2024/07/11

Montrealeko ‘Centre des Musiciens du Monde’ erakundeak antolatutako udako ‘Musika zuhaitz azpian’ zikloan hartu du parte Zukan euskal hirukoteak Quebec-era egin duen bigarren bidaian. Emanaldia uztailaren 2an izan zen, Centre des Musiciens du Monde-ren aurrean dagoen Lahaie Parkean, eta jende asko bildu zuen, tartean Euskaldunak Quebec euskal etxeko lagunak. Kontzertua, Zukanek ...
Gehiago irakurri...
2024/07/10

EHAA buletin ofizialak Gaztemundu 2024 deialdia plazaratu du gaur uztailaren 10ean, asteazkena, argitaratuz 2024ko uztailaren 3ko Ebazpena Europar Batasuna eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarena, Gaztemundu programaren 2024. urteko ediziorako deia eginez. Proposatzen den ekitaldia munduko Euskal Etxeetako gazteei egiten zaie eta 2024ko irailaren 15etik 29ra egingo da Euskadin, kasu honetan ...
Gehiago irakurri...
2024/07/10

Ehun bat lagun bildu zituen New Yorkeko Euskal Etxeak 2023-24 ikasturteko ekitaldiei azken agurra emateko saioan, udako oporren aurretik. "Udako Pintxo-potea" ekainaren 22an egin zen eta Brooklyneko Eckford kaleko egoitzara berturatu ziren lagunek, EEko kideek prestatutako pintxo ederrak eta txakolin zarauztarra dastatzeko aukera paregabea izan zuten, New Yorkeko euskal hitzordu bateko ...
Gehiago irakurri...
2024/07/09

Covida tartean izan genuela zalantzak sar daitezke EuskarAbenturak zenbatgarren edizioa duen aurtengoa oroitzerakoan. Zalantza izpiririk ez dago, ordea, baiesteko Euskal Herriko eta bere diasporako 16 eta 17 urte arteko gazteentzat 2018ko udan abiatu zen programa hau benetako opari eta esperientzia ahaztezina dela urtero zazpi probintzietatik eta Diasporatik batzen diren 125 bat ...
Gehiago irakurri...
2024/07/09

Bigarren urtez, Eskualdeko Liburu Azoka gauzatu dute Misioneseko Corpus Christin, ekainaren 14an, ostiralez. Batxilergo Orientazio Balioaniztun 14 zenbakidun “Santa Rita” antolatzaile, ekitaldiak irakurleen eta idazleen arteko elkargune eta zubigile izatea hartu zuen helburu. Ekimena arrakastatsua izan zen oso eta probintziako eta herri mailako agintarien, ikasle/irakasleen eta ...
Gehiago irakurri...
2024/07/08

"Euskal Herriko leku zoragarriak" du izenburu aste honetan, asteazken, ostegun eta ostiralean, esan nahi baita hurrenez hurren uztailaren 10, 11 eta 12an, Santiago hiriburu txiletarrean 'Colectividad Vasca de Txile' (Txileko Euskal Gizataldea) euskal etxea antolatzaile egingo den Euskal Asteak. Ekitaldiak euskal etxeak egoitza duen Las Condesko Estadio Español erakundearen instalazioetan ...
Gehiago irakurri...
2024/07/08

Aurreikusi bezala, joan den ekainaren 1ean Batzarra egin zuten Santa Fe probintziako Roldan herrian, duela hiru hamarka baino gehiago bertan sortutako Euskel Biotza Euskal Etxeari zein forma juridikoz segida eman ebaztea solasgai. Bertaratutakoek elkartearen legezko izaerari baja ematea erabaki zuten, eta geroztik aurreratuta dauzkate erabaki hori gauzatzeko izapideak. Baina ez ...
Gehiago irakurri...
2024/07/05

Pauso bat aurrera eta geroaren aldeko apustua Diasporako euskal etxe esanguratsuenetako batean. Joan den asteartean bildu zen lehenengo aldiz Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria. 1912an sortutako erakunde honek, joan den ekainaren 24an bozkatu eta berritu zuen datozen bi urteetarako Batzordea, bildutako bazkide eta lagunen txaloen artean, begirada erakundeari segida berritu bat ...
Gehiago irakurri...
2024/07/05

Euskal Herriko bost ikasleak Trujillon behar dute segi ikasturtea, bertako unibertsitatean ikasle. Ekainaren amaieran iritsi dira Gasteiztik Maider García Ruiz, Alaia Redondo Izaga eta Lidia Torre eta nafarra da, berriz, Josu Rojano Goñi, eta etorri ere Trujilloko Cesar Vallejo Unibertsitatera etorriak dira, Medikuntza karrerako azken urteko ikasketekin jarraitzeko. Trujillon, Leire ...
Gehiago irakurri...
2024/07/04

La Platako Euzko Etxeak argitara eman du bere hiruhilabetekariaren zenbaki berri bat. Eguzkiaren 26. zenbaki hau 2024ko ekainari dagokio, aurtengo bigarrena da, eta bere azaleko argazkian une esanguratsu bat biltzen du, izan ere aurten bere 80. urteurrena ari baita betetzen euskal etxe laplatatarra, eta bere ospakizun programako parte, festa nagusi bat antolatu zuen, eta hortxe urtebetetze pastela izan zuen, ...
Gehiago irakurri...