2023/03/16

Buenos Aires Probintziako Gobernuaren Kabinete Buruzagitzak plazaratzen duen 'Comunidades Bonaerenses' (Erkidego Buenosairestarrak) aldizkari instituzionalak bere 4. edizioa argitaratu du, 2023ko urtarrilari dagokiona, eta bere orrietan artikulu bat baitaratzen du La Platako Euzko Etxeari buruz, izan ere 1944an probintziako hiriburuan sortuta euskal elkarteak, egun 700 bazkide ...
Gehiago irakurri...
2023/03/15

Alacanteko Hizkuntza Eskola Ofizialean (HEO) egun maila desberdinetako lau euskara talde daude (1A2, 2A2, 1B1 eta 2B1). Urtero, Euskara Mintegiak, klaseez gain, kultur programa bat antolatzen du. Ekitaldi gehigarri horien barruan, joan den asteburuan, martxoaren 11 eta 12an, gonbidapen berezia luzatu dute: euskal dantza ikastaro bat. Proposamena denei irekia eta doakoa izan da. Larunbat arratsaldean eta igande ...
Gehiago irakurri...
2023/03/14

Eguzki kiskalgarri baten erasopean, Viedma eta Carmen de Patagones hirietako euskaldunak biltzen dituen Aberri Etxea euskal elkarteko talde kopurutsu batek hartu zuen parte joan den larunbatean Carmen de Patagones-en,1827ko martxoaren 7ko bataila oroitzeko bertan egin ohi den desfilean. Ospakizunean, Brasilgo Inperioaren erasoaren aurreko argentinar subiranotasunaren defentsa gogoratzen ...
Gehiago irakurri...
2023/03/13

Euskal hitzordu berezia izan zen joan den igandean South San Frantziskoko Gure Euskal Etxean, edo ingelesez Basque Cultural center deitzen duten euskal egoitzan. Ohiko 'bazkideen bazkaria'ren ostean, bertso saio berezia gauzatu zen, San Frantzisko bertako Johnny Curutchet-i beste hiru bertsolari bildurik: Estatu Batuetako Boisetik (Idaho) heldutako Todor Azurtza eta Rock Springs-etik (Wyoming) ...
Gehiago irakurri...
2023/03/13

'Presencia Vasca', Entre Rios probintziako Paraná-tik Federico Borrasek, Santiago Erguy Alcain lagun duela gidatzen duen irratsaioak hasi berria du martxoko lehenengo igandean denboraldi berria, eta honekin 33 urte beteko ditu aurten airean. Hiru hamarkada baino gehiago, euskal diasporaren zerbitzura lanean, horietako bi Mikel Ezkerro zutabegile, zuzenean sartzen baita saiora ...
Gehiago irakurri...
2023/03/10

Bertsozaleek berri onak dauzkate egun hauetan Estatu Batuetan, batetik Xabier Euzkitze bertatik baitabil, eta Europako Euskal Herrian oholetatik bertsolari gisa erretiratua badago ere, ez da gauza bera gertatzen hemengoan, noizbehinka jardun izan baita, eta gaur ostirala [Renoko arratsaldeko 5ak direla, EHko larunbateko goizaldeko 2:00etan] eta etzi igandea bi saiotan izango da parte, gaurkoan Nevada Renon, ...
Gehiago irakurri...
2023/03/10

2022an, Fernando Lizarbek (Rosario, Argentina) Argentinako diasporak euskararekin duen harremanari buruzko ikerketa hasi zuen, diaspora horretan euskarak duen presentzia eta jatorri horretako ikasleek hizkuntza ikastera hurbiltzeko izan dituzten arrazoiak aztertzeko helburuarekin. Maiatzean, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako departamentuaren laguntza jaso zuen, Herritarrekiko Harremanetarako ...
Gehiago irakurri...
2023/03/10

Joan den astean Montevideoko euskal etxerik gazteenak 35 urte bere zituen, martxoaren 1ean, eta ostiralean, bi egun geroago, ospatu Bolivar auzoan duen egoitzan. Afaldu, eta musika eta dantza protagonista izan ziren, baina kurtso hasiera honetan, lagunak berriro bildu eta elkarrekin partekatzeko bozkarioa izan zuten bertaratutakoek pizgarri nagusi. Uruguain, bertan errotua dagoen eta Euskal ...
Gehiago irakurri...
2023/03/09

Gooding-eko Euskal Etxearen egoitza Idahoko 'Kapitolioa' edo gobernadorearen egoitza bilakatuko da datorren asteko ostiralean, martxoaren 17an, Brad Little gobernadoreak hala erabakita. Izan ere, egun horretan gobernadorearen bulegoak antolatzen duen Capital for a Day (egun batez hiriburu) ekimenaren baitan, gobernadorea eta bere kabinetea Gooding-eta aldatuko dira eta bertan, Euskal Etxearen egoitzan, ...
Gehiago irakurri...
2023/03/09

La Platako Euzko Etxeko anfitrioen espektatibak gainditu zituen joan den asteburuan 'Eguzkipean' bigarren kanpaldira bertaratu zirenen erantzunak. Euskal etxe ugaritako bazkideak, La Plata hiriko eta inguruko bizilagunak eta baita autoritate eta ordezkari politikoak ere hurbildu ziren euskal etxe laplatatarrak City Bellen duten aisialdirako gunera, dantza, kirola, jolasak, natura, gastronomia eta Sagardo ...
Gehiago irakurri...