2024/06/20

"Ez daukat euskal odolik, Itziar Ituñoren zalea naiz eta beragatik hasi nintzen euskara ikasten” aitortu dio EuskalKultura.eus-en Buenos Airesko korrespontsalari Maria Sol Cicero argentinarrak, aste honetan bertan ebatzi den Madrilgo Euskal Etxearen Poesia Lehiaketako irabazleetako bat denak. Madrilgo Euskal Etxeak hamabi urte daramatza euskarazko poesia lehiaketa hau antolatzen eta hau izan ...
Gehiago irakurri...
2024/06/20

Mallorcako Artea Euskal Etxeak iragarri berria du euskara irakasle baten bila ari dela, uda ostean hasiko den ikasturteari begira. EuskalKultura.eus-en erredakziora bidali duen oharrean dioenez, plazaratu duen proposamena datorren urrian hasi eta ekainera arte luzatuko den ikasturterako egiten du, eta EGA duen edo irakaslea den pertsona bat xerkatzen du, Euskal Etxeak Palman, Obra Cultural Balear-ekin duen ...
Gehiago irakurri...
2024/06/19

Joan den igandeak, ekainaren 16an, arrakastatsu joan zen Mallorcako Artea Euskal Etxeak Son Rapinyan antolatutako poesia hitzordua. Mallorcan bizi den Carmen Larrinaga idazle eta bidaiariak Marokori buruzko bere lekukotasuna eskaini zuen, "Marruecos paradise" liburuan biltzen duena hain zuzen, eta "Bach y la lámpara amarilla" izenburuko bere poema liburua ere komentatu zuen ...
Gehiago irakurri...
2024/06/19

‘Kebekeko Arraun Taldea-KAT’ (sic) izeneko arraunlari amateurren taldea 2013an sortu zen Montrealeko Euskaldunak Quebec Euskal Etxearen baitan euskaldunen eta quebectarren itsas-zaletasunaren eta bi herrien artean egon dagoen lotura historikoaren ikur. Hamar urte hauetan, mota askotako ekintzak antolatu izan ditu taldeak naturaz eta euskal kulturaz gozatzeko helburuarekin.
Gehiago irakurri...
2024/06/18

Immigrazioari eskainitako formakuntza-jardunaldi baten baitan, ikasleen aurrean mintzatu eta euskaldunez hitzaldia emateko gonbitea jaso zuen Lapridako Lagunen Etxeak, espainiar eta italiar gizataldeekin batera, bertako Maila Ertaineko Eskola 1 zenbakidunean. Ekintza kurrikularrean, aipatu eskolan irakasle den eta aldi berean Lagunen Etxeko kide den Celeste Ugarte egon zen, institutuko berrogeita hamar bat ...
Gehiago irakurri...
2024/06/18

Global Training programa, Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak (SPRI), Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren menpeko denak urtero deitzen duen beka programa da, 2012an sortu zenetik hona Euskak Autonomia Erkidegoko 5.000 gazte baino gehiagori praktika profesional ordainduak atzerrian egiteko aukera eman diena. Programak deitu berria du bere 2024ko ...
Gehiago irakurri...
2024/06/17

FEVAk deituta, datorren asteburuan 2024ko Musikarien Lehen Topaketa burutuko da Mar del Platan. Argentinako hainbat hiritatik etorriko diren musikari ugariak Denak Bat Euskal Etxe anfitrioiak prestatutako abegiari erantzun eta guztien arteko lan koordinatua landu eta bideratuko dute. Ekitaldia heldu den ostiral eta larunbatean, ekainaren 21ean eta 22an alegia, gauzatuko da, eta asteburu berean, larunbatean, ...
Gehiago irakurri...
2024/06/17

Entzulegoa zein antolatzaileak pozik eta gogobete bururatu zen joan den igandean Tepotzotlan-go Herri Magikoan, hainbat euskal musikagileren obrez osatutako 'Euskal Kontzertua' —ezaugarri, garai eta estilo diferentetako egileen lanak interpretatuz, Aita Donostia, Sorozabal edo Arriagatik, JavierBusto, David Azurza o Josu Elberdineraino—, Euskalerriaren Adiskideen ...
Gehiago irakurri...
2024/06/14

Paueko Lagun eta Maita Euskal Etxea euskara irakasle bila dabil, euren egoitzan klaseak astelehenero emateko. Datorren ikasturteari begira izango litzateke, irailaren 16ko astean abiatzeko printzipioz, Klaseak astelehenetan arratsaldeko 7etatik 9etara lirateke Euskal Etxeak 94 Avenue de Burosen daukan egoitzan. Zeregin ordaindua da. Detaileak elkarrekin solastuz zehaztuko dira.
Gehiago irakurri...
2024/06/14

Dantzari talde bat oholtzara igotzen denean, gutxitan pentsatzen dugu emanaldi horren atzean, batzuetan minutu gutxikoa bada ere, dagoen lanaz. Eta ez gara ari soilik dantzaren ikasketa prozesuaz, entseguez eta talde baten koordinazioaz, gaietako batzuk aipatzearren. Jantziak ere ikuskizunaren zati garrantzitsua dira, eta lortzea ez da beti lan erraza Diasporako euskal etxeentzat. Viedma eta Patagoneseko Aberri ...
Gehiago irakurri...