2008/11/27

Gure webgunera sarri heltzen dira euren jatorriaren bila dabiltzanen mezuak, abizen euskalduna duten ela ez galdetuz, edo emigrazioak bananduriko ahaideen arrastoa aurkitu nahian. Gaur egun teknologia berriek eta internetek bilaketa horretan aritzeko baliabide eta aukera asko eskaintzen ditu, eta irakurleen eskariari erantzunez artikulu honetan zerrenda batera bildu ditugu batzuk. Genealogiaren munduan sakontzen hasteko aukera zabala da: abizenen datu baseak, genealogia foro eta posta zerrendak, Diasporan sakabanatutako familien webguneak, zuhaitz genealogikoak egiteko softwarea eta askoz gehiago. Gure irakurleei lotura hauetan klik egin eta ikusmiran ibiltzeko gonbitea egiten diegu; nork daki, agian hemen emango dute jatorria aurkitzeko bidean lehen pausoa.
Gehiago irakurri...
2008/11/27

"Gaur egun ziurtasunekin funtzionatzen dugu; ziurtasunetik sinesmenera goaz, fedearen dogmara eta urkoari hori inposatzera", adierazten du, beste hausnarketa batzuen artean, Miguel Sanchez-Ostiz idazleak (Iruñea, 1950), Diario de Noticias egunkariko Paula Echeverría kazetariak egin dion elkarrizketa honetan, bere azken lana den 'Cuaderno boliviano (Alberdania 2008) liburuaren karira. Jarraian gazteleraz eginiko elkarrizketa euskaratu eta laburbiltzen dugu.
Gehiago irakurri...
2008/11/26

Urtea amaituz doa, eta Hego Amerikan, urtearekin batera, baita ikasturtea ere. La Platako Euskal Astetik bi aste pasata, elkartu dira berriz ere Argentinako euskaldunak, oraingoan umeei dagokien festan, FEVAk urtero antolatzen duen Ume Topaketan. Partaide, Arrecifes, Ayacucho, Buenos Aireseko Acción eta Laurak Bat, Cañuelas, Chacabuco, Chascomús, General Rodríguez, La Plata, Lomas de Zamora, Maipú, Mar del Plata, Rosario eta bertako --Sarandí eta Llavalloleko Euskal Echea Ikastetxeetako-- haurrak. Guztiek izan zuten jolastu, abestu, dantzatu eta kirola egiteko aukera azaroaren 15an, latunbatez, Llavallolgo Euskal Etxea-ko zelaietan.
Gehiago irakurri...
2008/11/26

Beste urte batez, eta hamaikagarrena da hau jada, Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak neska-mutil talde zabala bildu zuen Euskal Usadioen lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketa hau, arrakastatsua izateaz gain, esperientzia polita da gaztetxoentzat, bertan marrazten dituzten postalak gero Haize Hegoak Gabonak eta urte berria zoriontzeko erabiltzen dituenak direlako. Postal bakoitzak egilearen izena darama, eta Haize Hegoari esker mundu osoko euskal etxearen kolaboratzaileengan helduko dira, 2009 urterako gurari onez beteta.
Gehiago irakurri...
2008/11/25

Rio Gallegoseko Hegoalde Argentinarra Euskal Etxeko hogei kidek osaturiko ordezkaritza bat Puerto San Julianen izan zen asteburuan, Patricia Tamayo gasteiztarrarekin batera. Tamayo irakaslea da eta Argentinako euskal etxeetan bira egiten ari da euskara eta musika lantegiak eskainiz. Asteburuan zehar San Julianeko euskaldunek kultur ekitaldi, mintzaldi, zine emanaldi eta beste hainbat jarduerakin gozatu ahal izan zuten.
Gehiago irakurri...
2008/11/25

Urtebetetzea, berez, azaroaren 3an zen, baina Buenos Aireseko Nafar Etxeak bere 113. urteurrenaren jaia joan den 9an, igandez, ospatzea erabaki zuen. Etxeko kide eta lagunak hartu zuten parte goizetik hasi zen ospakizunean. Egunari ekiteko, Santa Amelia Parrokian meza, hildako bazkideen alde; ondoren, Nafar Etxearen egoitzara aldaturik, emanaldia eskaini zuten dantzari txiki eta helduek; eguerdiko ordu batean, bakarri ederra, eta zozketak, 'Nafar Etxearen Urtemuga Kopa' Mus Txapelketako sarien banaketarekin batera.
Gehiago irakurri...
2008/11/25

Gaurtik hasi eta azaroaren 30a bitartean lau euskal ikuskizun izango dira ikusgai Mexiko hiriburuan, Arte Eszenikoen III. Erakustaldiaren barruan: 'Latidos' (Kukai-Logela taldearena), 'Hnuy Illa' (Kukai-Tanttaka); 'El florido pensil' antzezlana (Tanttaka) eta Kepa Junkeraren azken musika ikuskizuna. Euskal enbaxada hau Euskal Plataforma Eszenikoa deritzon ekimenarekin dator Mexikora eta euskal arte industriarentzat merkatu berriak irekitzea du helburu. Eusko Jaurlaritzaren Mexikoko Ordezkaritzak sarrera kopuru mugatu bat ipini du eskuragai debalde, bertaratzeko interesa daukatenentzat.
Gehiago irakurri...
2008/11/24

Alemaniara lau eguneko bidaia egin ostean Arantxa Urretabizkaia eta Edorta Jimenez euskal idazleek hango irakurleek alemanieraz argitaraturiko 'Kuaderno gorria' eta 'Kilkerren hotsa' lanen irakurraldietan egin zieten harrera ona azpimarratu dute. Bi idazleak Alemanian lan hauek ezagutzera ematen dituzten bigarren aldia da, eta iaz bezala, bidaia honetik berriak etorriko direnaren itsaropena agertu duta. 'Iaz Frankfurtera egin genuen bidaiari esker, 'Kuaderno gorria' italierara itzultzeko aukera izan nuen', gogoratzen du Urretabizkaiak.
Gehiago irakurri...
2008/11/24

Argentinan, barnealdeko San Luis probintziako Villa Mercedes-en eta Merlo hirietan joan den urrian Aretxabaletako Akordeoi Orkestrak eskainitako kontzertuen oihartzunak bizirik dirau, Villa Mercedeseko Euskal Etxeko kideek jakinarazi digutenez. Euskal elkarteak probintziako musikari ezaguna den Pastor E. Rouan-en gutuna jaso du, euskal komunitateari talde gipuzkoarraren kontzertua antolatzeagatik eskerrak emanez eta taldearen maila goraipatuz.
Gehiago irakurri...
2008/11/24

Bihar asteartez hasi eta ostirala bitartean, lau egunetan zehar, Mexiko, Portugal, Filipinas, Japonia eta Espainiatik etorritako hainbat adituk Ordizian jaiotako Andres Urdaneta itsasgizonaren inguruko 'Andres Urdaneta: Gizon modernoa' Nazioarteko Kongresuan bilduko dira. Lauegunetan zehar hitzaldiak eta eztabaidak burutuko dira eta amaiera gisa Donostiako Orfeoiak kontzertua emango du. Elkarretaratzea Andres Urdaneta jaio zeneko V. mendeurreneko ospakizunen barruan kokatzen da, eta Ordiziako Udalak eta Kultura Ministerioko Ospakizun Kulturaletako Estatu Elkarteak antolatu dute, Urdanetaren balore zientifiko eta diplomatikoen birbalorazioa eta errekonozimendua bultzatzearren.
Gehiago irakurri...