2024/10/15

“Euskaldunak eta katalanak frontean. Bere partaidetza Espainiako Gerra Zibilean” izeneko hitzaldia eman zuen joan den ostegunean, urriaren 10ean, Nazareth Pucciarelli historia irakasleak Paranan 'Martiniano Leguizamon' Probintziako Museo Historikoan, iaz hasitako zikloari jarraipena emanez, Paranako Urrundik Euskal Elkartea eta hiriko Casal de Catalunyak ...
Gehiago irakurri...
2024/10/14

"Nola indartu mintzamen saioak erabiltzen ditugun materialetan" gai nagusitzat hartuta egin da joan den asteburuan Berlinen, ostiral eta larunbatez, urriaren 11 eta 12an, 2024ko 'Europako euskal etxeetako irakasleen topaketa', Etxepare Euskal Institutua eta Berlingo Gernika Kulturverein Euskal Etxea antolatzaile. 2024-2025 ikasturtea prestatzea xede, Etxepareko Euskara Munduan programako Kinku ...
Gehiago irakurri...
2024/10/14

Duela ia urtebete ari da lanean Barilocheko Mendiko Euzko Etxeko Zuzendaritza Batzorde berritua erakundeari bultzada berri bat ematea xede. Bazkide eta zuzendariek, Facundo Galván lehendakaria buru, bilera bat egin zuten Las Chacras auzoko egoitzan, Euskal Etxearen egungo egoeraren berri eman, iritziak eta ideiak trukatu, eta abian dauden zein etorkizunean landu nahi dituzten proiektuak ebaluatzeko, horien ...
Gehiago irakurri...
2024/10/11

Estatu Batu Mendebaldean artzain gisa lan egindako euskal emigranteek euren urteroko festa handia eginen dute bihar, aurten Berueten (Basaburua). "Badugu indarra eta gogoa", aipatu diote buletin honi antolatzaileek, baieztatuz aurrera doala beste urte batez Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen eskutik heldua den elkarretaratze eta festa egun berezi hau, omenaldi gisa, oroiturik eta ...
Gehiago irakurri...
2024/10/11

Madrilgo Euskal Etxeak eta RSBAPen (Real Sociedad Bascongada de Amigos del Pais-Euskalkerriaren Adiskideen Elkartea) Madrilgo ordezkaritzak iaz sortutako saria da 'Vasco ilustre en Madrid' saria, izan ere "jendaurrean goratu edo omentzeko Madrilen bizi edo egoitza duen euskal jatorri edo loturako pertsona edo elkarte baten ibilbide eta merezimendua". Lehenengo edizioan, Luis de Lezama apaiz eta ...
Gehiago irakurri...
2024/10/10

“Taberna Vasca” izenpean, Mendozako Denak Batek hileroko afari ziklo baten lehenengo topaketa burutu zuen irail hondarrean. Ekimenak Euskal Herriko sukaldaritzaren plater tipikoenak ezagutaraztea du helburu eta, aldi berean, bazkide berrien hurbiltze eta partaidetza erraztuko duen gune bat sortzea. Berrogeita hamar mahaikide bertaratu ziren aurreneko saio honetara, euskal etxearen babesle ...
Gehiago irakurri...
2024/10/10

Urriaren 15ean plazaratuko da 'Basque.' podcastaren lehenbiziko atala plataformetan eta baita Etxepare Euskal Institutuaren webgunean ere. Izan ere, material berri hau Etxepare Institutuak kudeatzen duen Basque. markaren baitan burutu da eta bertan garatzen diren egitasmo guztiek bezala nazioartean euskal kultura eta sorkuntza garaikidearen ikusgarritasuna handitu eta pertzepzio globala indartzea ...
Gehiago irakurri...
2024/10/09

Mapochoren hiriburuan euskal gizataldeak landu izan dituen tradizioei eutsiz, Txileko hiriburuko euskal etxeek Mikel Deuna —deitura honekin ohoratu izan dute tradizionalki bertako euskaldunek San Migel, Aralarko santutegia gogoan oso— ospatu dute aurten ere, Euskal Herriko zaindariaren eguna legez. Colectividad Vasca de Chile edo Txileko Euskal Gizataldea euskal etxeari ...
Gehiago irakurri...
2024/10/09

Diasporan euskara ikasteko abenturari ekitea erabakitzen dutenentzat berebiziko garrantzia izan dezakeen gauza da aukera izatea ahalegin nabaria eginez ikasten dena, asko ala gutxi izan, erabili eta baliatzeko aukera izatea. Euskara ikastea, izan ere, ez da klaseen eta ikasketen ondorio bakarrik, edo pantailaren aurrean orduak ematearen eta etxeko lanak egite hutsaren emaitza; harremantzea ...
Gehiago irakurri...
2024/10/08

Erraldoiak eta buruhandiak euskal jatorria duten tradizioa direnik esan ezin bada ere, munduko dozenaka herrialdetan baitaude, Euskal Herrian errotuta daude oso eta funtsezkoak dira jai herrikoi askotan. Argentinari dagokionez, batzuk oso aspaldi iritsi ziren euskal diasporako txoko honetara, beste batzuk orain urte batzuk, eta badira hemen jaio zirenak ere. Errege-erregina bikotea, esaterako, 1995ean ...
Gehiago irakurri...