euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Baztarrika Kultura sailburuordea hizkuntza aniztasun eta globalizazio mintegi batean partaide New Yorken

2008/12/16

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea New Yorken izango da bihar eta etzi Nazio Batuen egoitzan egingo den “Language Matters! – Linguistic Diversity, Globalization and Development” (Hizkuntzek axola dute! Hizkuntza Aniztasuna, Globalizazioa eta Garapena) mintegian parte hartzeko. UNESCOk izendatu Hizkuntzen Nazioarteko Urtea dela eta --2009ko otsailaren 21ean amaituko da--, mundu osoko hizkuntza adituek parte hartuko dute mintegian, besteak beste honako gaiak aztertuz: 'hizkuntza aniztasuna: aukera eta garapena'; 'gobernu eta erakundeen hizkuntza ekimenen funtzionamendua', eta 'arrakasta izan duten hizkuntza politikak eta praktikak'.

Gehiago irakurri...


Caracaseko euskal komunitateak Iñaki Amenabar gogoratu zuen abenduko meza hunkigarrian

2008/12/16

Eusko Etxeko frontoian egin zen meza elizkizunean 300 bat lagun bildu ziren (argazkia P.Arriaga) Venezuelako euskal komuniteak atsekabetuta gogoratu zuen Iñaki Amenabarren eta beste sei bazkideren heriotza elkarteak hilero lehenengo igandean egiten duen mezan. Ekitaldian emozioa izan zen nagusi, Amenabar azaroaren 28an Euskal Etxean egon ostean hil zutelako, 49 urte zituela. Berarekin batera, elkarteak azkenaldian hil diren Ramón León Agudo, Juanita Zubiri de Echezarreta, Itziar Olabeaga de Anasagasti, Milagros Seijo Obieta, Ramón Ezponda Atozki eta Miren Goimendi de Bergareche gogoratu zituen.

Gehiago irakurri...


Argentina eta Txileko Nafar Etxeek euren egoera landu dute Santiagon, Amerikako Nafar Etxeen I Kongresuan

2008/12/15

Txileko Santiagon 2008ko abenduaren 4tik 7ra eginiko Amerikako Nafar Etxeen I. Kongresura bildutako ordezkari eta partaideak Txileko nafar etxe bakarreko eta Argentinako bost nafar etxeetako (Buenos Aires, Mar del Plata, Rosario, Bolivar eta Mendoza) hirurogeita hamar bat buruzagi eta ordezkari Txileko hiriburuan bildu dira abenduko lehenengo asteburuan gizatalde honen egoeraz hausnartzeko, Nafarroako Gobernuarekiko harremanak aztertzeko eta geroaz jarduteko. Bilerara Espainiako Nafar Etxeen Federazioko presidente den Rosa Mary Ibañez ere bildu zen eta Nafarroako Gobernutik Alberto Catalan Harreman Instituzionaletako kontseilari eta gobernuko eleduna bertaratu zen.

Gehiago irakurri...


Kirmen Uribe idazleak bere lehen eleberriaren irakurraldia eskainiko du gaur arratsaldean New Yorken

2008/12/15

Kirmen Uribe idazle eta poeta ondarroarra (argazkia Txomin Saez) Kirmen Uribe idazle eta poeta ondarroarra New Yorken da egunotan, bere lehen eleberria aurkezteko irakurraldiak ematen. Liburuaren izena, preseski, 'Bilbao-New York-Bilbao' da. Gaur arratsaldean Uribek lehen kapituluaren irakurraldi bat eskainiko du, ingelesera itzulita, Manhattaneko KGB aretoan. Uribek AEBetan iaz ingelesez argitaratu zen 'Bitartean heldu eskutik' liburuko poemak ere irakurriko ditu.

Gehiago irakurri...


'Omenaldia Euskal Pilotari' liburua aurkeztu dute Mexiko Euskal Etxean, herrialdeko pilotarien omenez

2008/12/15

Gotzon Uribe, José Musi Chaya, Carlos Hermosillo, Eduardo Villegas eta Eduardo Sánchez Urrutia aurkezpenean (argazkia Conade) Mexikoko euskal pilotaren historia arrakastatsua --223 domina, horietako 41 olinpikoak (13 urre, 7 zilar eta 21 brontze)-- biltzen du joan den astelehenean Mexikoko Euskal Etxean aurkeztu zuten 'Homenaje a la Pelota Vasca (Omenaldia Euskal Pilotari) liburuak. Ekitaldian liburua sustatu duten Mexikoko Frontoi Federazioko eta 'Kultura Fisiko eta Kirol Batzorde Nazionaleko (Conade, Comisión Nacional de Cultura Física y Deporte) arduradunak egon ziren, hainbat pilotarirekin batera.

Gehiago irakurri...


