2024/09/20

Duela zortzi hamarkada luze, Cordoba probintziako eskualde honetara, nekazaritza eta abeltzaintza eremura, eta Argentinako esne-arro nagusietako baten erdigunera, iritsi ziren aitzindariek amets bat zuten. Garai hartan, inguruko lur sailetan bizi ziren familia euskaldunak euren etxeetan elkartu ohi ziren, baina txoko komun batekin amets egiten zuten, bertan elkartu, aterpea hartu eta jaiak ospatzeko. Duela 78 urte ...
Gehiago irakurri...
2024/09/20

Bost urteko etenaldi baten ostean, pandemia hutsunea lagundu duten faktoreetako bat izan dela, Gurtubay familia bizkairreko ehun bat ondorengo elkartuko dira berriro ere larunbat honetan, irailaren 21ean euren arbasoen jatorria izan ziren lurraldean, elkar ezagutu edo elkarrekin berriro topatzeko eta eguna elkarrekin pasatzeko, euskal kulturan eta tradizioetan murgilduta. Hitzordua Atxondon hasiko da ...
Gehiago irakurri...
2024/09/19

Colorado Euskal Etxeak bere Udako Besta egingo du datorren larunbatean, irailaren 21ean, Grand Junction hirian. Besta esanguratsua, hunkigarria ere, maitasunez antolatua eta estatuko eta estatutik kanpoko euskaldunak eta euskaltzaleak bilduko dituena izango da, ez sobera jendetsua, egun tipitua baitago Coloradoko euskal komunitatea eta Colorado urruti baitago Kalifornia edo Idahotik, baina bai azkarra, indartsua ...
Gehiago irakurri...
2024/09/19

Hiru Errekak bere lehenengo 25 urteak beteko ditu urrian. Hala ere, eta data gertu egon arren, oraindik ez dute zeharo erabaki nola ospatuko duten. Arrazoiak ez du, ordea, zerikusirik utzikeriarekin. Gauza da, egunotan, taldekideen energia guztia helburu bakar baten zerbitzura dagoela. Urte hasieran EuskalKulturako orrialdeotan aurreratu genuen bezala, Euskal Etxeak bere egoitza soziala eraikitzeko lanak hasi ...
Gehiago irakurri...
2024/09/19

Oso ekitaldi artistiko zaindu baten babespean, eta euskal dantzari eta kantariak partaide, Argentinako Liburutegi Nazionalak abegia eman dio Guillermo Etchebehereren “Poesia osoa” liburukiaren aurkezpenari, bertako Liburu eta Hizkuntzaren Museoko David Viñas aretoan. Mahaian eseri ziren poeta cañuelastarraren bizitza eta obra ikertu duen Juan Manuel Rizzi, Cañuelasko D. F. ...
Gehiago irakurri...
2024/09/18

Olavarríako herriak aste oso bat gorde du aurten bere egutegian, etorkinek udalerriari eta lurraldeari oro har egin dioten eta egiten ari zaizkion ekarpena aitortu eta ospatzeko. Hiriko Udalak eta Gizataldeen Batasunak programa aberatsa eratu dute, abuztuaren 31ean, larunbata, Udaletxeko Rivadavia aretoan egindako protokolo ekitaldiarekin abiatuta. Saioak gizatalde eta nazioetako banderak izan zituen ...
Gehiago irakurri...
2024/09/18

Bi eguneko egitaraua antolatu dute aurten Euskaldunak Quebec Euskal Etxeko lagunek euren Euskal Besta ospatzeko. Eta bietan bertan bizi diren eta Euskal Herritik bisitari etorritako lapurtarrek, ekarri berezia egin diote. Ostiralarekin, irailaren 6an, Maider (Cigarroa) abeslari senpertarrak kontzertua eskaini zuen Montrealeko La Marche à côté tabernan. Xabi Leon pianoan ...
Gehiago irakurri...
2024/09/17

Joan den urtearen hasieran ezinbestean bertan behera utzi behar izan zuten kontzertua azaroaren 15ean emango du Pello Reparaz nafarra buru duen Zetak taldeak Bruselan, Molenbeek-eko VK aretoan. Data berria adierazteaz gain, hiriburu europarreko BEE (Bruselako Euskal Etxea) elkarteak iragarri du harrera-ekitaldi bat antolatuko diela euren egoitzan (kontzerturako sarrerak hemen salgai) eta ...
Gehiago irakurri...
2024/09/17

“Liburuak Entzuten” du izena Buenos Airesko San Miguel herriko Askatasunaren Bidea euskal kultur elkarteak antolatutako literatur ziklo arrakastatsuak. 2018az geroztik, euskal egileek idatzitako testuak zabaltzen dituzte euren topaketetan, ahozko kontaketak tarteko. Azkenekoa, abuztuaren 24an izan zen eta honakoan ere María Inés Mogaburu idazle eta psikiatrak entzuleak liluratu ...
Gehiago irakurri...
2024/09/16

Argentinako hainbat tokitako 15 euskal elkartetik etorritako 500etik gora haurrek jolas, herri kirol eta bizikidetza topaketa ederra partekatu zuten joan den larunbatean, irailaren 14an. Ia udaberriko jardunaldi batek testuinguru ezin hobea ekarri zion FEVAk antolatutako “Euskal etxeetako eta Euskal Echea Ikastetxeko Txikien 25. Topaketa”ri. Urtero bezala, Euskal Echea Ikastetxeko Llavalloleko ...
Gehiago irakurri...