2008/12/02

SMS bidez musika eskaerak egin ahal izatea, kontzertuaren nondik norakoa markatzea eta bertan ez dauden lagunei kontzertuan zuzenean gertatzen ari denaren zatiak bidali ahal izatea, hauek izango dira datorren ostiralean Bilboko Plaza Barrian, Euskararen Nazioarteko Egunaren ekitaldien barne egingo den kontzertu innobatzaileak eskainiko dituen baliabideetako batzuk. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak Euskaltel eta Irontec enpresekin batera prestatu dute gazteak, euskara, teknologia berriak eta Gose, Une eta Betagarri bezalako modako musika taldeak batuko dituen ekimena. Kontzertua zuzenean segitu ahal izango da internetez.
Gehiago irakurri...
2008/12/02

Joseba Azkarraga Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua Argentinan da egunotan eta bertako hainbat agintariekin bilduko da ostegunan bitartean arlo desberdinetan lankidetza hitzarmenak sinatu asmoz. Atzo Santa Fe probintzian izan zen eta Santa Feko Lan, Justizia eta Ekoizpen ministroekin hiru akordio sinatu zituen. Ekitaldian Santa Feko Gure Etxea elkarteko ordezkariek ere parte hartu zuten.
Gehiago irakurri...
2008/12/02

Gainean dugu Euskararen Nazioarteko Eguna --asteazkenean izango da-- eta munduko bazter desberdinetako euskal etxeek prest dituzte jada data hau ospatzeko antolatu dituzten ekimenak. 1948an sortu zuen Eusko Ikaskuntzak Euskararen Eguna, bereziki mundu osoko euskal komunitateari zuzendua. Diasporak erronka jaso eta urtetik urtera gero eta ekimen gehiagorekin ari da ospatzen. Aurten ere jai eta hitzordu desberdinen berri heltzen ari da gure erredakziora: Madrid, Australiako Sydney, Argentinako Mar del Plata eta Buenos Aires... hauetxek dira batzuk. Datozen egunetan gehiago.
Gehiago irakurri...
2008/12/01

Asteazken honetan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da, baina Madrilen euskara ikasten ari diren ikasle eta irakasle talde batek aurrea hartu eta joan den azaroaren 29an bertan ospatzea erabaki zuten, bertsoafari bat eginez. Jaira Julen Zelaieta bertsolari beratarra eta Añorgako Unai Gaztelumendi gonbidatu zituzten eta giro ederrean euskara praktikatu eta hizkuntzaren mila errima eta hitz-jokoekin gozatzeko aukera izan zuten ikasleek, bertsolarien saioari esker.
Gehiago irakurri...
2008/12/01

Argentinako José C. Paz herrian bildu da Euskal Eztabaida Gunea, bertako 'Toki Eder' Euskal Etxearen egoitzan hain zuzen, eta besteak beste 'gaurkotasunezko gaien informazio eskasia' atxeman du euskal etxeetan eta balioetsi du zenbait gairi buruz 'eztabaidatu ahal izana, hala nola Euskal Herria eta bere lurraldetasunaz, hizkuntza eskubideez edota Euskal Herriaren erabakitzeko eskubideaz'. Hogeita hamar bat pertsonak erantzun zioten Guneak eginiko deialdiari eta bidean dira hitzordu berriak, 'baieztatu baita bertaratutakoen artean horretarako nahia eta aldez aurretiko jarrera' ekimen honen daramatzan ekitaldi eta elkarretaratzeekiko.
Gehiago irakurri...
2008/12/01

Argentinako Buenos Aires probintziako hiriburu den La Platako Euzko Etxeak ohar bat plazaratu du eskerrak emanez hilabete honen hasieran bertan amaitua den Euskal Argentinar Aste Nazionalaren 2008ko edizioaren arrakastan partaidetzat jotzen dituen bisitariei, erakundeei eta oro har familia euskal argentinarreko kide guztiei. Hona oharrak diona, 'Eskerrik asko danori!' izenburupean.
Gehiago irakurri...
2008/12/01

'Pintura al plato' da Edurne Esponda (Oaxaca, 1969) margolari euskal-mexikarraren azken erakusketaren izenburua. Bertan sortzaileak euskal gastronomiaren plater, osagai eta sentsazioak irudikatu nahi izan ditu. Eta primerako lagunak izan ditu ekimen honetan, Mexikoko euskal sukaldari onenetakoak: Bruno Oteiza, Mikel Alonso, Pedro Eguia eta José Luis Uribe. Sarean ikusmira daiteke erakusketaren katalogoa eta baita ere margoen inspirazioa izan diren platerren errezetak.
Gehiago irakurri...
2008/11/30

Berriak hainbat jende kolpatu du Venezuelako euskal komunitatean. Ander Amenabar inpresorearen seme, Unai Amenabar kazetariaren anaia eta Marisabel Párraga kazetariaren koinatua, Iñaki Amenabar txikitandik El Paraisoko euskal etxe caracastarrarekin lotura estuan hazitakoa zen, bere senide eta familiakoak bezala. Chavezen erregimenaren kontra nabarmendu den familia bateko kide, 49 urte zeuzkan eta bidaia agentzia bateko nagusia zen. Ez zen hau jasaten zuen lehenengo erasoa, besteren batean ere erasotu eta kamioneta lapurtu baitzioten. Oraingoan, ordea, zerbait baliotsuagoa kendu diote. Amaya Zenarutzabeitiaren lekukotasuna.
Gehiago irakurri...
2008/11/28

Ezohiko ikuskizun batez gozatu hal izango dute gaur gauean Bahia Blancako (Argentina) biztanleek. Rosana Entizne eta Miguel Mendiondoren gidaritzapean, Unión Vasca Euskal Etxeko talde guztiek --tartean dantza taldeak, abesbatzak, euskara ikasleek eta beste hainbat kidek-- ‘Pudente’ lehen euskal opera taularatuko dute bertako Udal Antzokian. “Hasieran umorezko bertsio bat egitea pentsatu genuen --kontatu dio Rosana Entizne Union Vascako euskara irakasle eta ekimeneko arduradun den Euskalkultura.com-i--, baina Euskal Etxeko antzerki irakasle den Miguel Mendiondori izugarri gustatu zitzaion istorioa eta bere horretan gauzatzeari ekin genion. Oraingoz, behin bakarrik antzeztuko dugu, Bahía Blancan, baina izugarri gustatuko litzaiguke beste herri batzuetara eramatea”.
Gehiago irakurri...
2008/11/28

2010ean Hego Amerikako Andeetako herrialdeen independentziaren bigarren mendeurrena beteko da. Boliviak, Kolonbiak, Ekuadorrek, Peruk, Venezuelak eta Panamak burujabetza lortu zuten, euskaldunen ondorengoa zen Simon Bolivarrek gidatuta. Gertaera historiko hura gogoratu eta behar bezala ospatzeko, Kolonbia eta Venezuelako euskal komunitateek indarrak bildu eta Simon Bolivarren omenezko hainbat ekitaldi baitaratuko dituen programa prestatzeari ekin diote, 2010eko uztailean gauzatzeko.
Gehiago irakurri...