euskal diaspora eta kultura
2022/11/18
José Hernandezen “El gaucho Martin Fierro" argentinarren gautxo-literaturaren gailurra argitaratu zenetik 150 urte bete dira eta hori ospatzeko, gaur ostirala, obra hainbat hizkuntzatzan irakurtzeko ekitaldia antolatu dute La Platako Unibertsitate Nazionaleko Humanitate Fakultatean. Euskarak ere parte hartuko du ospakizunean, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Euskal Kultura ...2022/11/17
Nevada Renoko Unibertsitateko CBS (Center for Basque Studies) Euskal Ikasketa Zentroko Argitaletxeak 20 urte bete ditu eta atzo eta gaur garatzen ari den kultura programa batekin ari da ospatzen urteurrena. Besteak beste Kirmen Uribe, Marijose Olaziregi, Josu Okiñena, Lierni Ezenarro, Larraitz Ariznabarreta eta Iker Arranz partaide dituen programak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak eta musika ...2022/11/17
Cañuelaseko Denak Bateko gazteek osatzen duten 'Euskal Arima' dantza taldeak 'Taska' bat antolatu du larunbaterako, azaroaren 19rako, Euskal Etxearen egoitzan. Gaueko 9etan hasiko da, kantina zerbitzua izango du eta sarrera aldez aurretik erosten dutenek erdia ordainduko dute. Euskal Arimaren emanaldiaz gain, EEko beste bi dantza taldeak ere jendaurretuko ...2022/11/16
Egun hauetan garatzen ari da Madrilen eta Malagan, azaroaren 11tik 27ra, Eñe Jaialdiaren 14. edizioa, udazkenero egile eta bisitari ugari biltzen dituen literaturaren festa handia. Aurten lehen aldiz euskarak eta katalanak beren lekua izango dute topaketan, Bernardo Atxagak eta Llucia Ramisek komisariatutako programekin, hurrenez hurren. “Euskal Leihoa” larunbatean, azaroaren 19, irekiko da ...2022/11/16
Zabalik du izena emateko epea. IMHICIHU-CONICETen eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko 'Amale Artetxe' Euskal Kultura Katedraren 2022ko edizioaren baitan, Aitzpea Leizaola Egaña euskal antropologoak egonaldia egingo du azaro azkenean hasita Buenos Airesen, zenbait jarduera akademiko garatzea helburu. Gogora dezagun Katedra hau 2019an abiatu zutela Buenos Airesen CONICETeko ...2022/11/15
'Bilbao-New York-Bilbao' bere eleberriaren edizio estatubatuarra aurkeztuko du Kirmen Uribek AEBan barrena. Egun bizileku duen New York hiriko Lincoln Centerren eta Brooklyngo Liburutegiko International Writers Series-en aurkeztu eta gero, idazle ondarroarrak Estatu Batuetako beste hainbat hiritan jendaurretuko du. Uriberen aurreko beste poema eta lan asko bezala, liburua Elizabeth ...2022/11/15
Ia berrehun lagun bildu ziren joan den larunbatean, azaroaren 12, Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak antolatutako Tabernan. Gaueko bederatzietan hasi eta goizaldeko hirurak arte luzatu zen jaia. Dantza eta musika ikuskizun ugari eta euskal zein argentinar plater tipikoen menu bariatua eskaini zuten. Hitzorduak agerian utzi zuen beste behin euskal elkarteak egiten duen lan ederra bidea emanez ...2022/11/14
Izenburu duela 'La Real Sociedad Bascongada y México, un hermanamiento de 250 años' (Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Mexiko, 250 urteko ahaidetza), ostegun honetan, azaroaren 17an, egingo du hiriburu mexikarrean bere urteroko kongresua Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (SBAPM). Hitzordua Vizcaínas ikasketetxeko José María Basagoiti ...2022/11/14
Joan den ostegunean, azaroaren 10ean, Sara Pagolak, Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkariak, bisita egin zuen Trelew-era. Ordezkariak, Mariana Satostegui Euskadiren Ordezkaritzako arduradun instituzionalarekin batera, hainbat jarduera egin zituen, besteak beste, bertako ‘Concejo Deliberante’-ari eta Chubuteko Iparrekialdeko Euskal Etxeari bisita, baita bilerak ere euskal diasporako kideekin ...2022/11/11
Tandilgo eta inguruko euskaltzale eta zinemazaleek aukera izango dute datorren asteburuan euskal zinemaz pantaila handian eta euskaraz gozatzeko. Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, Euskal Zine Ziklo dator berriz ere Gure Etxea Euskal Etxea eta INCAA UNICEN Gunea lankide. Zikloaren laugarren edizioa izango da eta aurtengorako aukeratutako filmak Lara Izagirre Garizurietak zuzendutako ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus