2025/03/18

Online segitu ahal izango da datorren larunbatean San Frantziskoko Gure Euskal Etxetik, bertako Johnny Curutchet-en omenez Euskal Herriko eta bertako bertsolariak partaide egingo den NABO Bertso Saioa. Gogora dezagun pandemia ondotik urtero sasoi eta leku honetan egin den NABO Bertso Saioan beti hartu izan zuela parte Johnny Curutchet bertsolari sanfrantziskotarrak, osasun aldetik gorabeheratsu ibilita ere. ...
Gehiago irakurri...
2025/03/18

Mahai-ingurua eskainiko du online ostegunean Bilbotik Sabino Arana Fundazioak Caracasko Eusko Etxea egun dagoen El Paraiso auzoan zabaltzearen 75. urteurrenaren karietara. Ekitaldia Fundazioaren Bilboko egoitzan egingo da 19:00etatik aurrera (14:00ak Caracasen), baina Diasporako lagunek edo hala nahi duten guztiek online ere segitu ahal izango dute Youtuben, streaming bidez. Horretarako, aski izango dute ...
Gehiago irakurri...
2025/03/18

Ia berrogeita hamar lagun hurbildu ziren “Musa Maison”eko patiora, Puerto Madryngo Euskal Etxeko kideek euren Euskal Erakustaldia egiteko aukeratutako etxera. Martxoaren 9an, igandean, Patagoniako hirian ospatu zen ekitaldiaren bigarren edizioari "Liliana Martin" izena jarri zioten, bertako Etorritakoengatik euskal etxearen sustatzaile konprometitua izan zenari omenez. Doako sarrerarekin, ...
Gehiago irakurri...
2025/03/17

35 urte ari da betetzen aurten Paranátik aireratzen den ‘Presencia Vasca’ irratsaioa. Eta aurkezle dituen Federico Borrás eta Santiago Erguy, Mikel Ezkerro zutabegile dela, prest daude iganderoko publikoarenganako hitzorduari heltzeko. 1.700 bat saio ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula, etengabeko txingurri lana da, merezimendu handikoa, ez soilik Argentinako euskal ...
Gehiago irakurri...
2025/03/15

Estatu Batuetarako bidaia ofizialetik iritsi berri-berritan, Imanol Pradales lehendariak ohar bat plazaratu du bere elkartasuna eta Euskadi eta Eusko Jaurlaritzarena adieraziz joan den astean Bahia Blanca hiri argentinarra eta eskualdea urpetu eta hildakoak eta kalte material ugari sorrarazi dituzten uholdeen karietara. Horrekin batera, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiak Bahia Blancak ...
Gehiago irakurri...
2025/03/14

Washington eta New Yorkera egindako bere bidaiaren azken zatian, Imanol Pradalesek AEBko euskal etxe zaharrena den Euzko Etxea of New York (EENY) bisitatu zuen eta bidaiako azken goizean IBM enpresa bisitatu zuen, iragarriz Europako lehen IBM Quantum System Two instalatuko dutela Donostian. Lehendakariak eta Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak egin zuten iragarpena, IBM Quantumeko Jay ...
Gehiago irakurri...
2025/03/14

Omenaldi bideo/power-pointa, duela 41 urte Valladolideko Euskal Etxea Euskal Etxeko fundatzaile izan zirenei. Halaxe aitortu eta ospatu berri dute euskal etxe valladolidtarrean. Oparitxo bat eskuz-esku eta esker biziak eman zitzaizkien 1984 urrun hartan euren ilusioa, ahalegina, lana, konpromisoa eta baita dirua ere jarri zutenei "gaur egun Gure Txokoa den errealitate emankor eta aktibo hau posible ...
Gehiago irakurri...
2025/03/14

Ilusio eta gogo handiz ospatzen dute urtarrilero Valladoliden bertako Gure Txoko Euskal Etxean, Donostiako danborrada. Aurten bezala 20a asteguna —astelehena izan da— suertatu ezkero, Valladoliden laneguna denez, asteburura eraman ohi da, eta beraz Valladolideko lagunek larunbat gauez ospatu zuten festa. Lehenik afari eder bat prestatu zuten Gure Txokoko sukaldariek, eta haren ondotik, txanoak, palilloak ...
Gehiago irakurri...
2025/03/13

2025eko "Basque internship" bekak datorren neguan gauzatzekoak dira, urriaren 6tik abenduaren 12ra, eta Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotako edo azken urteotan bertan bizi izan diren karrera bateko azken urteko ikasleei edo graduondokoa egiten ari direnenei zuzentzen zaizkie. Bekadunek 32 orduko konpromisoa hartu behar dute astero eta ostiraletan prest egon mintegi, solasaldi edo laneko ...
Gehiago irakurri...
2025/03/13

Joan den ostiralean Bahia Blanca astindu zuen uholdeak galera handiak eragin ditu eta egoera latza utzi du. Martxoaren 7an, goizaldera, ordu gutxitan, urtebetean adina euri bota zuen eskualdean. Milaka pertsona ebakuatu zituzten eta, gaur arte, 16 hildako zenbatu dituzte. Sei egun igaro dira eta auzo askotan oraindik urak ez dira jaitsi. Argentinako Euskal Etxeek deialdia luzatu diete euren bazkide ...
Gehiago irakurri...