2024/09/04

Asteak daramatza Montrealgo Euskal Etxeak aurtengo euskal jaia prestatzen eta programa ederra osatzen. Aurten bi eguneko egitaraua eskainiko dute, Euskal Herritik etorritako artistak barne. Euskal Besta irailaren 6an hasiko da Maider Cigarro abeslari lapurtarraren kontzertuarekin. Maiderrek ‘Biran den lasaia’ izeneko bere diskoa aurkeztuko du Montrealeko La Marche à ...
Gehiago irakurri...
2024/09/04

Gogoangarria iragarri duten Azaroko Gizataldeen Jaiaren 40. edizioaren atarian, Rosarion bizi eta diharduten gizataldeek aniztasun kulturalaren erakusleiho bihurtuko dute datorren asteburuan hiri santafetarra. Partaide izango diren gainerako 35 kolektibitateek bezala, Rosarioko Nafar Etxeak eta Zazpirak Batek euren egoitzetako ateak zabalduko dituzte Gizataldeen Gaua ekitaldiarekin bat eginez, ...
Gehiago irakurri...
2024/09/04

David Birenbaum Montevideon jaio zen 1964an, baina ez zen egiazki inoiz han bizi izan. Aita judu poloniarra eta ama uruguaitarra, adopziozko porteñoa dela esatea gustatzen zaio. Haurtzaroa eta nerabezaroa Corrientes hirian igaro zituen. Bertan Pedro Guridi ezagutuko zuen, bere bigarren hezkuntzako historia irakaslea, eta haren eskutik euskal kulturara hurbilduko zen. 90eko hamarkadaren hasieran poesia tailer ...
Gehiago irakurri...
2024/09/03

Maider Cigarroa abeslari senpertarrak, Maider bezala ezagurua denak, bi kontzertu eskainiko ditu irail hastapenean hurrenez hurren Montrealen eta New Yorken, bi hiriotako euskal etxe eta elkarretaratzeei loturik. Kantari lapurtarra, joan den martxoan plazaratu zuen "Biran den lasaia" izenburuko bere lehenengo diskoa ari da aurkezten udan. Bi hitzordu hauekin lehenengoz ...
Gehiago irakurri...
2024/09/03

Misioneseko euskal diasporak Corpus Christiko Eusko Etxea sortu zeneko 19. urteurrena ospatu du abuztuaren 26an Euskal Argentinar Kulturaren Jaiaren edizio berri bat medio, hainbat kultur, hezkuntza eta jai jarduera tarteko. Hitzaldiak, eskulanen erakusketa, lan bilerak, euskal dantzak eta afariak izan dira, besteak beste, programako parte. Abuztuaren 22an, osteguna, hasi, eta hilaren 24an, ...
Gehiago irakurri...
2024/09/03

Urtero iristen dira Txilera Erasmuseko ikasleak Euskal Herri osotik, EAEko, Nafarroako zein Iparraldetik, aurten bezala, bertan ikasketak jarraitzeko edo praktika profesionalak egiteko. Azken urteotan egin bezalaxe, oraingoan ere Santiagoko Euzko Etxeko lagunek euskal etxeko ateak ireki dizkiete, eta harrera ekitaldi batera deitu, euren egonaldian bertaratzera eta elkarteko ekintzetan parte hartzera ...
Gehiago irakurri...
2024/09/02

Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak gaur astelehena, irailaren 1ean, bira bat hasiko du Dresdenen, Saxoniako 'lander' edo estatuan, bertako hiru hiritan barrena. Bira Saxoniako hiriburuko Vokalgruppe VIP kantu-zortzikotearekin antolatu du. Emanaldiok, kantautoreak Alemanian egiten dituen lehenengoak dira, eta bere ibilbide diskografikoaren 40. urteurrena ospatzeko aurten ematen ari ...
Gehiago irakurri...
2024/09/02

Jarduera instituzional bizia garatzen ari da bere 125. urteurrenean Bahia Blancako Unión Vasca 2024ko Euskal Aste Nazionala ospatzeko bidean. Euzko Argentinar Bazkun Alkartasunak (FEVA) deituta, abuztuaren azkenaurreko larunbatean, 24an, Argentinako 18 euskal etxetako dantza taldeetako 32 zuzendari bildu zituen bere egoitzan. FEVAko lehendakari Asier Iriberri ere azaldu zen bilerara, Unión Vascako ...
Gehiago irakurri...
2024/09/02

Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak "Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea" dauka helburu. Lankidetza hori Garapenerako Gobernuz Kanpoko euskal erakundeen bidez eta helmuga diren herrialdeetako Garapenerako GKEekin elkarlanean gauzatzen da, kooperanteen bidaia eta egonaldi gastuak Eusko Jaurlaritzaren ...
Gehiago irakurri...
2024/09/02

Egun gutxi baina trinkoak eta emozioz beterikoak igaro zituen Fermin Muguruza musikari eta zinemagileak Uruguain. Astebeteko bidaiaren arrazoi nagusia 'Filtroko Sarraskia'ren 30. urteurreneko martxan parte hartzea zen eta holaxe egin zuen irundarrak, abuztuaren 24an, larunbata, arratsaldez.
Gehiago irakurri...