euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Igandean hasiko da Erroman 2008ko Settimana Basca: kontzertuak, zinea, literatura, dokumentalak eta antzerkia

2008/12/05

Ander Lipusek 'Ardoaz' bakarrizketa eskainiko du Associazione Culturale Euskara elkarteak, hau da, Erromako euskal etxeak, igande honetan abiatuko du 'Settimana Basca' edo Euskal Astearen edizio berri bat. Euskal kulturari eskainitako aste oso honekin elkarteak urteko ekimenei amaiera ezinhobea emango die. Aurtengoan ere egitaraua oso zabala da eta proposamen desberdinak biltzen ditu: antzerkia (Ander Lipus aktoreak 'Ardoaz' bakarrizketa eskainiko du), literatur aurkezpenak, zinea, dokumentalak, argazki erakusketak eta musika euskaldun eta italiarra uztartuko dituen Euskal Jaia.

Gehiago irakurri...


Ateak ireki ditu Durangoko Azokak; bihar Juan Zelaia sarituko dute euskal kultura sustatu eta Diasporarekin zubiak erakitzeagatik

2008/12/05

Iazko azoka, jendez lepo (argazkia Gerediaga) Abian da jada Durangoko Azokaren 43. edizioa. Azoka euskal kulturaren munduan urteko hitzordu nagusienetakoa da eta aurten ere zazpi probintzietako milaka euskaltzale bilduko dira herri bizkaitarrera. Beste urteetan bezala zortzigarren probintziako, hau da, Diasporako bisitariak ere izango dira azokan, horien artean astelehenean kontzertua eskainiko duen Maral talde euskal-argentinarra. Diasporarekin harreman estua duen beste euskaltzale batek, Juan Zelaia enpresariak, jasoko du bihar Argizaiola saria, euskal kulturaren alde egindako lanarengatik.

Gehiago irakurri...


Chacoko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxe argentinarrak urteko balantzea egin du bere 12. urteurren egunean

2008/12/05

Egin berria den Urte Amaierako Afarian zehar Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko lehendakariak oparia eman zion, bere lankidetzagatik, Gabriela Rios, Chacoko Gizakiaren Museoko zuzendariari. Bere hamabigarren urteurrena ari da gaur ospatzen Chaco probintzia argentinarreko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeak. Egokiera, amaitzen ari den urte honetako balantzea egiteko baliatu du. Mota askotako ekitaldiak antolatu eta gauzatu ditu, altua baita, izan ere, Chacoko gizartearen bihotzean kokatua egonik, komunitatearen alde daraman lana eta engaiamendu maila. Tartean, antzerki tailer eta saioak, pilota eskola, asteroko irratsaioa, kabalkada eta desfile patrioetan parte hartzea, Irrintzi abesbatza abiaraztea, dantza taldearen etengabeko jarduera, hitzaldiak, agenda 21 egitasmoa, zine zikloa... edo euskal etxearen webgunearen irekiera bera.

Gehiago irakurri...


Aspaldi ferekatutako ametsa gauzatu du San Juango Eusko Etxeak, dantza talde propioa aurkeztuz

2008/12/05

Esteban Marticorena Eusko Etxeko lehendakariak utzi zuen joan den larunbateko festa egiteko finka. Ofelia Larrea dauka euskal elkarteak Kultura arduradun. Guztien laguntzaz dantzarien debuta arrakasta polita izan zen. Andeen magalpeko San Juango Euskal Etxe argentinarrak aspaldiko emetsa gauzatu du joan den asteburuan, bere lehenengo dantza taldea aurkeztu ahal izan baitu euskal elkarteko bazkide eta lagunen aurrean. "Oso kontent gaude, azkenean bete ahal izan baitugu geure dantzari propioak edukitzeko ametsa", adierazi dio EuskalKultura.com-i Carina Gabriela Oyola Alvarez bertako eledun eta hemendik aurrera baita dantzariak ere. Taldea hasi berri-berria bada ere, zorioneko jo daiteke, zuzeneko musikaria ere topatu baitu, Ismael Espinosa, berez Euskal Herrikoa izanik San Juanen bizi den txistularia.

Gehiago irakurri...