Gabonak zoriontzeko euskal postalak sarean: zerrenda hau ikusmiratu eta aukera ezazu zurea!

2008/12/12

Olentzerok Gabonak zoriontzen ditu Olentzaro.net webgunetik Gabonak gertu dira eta EuskalKultura.com-era gure irakurleek oso gustokoa duten artikulua dakarkigu: internet bidez bidali daitezkeen euskal postalen zerrenda bat, bakoitzak berea aukeratu eta senide eta lagunei Gabonetako zorion agurra bidal diezaion. Honezaz gain, aurten Euskarazko Produktuen Katalogoaren webgunea ere ekarri dugu geurera: Olentzerori liburu, komiki, CD edo DVDak eskatu nahi dizkietenentzat 400 produktu agertzen dira bertan.

Gehiago irakurri...


'Euskal presentzia Higuey-n' hizpide, Errepublika Dominikarreko Santo Domingo hiriko Akademien Etxean

2008/12/12

Akademien Etxea, Santo Domingon. Bertan eskaini zuen hitzaldia Jail Lenin Aurichek. Eskuinaldean, hizlariaren argazkia Hitzaldia Jail Lenin Aurich-en eskutik etorri zen. Genealogiako Institutu Dominikarreko eta Genealogia eta Heraldika Akademia Dominikarreko kide, Aurich lehenengo erakunde horretako entzulegoaren aurrean mintzatu zen, haren Biltzarraren baitan egin baitzuen emanaldia. Aipagai hartu zuena, hizlariak berak EuskalKultura.com-i laburbildu dionez, "gaur egun Higuey probintzia dominikarra den eremuan ezarri ziren euskaldunen presentzia garrantzitsua, Errepublika Dominikarreko ekialdean".

Gehiago irakurri...


Roger Amorós ikaslea Salouko Txoko Lagun Artea Euskal Etxeak deituriko XIV. eguberri postal lehiaketa irabazle

2008/12/12

Erdian, Roger Amorós irabazlea, bizikleta esku batean eta ziurtagiria bestean. Bere eskuinean, Pol Oto, bigarren saria, bere oparia eta ziurtagiria eskuetan; bere ezkerrean, Silvia Sáez, dagozkion opari eta ziurtagiria eskuetan. Atzean, lan sarituak. Roger Amorós gaztetxoa, Salouko Europa Eskolako ikaslea bera, izan da hiri kataluniar honetako 'Txoko Lagun Artea' Euskal Etxeak aurten bere XIV. edizioan deitu duen eguberri postal lehiaketako irabazlea. Salouko Udal Kultura Arloarekin batera antolatua, bertako zenbait merkataritza enpresa babesle, lehiaketako sariak postala argitara ematea eta Euskal Etxeak eguberri-zorionetarako erabiltzea dauka sari, ahaztu gabe, irabazleak batere ahaztu ez duenez, 'beste' sari preziatua: mendiko bizikleta bat.

Gehiago irakurri...


Igande honetan 'Patagonian ere bai!' euskara ikasleen II. topaketa egingo dute Rio Coloradoko euskal etxean

2008/12/11

Iazko 'Patagonian ere bai!' topaketan parte hartu zuten kide batzuk (argazkia Rio ColoradoEE) Rio Coloradoko euskal etxea Argentinako Patagoniako euskara ikasleen II. Topaketaren egoitza izango da igande honetan, antolatzaileek 'Patagonian ere bai!' izenarekin ezagutarazi duten egitasmoan. Topaketak Viedma, Rio Colorado eta Bahia Blancako 50 euskara ikasle eta irakasle inguru bilduko ditu. Gainera, egunean zehar 'Bat' laburmetraiaren emanaldia egingo dute; Bahia Blancako euskara eta antzerki ikasleek euskara hutsean eginiko filma da.

Gehiago irakurri...


FEVAko Gazteria Arloak buruzagiak trebatzeko ikastaroa antolatu du asteburuan La Platako Euskal Etxean

2008/12/11

Artxiboko irudia, iazko martxoan Buenos Aireseko Laurak Bat-en eginiko buruzagi trebakuntzarako urteko jardunaldiena (argazkia EuskalKultura.com) FEVAko Gazteria Arloak deialdia luzatu die bere baitango euskal etxeetako gazteei, datorren larunbat eta igandean La Platan Cesar Etcheverry koordinatzaile egingo duen ikastaro buruzagi trebatzailean parte har dezaten. Euskal Etxe bakoitzeko gazte batek parte hartu ahal izango du. Ekimena abenduaren 13 eta 14an gauzatuko da eta alderdi teoriko zein praktikoa izango ditu, gaiak ikuspen global eta estrategikoa, komunikazioa, ekipo-lana eta koordinazioa, aurrekontuak egitea, egutegiak osatzea eta denbora modu eraginkorrean erabiltzea izango direlarik, besteak beste.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia