2024/10/21

Duela 27 urte sortua, Buenos Airesko Nazioarteko Jaialdia (FIBA) eskualdeko kultur ekitaldi garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Buenos Aires Hiriko Kultura Ministerioak antolatua, "munduko eszena Buenos Airesera ekarri eta Buenos Airesko eszena munduko eszenatoki nagusiekin lortzea” aitortzen diote helburu. Egunotan, urriaren 27ra arte, 40 proiektu nazional eta nazioarteko beste 20 baino gehiago ...
Gehiago irakurri...
2024/10/18

Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak urtero antolatzen duen egun nagusia da Euskal Jaia(k), proiekzio publiko handiena duena, ahal dutela Euskal Herriko dantzari, kantari, kirolari edo artistaren bat gonbidatu deituta, bertakoekin batera jarduteko eta ikusgarri egiteko euskal kultura eta Euskal Etxea bera bertako herritarren aurrean. Aurtengoan, Donostiatik helduko dira, batetik dantzariak, Eskola taldearekin, eta ...
Gehiago irakurri...
2024/10/18

Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeak eskatuta, Graciela Aguerre artista plastikoaren "Pampa" erakusketa inauguratu zen joan den urriaren 4an hiriko 'López Claro' Udal Arte Museoan. Formatu txikiko koadro sorta bat erakusgai. Bertan, margolariak Pampako lautada erraldoiko bizitzaren irudikapen leial eta ebokatzailea eskaini nahi du. Ekimeneko babesle dira Azulgo Udaleko Kultura Zuzendaritza, ...
Gehiago irakurri...
2024/10/18

Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak aste honetako astearte eta asteazkenean, urriak 16 eta 17, ospatu du 2024ko Hizkuntzen eta Itzulpengintzaren Eguna. Bere Filologia Fakultateak antolatu duen ekitaldi programaren baitan, Euskal Ikasketen Sailak jendaurretu duen euskara hutseko ikuskizuna "esanguratsu", "koloretsu" eta "dibertigarri"tzat jo du hainbatek. Literatura eta musika eta ...
Gehiago irakurri...
2024/10/17

2024ko Munduko Mus Txapelketan parte hartuko duten nazioarteko ordezkaritzak iristen ari dira jadanik Peruko hiriburura, eta bertako Euskal Etxeak ongietorri afaria eskainiko die gaur, bihar azken helmugara abiatu baino lehen. Taldeak ostiralean bidaiatuko dute Urubamba Haranera eta Cuscora han jokatuko baita Txapelketa, urriaren 19tik 27ra bitartean.
Gehiago irakurri...
2024/10/17

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kontseiluak aldeko irizpena eman ondoren, Kanpoan dauden Nafarroako Erkidegoen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautuko duen Foru Dekretua baimendu zuen atzo, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako departamentuak bultzatuta. Testu honek ekarpenak jaso ditu Gobernuaren Parte-hartze Ataritik eta baita nafar komunitateetatik ere.
Gehiago irakurri...
2024/10/17

Ayacuchon, urria arteak ospatzeari eskaini zaio. Hilean zehar, ekitaldi-programazio bat ari dira garatzen komunitatea hainbat adierazpen artistikoetara hurbiltea erraztearren, tartean dantza, pintura, musika, antzerki eta literatura. Udaleko Kultura Zuzendaritzak “Ayacucho Baila 2024” jaialdia antolatu zuen urriaren 5ean eta 6an, larunbat eta igandez, Kultura Etxean. Herriko hainbat taldek ...
Gehiago irakurri...
2024/10/16

Klasiko bat bilakatu da dagoeneko. Eusko Jaurlaritzaren Estatu Batuetako Ordezkaritzak aurten ere iragarri duenez, New York Hiriko Maratoiaren bezperan harrera-ekitaldi bat antolatuko du nazioarteko proba famatu honetan parte hartuko duten euskal korrikalariei eta euren familia edo laguntzaileei eskainia. Hitzordua azaroaren 2an, larunbata, gauzatuko da goizeko 9:30etan, Euskadiren Ordezkaritzaren egoitzan bertan, ...
Gehiago irakurri...
2024/10/16

FEVAk antolaturik, Haurrentzako Lehen Pilota Topaketa eta Klinika burutu zen urriaren 5ean Necocheako Euzko Etxean. Jarduerak 6 eta 12 urte bitarteko 34 haur izan zituen partaide, Necochea bertakoak eta Bahia Blancako Union Vasca, Macachingo Euzko Alkartasuna, Tandilgo Gure Etxea eta Tres Arroyosko Hiru Erreka euskal etxeetakoak. Egun osoan zehar, haurrek, begirale talde baten eskutik, otorduak ...
Gehiago irakurri...
2024/10/15

Limako Abokatuen Elkarteak antolatutako kongresu batean parte hartzera iritsi ziren Peruko hiriburura Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuko hamasei lagun, Maite Morillo Quintanilla dekanoa barne. Bidaia bi hilabete lehenago prestatzen hasiak ziren eta momentu hartan kontaktatu zuten Limako Euskal Etxeko lagunekin. “Bizkaiko Elkargoak badu abesbatza bat eta abeslariek bazuten gure koruaren berri, sare ...
Gehiago irakurri...