2024/07/17

Urtean behin elkarrekin lasai bildu eta goxotasunean solastu eta bazkari baten inguruan ordu batzuk ematea harremanak lantzeko egin daitekeen gauzarik sanoenetako bat da. Halaxe ulertu zuten duela urte batzuk Frantziako Euskal Etxeek, eta gaur egun urteroko hitzordu sendotua da Baionako Besten karietara, larunbatarekin, hiriko harresietan, lehenik eguerdiz aperitifa egiteko biltzea, eta ondoren bazkari bat ...
Gehiago irakurri...
2024/07/17

Jauzi geografiko polita eman du 2024ko edizioan Madrilgo Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Poesia Lehiaketak, itsasoaren alde honetatik bidalitako lan bat geratu baita lehenengoz irabazleen artean. Olerkiaren egilea Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiko eta Euskara Munduan programako ikasle den Sol Cicero da. Solek ez zuen Madrilera sari banaketara joateko aukerarik izan ekainaren ...
Gehiago irakurri...
2024/07/16

Abuztuaren 19tik irailaren 13ra luzatu dute eskabideak aurkezteko epea. Zer den Global Training? Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak (SPRI), Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren menpeko denak urtero deitzen duen beka programa, 2012an sortu zenetik hona Euskak Autonomia Erkidegoko 5.000 gazte baino gehiagori atzerrian praktika profesional ordainduak egiteko aukera eman ...
Gehiago irakurri...
2024/07/16

Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak 26 urte bete ditu hilabete honetan eta, zergatik ez, desberdin ospatzera animatu da. Izan ere bere etxeko ateak ez ezik, bihotza ere irekitzea erabaki eta bere sukaldea, chef izateko ikasketak egiten ari diren gazteei zabaldu die, hasteko joan den ostiralean, uztailaren 12an. Akordio bat medio, elkartearen Urteurreneko Afaria Saladilloko Goi Mailako Heziketa Teknikoko 135. ...
Gehiago irakurri...
2024/07/15

Uztailaren 7koa Lapridan, neguko arratsalde hotz tipiko horietako bat izan zen, etxean geratzeko modukoa. Hala ere, Lagunen Etxearen proposamenak jendeak, etxeko goxotasuna utzi eta Euskal Etxera abiatzeko adinako erakarmena izan zuen. Berrogeita hamar lagunetik gora bildu zituen “Te Cuento” ekitaldiak, eserlekuak bateak, zuzeneko musika, abesti eta ipuinak osagai izan zituen ...
Gehiago irakurri...
2024/07/15

Comodoro Rivadaviak immigranteen gizatalde aktibo ugari ditu, batzuk aspaldi, hiria herrixka bat besterik ez zenean eratuak, eta askoz berriagoak diren beste batzuk. Guztiak bizikide dira 365 egunez bere 180 mila biztanleekin Patagonia Australeko hiri handiena den honetan. Urte osoan zehar haiekin gozatzea proposatzen du, izan ere, "Aitzindarien eta munduko zapore eta dantzen gaua" ekitaldiak, ...
Gehiago irakurri...
2024/07/12

Menu erakargarria lagun eta euskal egoitzako aretoa jendez beteta, San Nicolasen neguko ekitaldirik esperoenetako bat burutu zen pasa den larunbatean, uztailaren 6an. EEko "Peña Truco Mus" azpibatzordeak antolatutako Urteroko Afariak ospe handia dauka herrian. Elkarteko sukaldarien taldeak prestatutako gastronomia-topaketa. ohi bezala Euzkal Etxearen Belgrano kaleko ...
Gehiago irakurri...
2024/07/12

Sanferminetako giroaz blai gaude Iruñean joan den larunbatetik, uztailaren 6tik, datorren iganderaino, uztailak 14, aurten gainera (Pariseko Joko Olinpikoengatik datak aurreratuta) egunetan bat eginez Baionako Bestekin —asteazken honetan hasi dira eta hauek ere iganderaino luzatuko— eta beste hainbat bestarekin ere, kostaldeko hainbat herritan esaterako Karmen jaiekin, baita baita jai ...
Gehiago irakurri...
2024/07/11

Topaketa arrakastatsua egin zuten Patagoniako Rio Negro probintziako General Rocan ekainaren 29an, larunbatez. Bertako Gure Etxea Euskal Etxea, Neuqén, Cipolletti, Rio Colorado, Villa La Angostura, Macachíngo eta General Roca bertako euskal komunitateetako lagunen anfitrioi izan zen, hirurogei bat kide orotara. Asmoa, jardunaldi bat partekatzea, harremanak estutu eta sendotuz, San Pedro eta San ...
Gehiago irakurri...
2024/07/11

Kanpo Harremanen arloan gazteen formakuntzarako 14 beka deitu ditu Eusko Jaurlaritzak, EHAA buletin ofizialaren ostegun honetako edizioan, uztailaren 11koan, Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren uztailaren 3ko Ebazpenean argitaratuak. Bekak 2024-2025 aldirako dira eta hiru modalitate dauzkate: sei beka Europar Batasunerako, lau Kanpoan den Euskal Komunitaterako, eta beste lau Kanpo ...
Gehiago irakurri...