birjinaren jai egun tradizionala, eta Donostian, adibidez, joan den larunbatean abiatu zen bederatzi jai-eguneko Aste Nagusiko egun handia. Diasporan, esaterako, euskal festak Wyoming-eko Buffalon —ospakizuna joan den larunbatera pasatu bada ere— eta St Pierre eta Mikelunen, ...

Gehiago irakurri...


Gogoz itzuli dira 2022an Boisera 'San Inazio' jaiak, Korrontzi eta Udaberrirekin, eta Anita Anacabe eta Aita Antton omenduz

2022/08/14

Aita Antton Egigurenek eta Anita Anacabe Franzoiak jaso zuten uztailaren 31ean Kristin Armstrong parkean Cenarrisa Fundazioaren saria

Loiolako San Ignazio da Boiseko euskaldunen zaindaria, eta euskal festak haren ohoretan egiten dira uztailaren 31ean. Bost urtean behin, baina, urteroko tokiko festa hori 'Jaialdi' nazioarteko festa erraldoia bilakatzen da, nahiz eta, pandemiagatik, 2020koarekin txandapasa egin behar izan zuten, 2025erako utziz. Bi urte joanak, beraz, San Ignaziorik gabe, eta aurten gogo bereziz ekin zaie. Boisen bizi den Todor Azurtzak egin digu kronika.

Gehiago irakurri...


Abuztu honetan irakurtzeko: Arantzazu Ametzagak Arrotxapeaz eta Larregi 'Eskorgaren Euskalduna'z idatzitakoa

2022/08/13

Guillermo Larregui, 'Eskorgaren Euskalduna' bezala oso ezaguna Argentinan, Arrotxapean jaioa zen, Iruñean Iruñeko Arrotxapetik abiatu zitzaigun abuztu hasieran Arantzazu Ametzaga bere ohiko zutabe edo blogeko artikuluan. Arrotxapetik, zuzenean Argentinara jauzia eman eta berak hurbilekoa oso duen Argentina eta Rio de la Platako parajeetan, eta Argentina osokoetan murgiltzeko, leku austral horietan arras pertsonaia ezagun eta estimatua, herrikoa, den Guillermo Larregiz, 'Eskorgaren Euskalduna'z ...

Gehiago irakurri...


Arrakastaz amaitu da Euskal Kantua, Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeak antolatutako musika topaketa zikloa

2022/08/12

'Euskal Kantua' Tailerreko partaideak San Juan suaren inguruan bilduta Trelew hirian egoitza duen Chubuteko Iparrekialdeko Euskal Etxeak, Patagonia eskualdean, balorazio oso positiboarekin amaitu du 'Euskal kantua' izeneko tailerraren lehen zikloa. Ignacio Esquirozen eskutik, proposamenak euskararen soinua zabaltzea zuen helburu. Horregatik, maiatzetik uztailera, bi astetik behin bildu izan dira, abesti tradizionalen errepertorioko piezak abesteko. Lehendabizi ...

Gehiago irakurri...


2022 Basque Fest & NABO Convention euskal jaia abuztuaren 26 eta 27an egingo da New London, Connecticut-en

2022/08/12

Historikoki baleazaleei lotua. New London hiria izango da NABO Convention & Basque Fest-en egoitza abuztuaren 26 eta 27an Abuztuaren hondarrean izango dira 2022ko NABOren Convention bilkura eta honekin batera egiten den euskal festa, abuztuaren 26 eta 27an, ostiral eta larunbatez, aurtengoan Basque Fest izenpean, New England Basque Club antolatzaile. Bilerak inguruko euskal etxe eta komunitateetako lagunak bilduko ditu, eta kostalde berean baina 1.200 bat kilometro iparrekialdera St Pierre eta Mikeluneko euskaldunek urtero abuztuaren ...

Gehiago irakurri...


Macachingo Euzko Alkartasunak 2022ko Euskal Aste Nazionalerako voucher eta abonamenduen prezioak plazaratu ditu

2022/08/11

2022ko Euskal Argentinar Aste Nazionala urriaren 3tik 10era izango da La Pampako Macachinen. Voucherra Argentinako 2022ko Euskal Aste Nazionaleko —urriaren 3tik 10era egingo da Macachinen— antolatzaile den herri pampatar honetako Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak plazaratu berriak ditu bertan parte hartzeko voucher eta abonamenduen prezioak. Gogoratu aurten voucher kategoria bakarra egongo dela, eta ez direla sailkatuko laguntzaileak, dantzariak, euskara, abesbatzetakoak eta musikariak; baina ...

Gehiago irakurri...


Boiseko Euskal Museoak euskara ikastaroak iragartzen ditu online irailaren 12ko astean hasita. Inori gomendatu nahi?

2022/08/10

Boiseko Euskal Museoko euskara klaseak irailaren 12ko astean abiatuko dira. Norbaiti oparitu nahi? Ezagutzen duzu inor euskara ikasi nahi bai, baina ez dakienik nola edo nondik hasi? Agian interesatuko zaio Boiseko Euskal Museoak egiten duen eskaintza, online edo aurrez aurreko klaseena, irailaren 12ko astetik hasita. Euskal hizkuntzan sakondu nahi duten pertsonentzat 12 asteko ikastaroa iragartzen du, eta 'Euskara Gaur' bere ikasketa-programako hiru maila, baita elkarrizketa aurreratuko klase bat ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia