euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2024ko Munduko Mus Txapelketa: kitxuak eta euskarak bat egin dute muslariek Machu Pichura egindako bisitan

2024/10/25

2024 Munduko Mus Txapelketako muslari eta laguntzaileak Inken Haran Sakratuan, Peruko Andeetan (arg. Julen Ruiz de Azua, Mexiko EE) Euskal Gizataldeen arteko Munduko Mus Txapelketaren XLV. edizioa Peruko Urubamba Haranean eta Cuscon ari da jokatzen aste honetan Limako Euskal Etxea antolatzaile. Musaren inguruan euskal gizataldeak urtero antolatzen duen ekitaldi nagusia den hau joan den asteburuan hasi eta urriaren 26ra arte luzatuko da aurten. Larunbatean egingo dira azken partidak, sari-banaketa eta agur-afaria.

Gehiago irakurri...


Valladolideko Gure Txokok euskal irudi ederrak utzi zizkien bertako herritarrei 2024ko Euskal Festaren ospakizunean

2024/10/24

Valladolideko Euskal Etxeak 2024ko Euskal Jaia ospatu zuen Udaletxetearen aurrean Euskal kulturaz gozatzeko aukera ederra izan zuten joan den igandean Valladoliden, ez bakarrik bertako Euskal Etxeko lagunek, herritarrek oro har baizik. Izan ere, hiriko Gure Txokok antolatutako 2024ko Euskal Jaiak elizan, kalean eta Udaletxearen aurrean izan zituen une publiko garrantzitsuenak. Valladolideko euskaldunek Euskal Herritik propio etorritako bi elkarte izan zituzten agerkide, ...

Gehiago irakurri...


400 pertsona partaide Urdaiazpikoaren 14. Jaian Trenque Launquen-en, Euskal Sustraiak Euskal Etxea antolatzaile

2024/10/24

Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeko antolaketa taldea, 14. Urdaiazpiko Festa arrakastatsuko prestatzaile. Zorionak! Garai batean izandako asistentzia maila berreskuratuz eta alaitasun giro ezinhobean,  Argentinako Urdaiazpikoaren Festaren XIV. edizioa arrakastatsu burutu da Trenque Lauquenen. Euskal Sustraiak Euskal Etxeak antolatuta, ekitaldia urriaren 19ko larunbat gauean egin zen, ohiko Barrio Alegre Klubaren egoitzan. Menu bikainaz gain, euskal dantzaz, zozketez, dantzaldi herrikoiaz eta dibertsioaz ...

Gehiago irakurri...


Mariana Uribeondok euskal zeramika herrikoi tailerrak eman ditu Trelew-en, Haraneko Euskal Etxea antolatzaile

2024/10/24

Mariana Uribeondo (hirugarrena ezkerretik) Udal Artisautza Eskolan emandako tailerreko partaideekin Euskal zeramika herrikoia zabaltzeko eta berreskuratzeko proiektu baten barruan, Chubut Ipar-ekialdeko Haraneko Euskal Etxeak, buztingintzan trebatzeko hainbat jarduera eskaini ditu urriaren 11tik 13rako asteburuan. Jarduera Trelewko Udal Artisautza Eskolan garatu da, Mariana Demicheli Uribeondo, euskal zeramika herrikoia berreskuratu eta sustatzea xede duen Amalur elkarteko arduraduna buru. Horrekin batera, euskal ...

Gehiago irakurri...


Marseillako Euskal Etxeak bere 10. urteurrena ospatu du, filma, kantuak, euskal mozkinak... eta lagun onekin

2024/10/23

10 urte bete ditu hilabete honetan Marseillako Euskal Etxeak eta urriaren 12an ospatu du, Marseillako Etxe Korsikarraren egoitzan, Fermin Muguruzaren Black is Beltza filma pantailaratuz. Pelikula ikusi eta gero eztabaida interesgarria sortu zen bildutakoen artean, Frantziako eskualdetako hizkuntzei buruz, beren egoera, irakaskuntza eta presentzia, etorkizuna eta erakundeek jokatu beharko luketen rola ...

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzaren argi berdea euskal gizataldeetako pertsonen premia larriko egoerei erantzuteko 2024ko laguntzei

2024/10/23

Euskal gizataldeetan premia larrian daudenen pertsonei laguntzeko aurreko deialdi bateko testua Eusko Jaurlaritzak munduan barreiatutako euskal gizataldeetan premia larrian daudenen pertsonei laguntzeko 2024ko deialdia onartu zuen atzoko Gobernu Bileran. Urtero bezala, dirulaguntza hauek Euskal Etxeak bitartekari bideratuko dira eta aurreko urteetako kopuru bera izango dute orotara, 212.000 euro. Atzo onartutakoa datozen egunetan argitaratuko du EHAA buletin ofizialak, eta hortik ...

Gehiago irakurri...


Erakusketa irekiko dute gaur euskal artzainen lertxun marrez Bakersfieldeko CSUn, hitzaldi sorta eskaintzearekin batera

2024/10/22

Arborglifoak deitzen diete teknikoki, euskaraz Joxe Mallea Olaetxek 'lertxun marrak' deitutakoei. Hizpide dira gaur CSUBen. Eskuinean 1925eko arborglifo bat (arg BSU bilduma berezi eta artxiboak) Euskal Artzainek Estatu Batu mendebaldeko mendietako arboletan utzitako "lertxun marrak" edo 'arborglifoak' ardatz erakuketa estreinatuko da gaur asteartea, Bakersfieldeko California State Unibertsy-n, bertako Institute for Basque Studiesen eskutik. Horren aurretik, hitzaldiak emango dituzte Iñaki Arrieta Barok (UNR, University of Nevada, Reno), ...

Gehiago irakurri...


National Geographic-ek Boise eta Jaialdi gomendatzen ditu 'Munduko 25 lekurik onenak 2025an bidaiatzeko' artikuluan

2024/10/22

National Geographic-ek ez dauka zalantzarik 2025erako Boise eta bertako Jaialdi euskal festa gomendatzerakoan 2025erako "2025ean bidaiatzeko munduko 25 leku onenak" hautatu ditu National Geographic aldizkariak eta izenburu horretako erreportaian eman ditu ezagutzera bere azken zenbakian eta hara non mundu osoko leku eta plan hautu horien artean euskal proposamen bat dagoen, baina ez Europako Euskal Herrikoa, Diasporakoa baizik, Idahoko Boise eta Jaialdi 2025 aholkatzen baititu aldizkari ospetsuak datorren urtean bisitatzeko ...

Gehiago irakurri...


Diasporako Orkestra Argentinarra (DOA), euskal etxeetako musikariek osatua, gogotsu 2024ko Euskal Astearen zain

2024/10/22

Diasporako Orkestra Argentinarrak, FEVAko musikarien taldeak, Cosquín hiriko Alma Encantada Antzokiko emanaldian Oso gutxi falta da 2024ko Euskal Aste Nazionalerako. Atzerako kontaketak aurrera darrai eta diaspora argentinarreko lagun guztiak prestatzen ari dira Bahia Blancan egingo den festa handirako. Ohi bezala, musika osagai garrantzitsua izango du. Prestaketa lanetan, oroit dezagun, Diasporako Orkestra Argentinarra (DOA), euskal etxeetako 24 musikarik osatutako taldea, Cosquin-en elkartu ...

Gehiago irakurri...


"Futbolak batzen gaitu, Euskal Liga bat irudikatuz" ekitaldiak berrehun neska-mutil bildu zituen Salton, Uruguain

2024/10/21

‘Futbolak batzen gaitu, Euskal Liga bat irudikatuz’ ekitaldiaren 7. edizioa 'Saltoko Euskaldunen Taldea' elkartea erritmo bizian ari da lanean 2024an. Duela gutxi beren lokal berritua inauguratu zuten eta asteburu berean Uruguaiko Ondarearen Eguna ospatu. Joan den ostegunean, urriaren 17an, umeei begirako ekitaldi bat da antolatu zuten. Izan ere, "Futbolak batzen gaitu, Euskal Liga bat irudikatuz" izeneko ekitaldiaren 7. edizioak berrehun bat neska-mutil bildu zituen, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia