2024/06/07

Buenos Aires hiriko nerabe bat da Sol, eta egunkari intimo bat aurkitzen du bere etxeko trastelekuan. Gerraoste hasieran Argentinara iritsi zen bere euskal birramonarena da, gauza gutxi daki haretaz... "Lo que cabe en una valija" (Maleta batean sartzen dena) liburuaz ari gara, Andrea Braverman idazle argentinarrak idatzia. Joan den ostiralean, maiatzaren 31an, Buenos Airesko Euskaltzaleak ...
Gehiago irakurri...
2024/06/07

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea izan da joan den asteburuan FEVAk antolatutako bi formakuntza topaketa jendetsuen gertaleku. Eraldaketa Instituzionaleko Tailerra, Zazpirak Bateko lehendakari Guillermo Canut Garramiolaren eskutik, larunbatean, ekainaren 1ean, burutu zen, 19 euskal etxetako 39 ordezkari partaide. Dantzarientzako tailerrak, berriz, Bahia Blancako Union Vascako Manu ...
Gehiago irakurri...
2024/06/06

Dagoeneko hogei bat hizkuntzatara itzulia izan den Kirmen Uriberen "Bilbao-New York-Bilbao" eleberria irakurriko dute gaur osteguna Bilbon, hitzaren lekukoa elkarri pasatuz, esaldi edo paragrafoka, hainbat jendek, tartean euskal kulturaren hainbat erreferentek, Bilbo Zaharra Euskaltegia antolatzaile duen urteroko Klasikoen Irakurketa Jarraituan. Hitzordua goizeko 8etan ...
Gehiago irakurri...
2024/06/06

Gaur duela 80 urte, 1944ko ekainaren 6an, AEB, Erresuma Batuko eta Kanadako armadek Normandiako Lehorreratzea bezala ezagutuko zen ekitaldia hasi zuten, indar nazien kontrako erasoaldian eta BMGri amaiera ipiniko zion operazio militar erraldoiari ekinez. Azken urteotan baizik ez dugu jakin, Sancho de Beurko Elkarteko ikertzaileek eginiko lanari esker, egun hartan berrogeita hamarretik gora euskal jatorriko ...
Gehiago irakurri...
2024/06/05

"Euskara jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza" dokumentalak 2006an Pamielak argitaratutako izen bereko liburuan daude oinarrituta. Liburua bezala, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara elkarteek ekoitzitako dokumental sorta hau erreferente bihurtu da euskal kultura ezagutarazteko helburua duten materialen artean, Juan Carlos Etxegoien ‘Xamar’ ...
Gehiago irakurri...
2024/06/05

Madril eta Valentziako Euskal Etxeek Europako Euskal Etxeen Euskarazko Podcast lehiaketaren bigarren edizioa aurkeztu dute, euskal diasporako euskaldunei eta Euskal Herritik kanpo euskal etxeetan, hizkuntza eskoletan, irakurlegoetan eta abarretan euskara ikasten dutenei zuzendua. Lehiaketa honen helburua ikasleen eta euskaldunen artean euskararen erabilera eta zabalkuntza sustatzea da. "Anima zaitezte, pozik ...
Gehiago irakurri...
2024/06/05

Cordobako Gerora Euskal Kultur Elkarte Zibilak urteroko bere Ohiko Biltzar Nagusia egin zuen maiatzaren 18an eta bertan "elkartearen martxa onari eusteko hainbat gai jarratu ziren" eta, estatutuek markatzen duten maneran, Zuzendaritza Batzordea berritzeko bozkak egin ziren, ondorioz honela osatuta geratu dela erakundeko Zuzendaritza Batzorde berria:
Gehiago irakurri...
2024/06/04

Saint Pierre eta Mikeluneko Euskal Pilota Liga - Euskal Etxeak kirol hezitzaile eta sustatzaile lanpostua eskaintzen du, 6 urtetarik goitiko haurretarik adineko jendeenganainoko irakasle, animatzaile eta sustatzaile lanak egiteko, pilota eta euskal kiroletan, antolatzaile eta dinamizatzaile bertako euskal bizitzan, eta laguntzaile euskal festetako jarduerak eta programa osatzen. Pilota tituluduna behar du izan ...
Gehiago irakurri...
2024/06/04

Hezkuntza komunitatearen oniritziarekin garatu da euskal kulturari eskainitako "Hizkuntzen eta Kulturaren Bigarren Jardunaldia" Rio Negroko Unibertsitate Nazionaleko Nazioarteko Harremanetarako Saila antolatzaile, Viedma, Carmen de Patagones eta bertako eragin eremuko Aberri Etxea Euskal Etxearekin elkarlanean. Ekimenak ikasleak eta unibertsitateko langileak kultur esperientzia ...
Gehiago irakurri...
2024/06/03

"Fast Friends" (lagun azkarrak) dauka izenburu, Nevada Magazine aldizkariaren azkeneko zenbakian, 2024ko Udako dagokion alean, Mark Maynard-ek sinatzen duen erreportajeak, gai harturik hain zuzen ere, Nevada hegoaldean, munduko jokalarien meka den Las Vegaseko euskal komunitatea eta bertako Lagun Onak euskal etxea, sorrera berezia izan baitzuen 1980an, urte batzuk lehenago MGM (Metro ...
Gehiago irakurri...