euskal diaspora eta kultura
2022/09/02
New York Times egunkariak aste honetan gomendatzen dituen ingelesezko bederatzi lanetako bat da Katixa Agirreren (Gasteiz, 1981) 'Amek ez dute' edo ingelesezko bertsioan 'Mothers Don´t' izenburua daraman eleberria. Katie Whittemore itzultzaile, Open Letter argitaletxeak uztailean plazaratu berria du eta 15.95 dolar ingurutan eros daitezke argitaratzailearen webgunean, ohiko ...2022/09/01
Baxe Nabarreko hiriburu Donibane Garazin egingo da datorren asteko ostegunean, irailaren 8an, Euskal Diasporaren Eguneko aurtengo ekitaldi instituzionala, eta bertaratzeko dei irekia egin dute antolatzaileek Diasporari lotutako herritarrek eta hala nahi duten herritarrek oro parte hartzeko gonbitea eginez. Ekitaldia arratsaldeko seietan hasiko da Harresi ondoan, Merkatu Estalian eta Jaurlaritzako lehendakari ...2022/09/01
2020an edizio birtual bat eta 2021ean sinbolikoa egin ondoren, ohiko formatuarekin itzuliko da Buenos Aires Hiriak Euskal Herria omentzeko antolatzen duen festa handia. Hitzordua datorren asteko larunbatean, irailaren 10ean, izango da, 12:00etan, Mayo Etorbidean eta Chacabucon. Bertatik irtengo da inaugurazio desfilea. Delegazio guztiak, Argentinako banderaren eta ikurrinaren atzetik abiatuko ...2022/09/01
Irailaren 30a izango da azken eguna idazlan originalak aurkezteko Nevada-Renoko Unibertsitateak (UNR) antolatutako 2022ko Euskal Idazkuntza Lehiaketan. Gogora dezagun Nevada-Renoko Unibertsitateko CBS Euskal Ikasketa Zentroak urtero plazaratzen duen lehiaketa honetara euskal gaiko ingelesezko testuak aurkez daitezkeela eta hiru sari bereizten dituela edizio oro, hiruei argitaratuak ...2022/08/23
Euskal etxe askotatik iritsitako eskaerei erantzunez, eta urtero herrialde osoko euskaldunen topaleku den Euskal Aste Nazionala aurten ere ahalik eta partaidetsu eta bilgarrien izan dadin, Macachingo Euzko Alkartasuna elkarte antolatzaileak programa berraztertu, berregituratu eta, zenbait aldaketa eginik, jaitsiera orokorra iragarri du voucherren prezioetan. Europatik etor zitekeen Huntza ...2022/08/22
Urtero bezala sasoi honetan, egun batzuk hartuko ditugu barne lana egiteko eta datozen hamar egunetan ez dugu buletina emitituko. Sare sozialetan bai arituko garela, agenda berrituko dugu eta baita beste sail batzuk ere, baina ohiko buletina plazaratu gabe.2022/08/19
Abuztu erdia pasea da eta astelehenetik aurrera EuskalKultura hamar egunez egongo da emititu gabe, barruko lanak egiten irailaren 1ean itzultzeko, beraz azken artikulu honetan gainbegiratu bat eskainiko diodu panoramari, urtero sasoi honetan egiten dugun iruzkin edo kronikatxoan. Esaten genuen aurreko batean aste hau aste berezia dela Euskal Herri osoan, abuztuaren 15aren inguruan. Joan den astelehenean gu geu ...2022/08/19
Munduan zehar irailaren 8an Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko hamaika euskal etxe eta talde prestatzen ari diren saio eta ekitaldien artean, Maipú-tik, bertako Anaitasuna Euskal Etxetik, proposamen zehatza egin dute "gonbitea luzatuz Euskal Diasporaren Eguna edalontzia jasoz ospatu nahi duten guztiei, topa eginez Euskal Herriaren alde eta mundu osoko euskal familia handia osatzen dugun ...2022/08/19
Buenos Airesen, abuztuaren 23an 19:30etan Iparraldeko Euskal Etxearen egoitzan euskal baleazaleez azken hamar urteotan elkarteko Kultura Azpibatzordeko kide izan den Emilio de Cándidok eman behar duen hitzaldiaren testua egiten ari ginela, ohartu gara Iparraldeko Euskal Etxeak odol eskaera egina duela, edozein talde eta faktorerena, Iparraldeko Euskal Etxeko kide eta hiriburu argentinarreko euskaltzale ...2022/08/18
Quebec-eko Euskaldunak elkarteak lau egunez luzatuko diren ekitaldiak bilduko dituen Euskal Aste bat antolatuz ospatuko du datorren irailaren 8tik 11ra Montrealen Euskal Diasporaren Eguna. Programa irailaren 8an, Euskal Diasporaren Egunean bertan, estreinatuko da, Pantxoa Etchegoin kulturgileak —aurten bertan Euskal Kultur Erakundeko zuzendaritza lanetik erretreta hartu duen adituak— emango ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus