2024/09/10

Izugarrizko espektatiba sortu du diaspora euskal argentinarrean Athleticeko idoloa den Iker Muniain Goñiren etorrerak. Hainbat joan-etorri, murrizketa eta atzerapenen ondoren, azkenean gauzatu da. Euskal futbolari gaztea Buenos Airesen dago. Joan den ostiralean, irailaren 6an, sinatu du 2025eko abendura arteko kontratua, eta dagoeneko hasi da Club Atlético San Lorenzo de Almagron entrenatzen ...
Gehiago irakurri...
2024/09/10

Abuztua uda peto-petoa da ipar hemisferioan, eta opor garaia. Irailean sartuta, oraingo aste hauek berriro martxa hartzeko eta ziklo berrirako moldatzen hasteko tenorea dira. 2024-2025 ikasturte hasiera honetan, euskal etxeak ikastaro eta oro har egitarau berriak antolatzeari ekiten diote, euskara eta bestelako klase eta tailer eta saioekin batera, tartean jaiak, kontzertuak, zinema ...
Gehiago irakurri...
2024/09/10

‘Basking Beat & Bite’ izenarekin ezaguna den jaialdia abuztu eta irail artean egin da, aurreko edizioetan bezala, aurten ere Helsinki eta Tampere Finlandia hegoaldeko hirietan. Ekimenak Europako iparraldean euskal kultura zabaltzea du helburu eta karia horretara euskal kulturaren adierazpen nagusietako bi hartzen ditu ardatz, musika eta sukaldaritza. Musika arloan, Zea Mays, Nøgen ...
Gehiago irakurri...
2024/09/09

Imanol Pradales lehendakari dela egin den lehenengo Euskal Diasporaren Eguna izan da Oñatikoa —Ander Caballero Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren aurrenekoa baita ere, kargura sartu berri-berritan—, eta agian alai eta diferenteenetakoa; Diasporan ekarle diren iturri desberdinak bildurik, hasteko mundu anglo-saxoi (AEB, Australia) eta hispanoa (Latinoamerika) zeuden ...
Gehiago irakurri...
2024/09/09

Bi hilabete baino ez dira falta Argentinako euskal komunitatearen urteroko hitzordu nagusia abiatzeko. 2024ko Euskal Argentinar Aste Nazionala, aurten 125 urte betetzen dituen bertako Unión Vascaren ospakizunaren baitan, azaroaren 11tik 17ra, astelehenetik igandera, egingo da Bahía Blancan. Euskal Etxeak dagoeneko jakinarazi ditu egitarauaren xehetasunak, baita jaialdian parte hartzeko voucherren ...
Gehiago irakurri...
2024/09/09

85 urte bete dira irailaren 3an Winnipeg ontziak Pauillac-eko portu frantsesa utzi eta 1939 hartan Francoren jazarpenetik ihesean zetozen bi milatik gora errefuxiatu errepubikar barnean zekartzala Txileko Valparaisora iritsi zenetik, hilabeteko itsas bidaian. Urteurrena ospatzeko Josu Chuecaren "2.000 del Winnipeg. Diario de a bordo" liburuaren bigarren edizioa aurkezten ari dira egunotan Santiagoko ...
Gehiago irakurri...
2024/09/06

Trujilloko Euskal Etxeak, gogoz eutsi dio aste honetan Euskal Herrian eta munduan barrena gauzatzen ari den Euskal Diasporaren Eguna ospatzeari. Izan ere, bere hondar ale berezia ari zaio ipintzen, nazioartean barreiatutako gainerako euskal etxe eta elkarteek osatzen duten euskal familia barruan gogoeta eta iritsi-trukea sustatzeari, eta partaidetza proposatzen die, hala nahi dutenei, ...
Gehiago irakurri...
2024/09/06

Berrogeita hamar urte betetzen dira aurten Estatu Batuetako Boisetik lehenengo ikasle talde bat Oñatira etorri zenetik bertan ikasturtea eman eta euskara eta euskal kulturan murgiltzera. Bi urte leheneago ere taldetxo bat egona zen Arantzazun, eta haren ondotik hasi zen guztia, diosku Iñaki Galdos oñatiarrak. Liburua idatzi du Galdosek honetaz "Boise-Oñati 1974-2024, ...
Gehiago irakurri...
2024/09/06

2018ko irailaren 8an ospatu zen lehendabizikoz Euskal Herrian eta munduan "Euskal Diasporaren Eguna". Data aukeratzeko prozesuan munduko euskal gizataldeek hartu zuten parte eta geratu ziren azken proposamenen artean Juan Sebastian Elkano ‘euskaldun unibertsalak’ munduaren bira bukatu zuen egunarena hautatu zen. Geroztik, urte hartatik beretik, irailaren 8a —batzuetan ...
Gehiago irakurri...
2024/09/05

Munduko gainontzeko Euskal Etxeekin bat eginez, Argentinakoek ere abiatzekotan dauzkate Diasporaren Eguneko euren ospakizunak. Herrialde osoan zehar, euskal komunitateek. 1522an Juan Sebastian Elkano euskal marinelak munduari lehen bira burutu zuen eguna gogoratuko dute. Diasporaren Eguna berez irailaren 8a bada ere, euskal elkarte kopuru handi batek egun horretatik hurbil dauden datetan antolatu ditu ekitaldiak. ...
Gehiago irakurri...