La Platako Euskal Etxeko gazte talde batek elkarte gastronomikoa sortu du Bixente Ibargurenen omenez

2008/12/04

Juan Unzurrunzaga, Andoni Azcarate, Andoni Etcheverry, Lisandro Jaccoud, Aitor Aramayo, Xabier Aramayo, Iñaki Aramayo, Javier Clúa, Daniel Altamira, Mauricio Brocquelaire, Tomás Clúa, Federico Landa eta Iñaki Azcarate Bixente Ibarguren Bergaran jaio zen 1926 urtean eta joan den martxoan hil zen La Platan. Argentinan eman zituen 50 urtetan La Platako Euzko Etxea-ko kidea izan zen eta elkarteko gazteen artean itzal handia utzi zuen, bere "engaiamendu, lan eta jatortasunagatik". Bere omenez, elkarteko gazte talde batek uztailean sortu zuten soziedade gastronomikoari bere izena jartzea erabaki zuen. Lagunartean 'La Peña' deitzen duten elkartea gazte hauentzako bilgune bikaina bihurtu da eta bertan egiten dituzten afari eta ekitaldiei buruzko informazioa ematen dute euren blogean.

Gehiago irakurri...


Arrasateko AED elkarteak Ukan Saria jaso zuen atzo Gasteizen Euskararen Nazioarteko Egunean

2008/12/04

AEDko ordezkaria atzo Ukan saria eskuetan duela (arg. euskalkultura.com) Jai eguna behar zuen atzokoak, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzea tokatzen baitzen, baina eguerdiz Azpeitian gertatu zen Inazio Uria industriariaren hilketak gauzak aldatu egin zituen. Jazki eta soineko beltz ugari bildu zituen ekitaldi batean eta bertatik luntxa eta musika ia erabat kendurik --eta beraz bertan behera utziz Argentinatik propio etorritako Maral talde euskal-argentinarraren partaidetza ia osoa--, Arrasateko AED (Arrasate Euskaldun Dezagun) elkarteak jaso zuen 2008ko Ukan sari nagusia, diplomak Eroski, Microsoft eta Ikea enpresentzat izan zirelarik.

Gehiago irakurri...


Meza Caracasen Iñaki Amenabar, Itziar Olabeaga, Juanita Zubiri, Ramon Leon, Milagros Seijo ta Ramon Ezpondagatik

2008/12/04

Meza Caracaseko Eusko Etxean, artxibo irudian (arg. P. Arriaga)

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguneko ekitaldiak abian munduan; Bordeleko Euskal Etxea izan da ENE sariaren irabazlea

2008/12/03

ENE saria irabazi duen Bordeleko Euskal Etxeko euskara ikasleak Lesakan (Nafarroan) Euskararen Nazioarteko Eguna abian da jada Euskal Herrian eta datozen orduetan hainbat ekitaldien bitartez bat egingo dute jai honekin Diasporako euskal etxeek eta atzerriko unibertsitateetan euskara lektoradoak ikasten ari diren ikasleek. Bordelen, Frantzian, Eskualdunen Biltzarra Euskal Etxeko kideek jaia ospatzeko arrazoi bikoitza izango dute, euskararen alde egiten duten lana aintzat hartuz ENE saria eman baitie Eusko Ikaskuntzak. Eta bitartean jaia munduan zehar hedatzen ari da, Bordeletik Italiara, Argentinara...

Gehiago irakurri...


Lehendakariak Ukan 2008 sariak emango ditu gaur arratsaldean, Euskararen Eguneko ekitaldien barruan

2008/12/03

Pixka Bat Es Mucho taldeak kontzertua eskainiko du Gasteizko ekitaldian, Maral euskal-argentinarrekin batera Mundu osoko euskaldunek bat egingo dute gaur euskararen jai handiarekin, Nazioarteko Euskararen Egunaren edizio berri batean. Euskal Herrian Ibarretxe lehendakaria izango da gaur arratsaldean Gasteizen egingo den ekitaldi ofizialetako buru. Bertan Ukan 2008 sariak emango dizkiete, euskararen alde lanean nabarmendu diren elkarteei. Bestalde, Eusko Ikaskuntzak egunean zehar emango du jakitera Diasporako ze elkartek irabazi duen Euskal Herritik kanpo euskararen alde lanean ari direnentzako ENE saria.

Gehiago irakurri...


'Ensamble' erakusketa zabalduko dute gaur Gorka Larrañaga eta Xavier León artistek Mexikoko Euskal Etxean

2008/12/03

Mexiko DFko Euskal Etxean gaur iluntzean zabalduko den erakusketaren afixa Gorka Larrañaga euskaldunak (Azkoitia, 1974) eta bere lankide Xavier León Borja artista ekuadortarrak Mexiko DFko hiri paisaiaren euren interpretazio berezia eskainiko dute gaurtik aurrera Mexikoko Euskal Etxean ikusi ahal izango den 'Ensamble' izeneko erakusketan. Urtarrilaren 7ra arte zabalik egongo den ekimen honetara bertara inguratzen direnak 18 obra hautatu ikusi eta dastatu ahal izango dituzte euskal elkartearen Ganbara erakustokian, Polancoko Aristoteles 239 helbidean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia