2024/05/27

Asteburu oso jendetsu eta euskal elkarretaratze arrakastatsu baten ostean, gaur astelehena, programaren gehigarriaren txanda da, urtero bezala euskal komunitateko hainbat eta hainbat euskaldun eta lagunek hiriko Wool Growers ostatua beteko baitute, goizeko zortzi-bederatzietatik arratsaldera arte luzatuko den gosari/bazkari jarraituan, hemen 'brunch' (breakfast eta lunch arteko otordua) deitzen ...
Gehiago irakurri...
2024/05/27

Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxeak eta hiri bereko Argentinako Idazleen Elkarteak (SADE) batera antolatutako "El Árbol de Guernica" poesia lehiaketan parte hartzeko oinarriak jakinarazi dituzte. Aurtengoa hamahirugarren edizioa da, eta 18 urtetik gorako pertsonak gonbidatzen ditu aurkeztera gaztelaniaz idatzitako lan argitaragabeak, poema edo prosa poetikoa izan. Testua ...
Gehiago irakurri...
2024/05/27

Joan den ostiralean zen biltzekoa Madrilgo Euskal Etxeko Irakurle Taldea, Xabier Mendigureren “Oso latza izan da” (2023) liburua komentagai. Azken momentuko aldaketa batek, ordea, maiatzaren 31era, datorren ostiralera, pasatu du, “oso arrazoi on batengatik”, argitu dute antolatzaileek, izan ere, data berri honetan, liburuaren egileak, Xabier Mendiguren beasaindarrak, ...
Gehiago irakurri...
2024/05/24

Ipar Amerikako euskal komunitateetako kideek eta euren lagun eta gonbidatuek euskal kulturaren eta euskaldunen errotzea Estatu Batuetan ospagai hartuko duen festa-asteburu trinkoa ospatuko dute Bakersfield herri kaliforniarrean maiatzaren 24tik 26ra (ostiraletik igandera, baina astelehenean ere hitzordu gehigarria dutela, jai eguna baita Estatu Batuetan), bertako 'Kern County Basque Club' Euskal Etxeak ...
Gehiago irakurri...
2024/05/24

Euriagatik bertan behera geratu ondoren, igande honetan, maiatzaren 26an, iritsiko da sxkrnik Buenos Airesko Gobernuak antolatutako “Buenos Aires Celebra Europa" (Buenos Airesek Europa ospagai) jaialdia. Maiatzeko Etorbidean, Bolivar eta Piedras kaleen artean, 12etatik 18ak arte, omenaldia gingo zaie 'kontinente zaharreko' 10 gizatalderi, horien artean euskaldunei. Laurak Bat eta ...
Gehiago irakurri...
2024/05/23

Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak Nazioarteko Narratiba Lehiaketa deitu du bere 129. urteurrenaren baitan. Zazpigarren edizio honetan lehiaketak, nolabait, bi diziplina artistiko uztartuko ditu, Miguel Etxebarria euskal margolariaren bi lan proposatzen baititu gai gisa. “Gure oroitzapenak” eta “Ni eta nire bakardadea” dira eta artikulu hau ilustratzen dute. Narrazioek, gaztelaniaz idatzita, ...
Gehiago irakurri...
2024/05/23

Pasa berria den apirilean 13 urte bete ziren lehenengo alea 2011eko apirilean atera zuenetik. Helburua, orduan eta orain, Venezuelako euskaldunen eta euskal-euskal-venezuelar komunitatearen arteko zubigintza lana egitea eta elkar lotzea, komunitate zentzua elkarren berri izatearen bidez sustatuz, nonahitik, nonahi egonik ere. Pedro Javier Arriaga Aguirre caracastarra du hasiera-hasieratik egile eta ...
Gehiago irakurri...
2024/05/22

Ekaina bertan da, eta maiatzeko azken egunekin heldu da Bartzelonako Euskal Literatura Irakurle Klubaren 2023-24 kurtsoko azken saioa, duela ia 10 urte babesle duen Esquerra de l´Eixample - Agustí Centelles liburutegiaren eskutik. Egungo proiektua 2015ean abiatu zen eta urtero zazpi liburu eta beste hainbeste saio lantzen ditu. urritik maiatza bitartean. Aurtengo azken topaketa ...
Gehiago irakurri...
2024/05/22

Euskal Selekzioa gailendu egin da Mar del Platako Playa Granden maiatzaren 3tik 16ra jokatu den Kayak Surf-eko 17. Mundu Txapelketan, bertako diaspora euskal argentinarrra lagun izan duela. Lan bikaina egin eta 26 domina lortu zituen, eta hamar egunez luzatutako norgehiagoketen ostean mundu mailako bere zortzigarren titulua besapean itzuli zen Euskal Herrira, aurretik, ordea, Mar del Plata bertako Denak ...
Gehiago irakurri...
2024/05/21

Chubut Iparrekialdeko “Haraneko Euskal Etxeak” bere 30. urtebetetzea ospatu zuen festa zoragarri batekin. Maiatzaren 12an, igandez, izan zen, gonbidatu kopuru handi bat partaide. Urteurreneko jaiak, eguerdi aldera hasi eta ilunabarrera arte iraun zuen, eta euskal dantzak, janari tipikoak, musika zuzenean eta bestelako emanaldiak ere bildu zituen. Inguruko kultur erakundetako ...
Gehiago irakurri...