2008/12/31

Urtean zehar bertako komunitatearen alde eta baitan egindako ekimen sortari amaiera ipintzeko, Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeko 'Eusko Hazia' dantzari taldeko gaztetxoek bisita egin zioten joan den astean, Gabon gau bezperan, herriko Udal Zaharretxeari, egoiliarrek eta gonbidatuek Urte Zahar gaueko afaria ospatzen ari zirela. Euskal dantzak, batetik, eta valtsak eta bestelako dultzemeneoak, bestetik, nagusitu ziren giro alai eta animazioz beterikoan.
Gehiago irakurri...
2008/12/31

'Gernika' aldizkaria euskal hizkuntza eta kulturari buruzko komunikabide digitala da eta aurten eman ditu lehen pausuak. Hasiera guztiak zailak dira baina 'Gernika'-k bederatzigarren alea kalean du jada, abenduari dagokiona hain zuzen ere. Urteko azken ale honetanen 'Gernika'-ko lantaldeak besteak beste Kirmen Uribe idazle ondarroarraren testu bat dakarkigu --'Sekretua'-- euskaraz eta errusieraz. Horrezaz gain Bilboko Arte Ederretako Museoari buruzko informazioa edo 'txirlak marinel erara' errezeta ere badakar. Aldizkaria sustatzen duen taldeak Gabriel Aresti, Harkaitz Cano edo Uribe bera bezalako idazleen testuen liburu bat, elebitan, Errusian argitaratzeko asmoa du datorren urterako.
Gehiago irakurri...
2008/12/30

Euskal Diasporak opari berezi batekin bukatuko du 2008 urtea, batzuek aspalditik espero zuen berri batekin: Oroimen Historikoaren Legeak dioenari jarraiki espainiar gobernuak espainiar nazionalitatea emango die 1936 eta 1955 bitartean erbesteratu zirenen ondorengoei eta Espainian jaiotakoen seme-alabei. Atzo bertan ireki zen eskabideak aurkezteko epea eta ordu gutxitan Buenos Aireseko Espainiako kontsulatuak gestioak egiteko 10.000 txanda eman zituen. Kuba, Mexiko, Txile eta Uruguaien ere neurriak harrera oso ona izan du. Eskabideak aurkezteko epea bi urtekoa da, 2010eko abenduaren 27a arte. Ondorengo artikuluan interesatua dagoenak inprimakiak non eskatu eta kontsulatuan txanda eskatzeko zer egin behar den azaltzen dugu.
Gehiago irakurri...
2008/12/30

Euskal Herriko Laborantza Ganbara (EHLG) Iparraldeko nekazari eta abeltzainak biltzen dituen elkartea da eta 2005 urtean laborariek beraiek sortu zuten, Paueko Ganbara ofizialak euren arazoei erantzunik ematen ez ziela-eta, euskaldunen aburuz Paueko Ganbarak nekazaritza industriala soilik sustatzen baitu, Iparralden egiten den mendi nekazaritzaren kaltetan. Azkeneko hiru urtetan modu eraginkorrean euskal laborari eta abeltzainen sostenguz lanean aritu ostean, epaiketa bati aurre egin beharko dio Laborantza Ganbarak urtarrilaren 29an Baionan: elkartea desegitea ere erabaki liteke bertan. EHLGren aldeko kanpaina --internetez ere sina daiteke-- sostengu handia ari da biltzen, Euskal Herriko zein kanpoko pentsamolde eta ideia tarte zabal bateko pertsonen artean.
Gehiago irakurri...
2008/12/29

Txileko Santiagoko Euzko Etxea ekimenez beteriko urte bat bukatzen ari da eta euskal elkarte santiagotarraren bazkideei zuzendutako Berriketari bere barne buletin digitalaren abenduko zenbakiak 2008ko azken hilabeteotako ekitaldi nagusiak biltzen ditu atera berria duen bere zazpigarren alean. Hainbat ekimenen artean Pilota Txapelketaren arrakasta aipatzen du (aldizkariak gazte asko hasi direla pilotan euskal etxean diosku), baita dantza taldearen emanaldiak ere, Gabonetako kontzertua... eta bateko eta besteko beste zenbait saio.
Gehiago irakurri...
2008/12/29

La Platako Euzko Etxea erakundeak --eta zehatzago bere 'Matxin Burdin' liburutegiak-- plazaratu berria du joan den urriaren 25etik azaroaren 2ra arte Buenos Aires probintziako hiriburu den honetan antolatu zen Euskal Argentinar Aste Nazionaleko ekitaldietako argazki, bideo, audio eta bestelako ikusgarriak biltzen dituen DVDa. Erosleek, bertan gertatu zena euren begiez ikusi eta nahi dutenekin partekatzeaz gain, 'Matxin Burdin' liburutegiaren kolaboratzaile bilakatuko dira, etekinak Euzko Etxearen baitango liburutegi honentzat izango baitira.
Gehiago irakurri...
2008/12/29
Gehiago irakurri...
2008/12/26

Urtero ospatzen du Euskararen Eguna Buenos Aireseko Euskara Eskola den Euskaltzaleak elkarteak. Euskararen Egunarekin batera urtearen bukaera dela eta jai berezi bat egin zuen joan den abenduaren 6an hiriburuko Mexico kalean dagoen erakunde honek. Jaian etxeko ikasle talde guztiek hartu zuten parte: abesbatzak, dantza taldeak, antzerki lantegiak eta euskara taldeek. Urteak pasatu ahala, euskara ikasleek prestatzen dituzten antzezlanak gero eta maila handiagoa erakusten dute eta aurten oso nabaria izan da: talde gehienek, bakoitzaren mailaren arabera, aurkeztu dituzte antzezlanak, urtean zehar ikasitakoa erakutsi, eta aldi berean une atsegina konpartituz lagun arteko giroan.
Gehiago irakurri...
2008/12/26

San Juango Euskal Etxea, Andeeetako mendilerroaren magaletatik, San Juango Euskal Dantza Taldearen lehen pausoak ilusio handiz bizitzen ari da, elkarteko kideek EuskalKultura.com-i jakinarazi diotenez. Azaroan sortu zen dantza taldea eta debuta euskal etxean egin ostean joan den abenduaren 6ean dantzaldia eskaini zuten Medano de Oro herrian. Taldeko kideak oso harro agertu dira euren ahalegin honekin euskal kultura zabaltzen laguntzeagatik.
Gehiago irakurri...
2008/12/25

Mundu osoko bazterretatik ari zaizkigu heltzen irakurleen gutun eta e-mailak bizi dugun sasoi hau ongien pasa eta opatuz denbora goxoak eman ditzagun gure familia eta lagunek inguratuta. Gehienak Argentinatik [munduko euskal komunitaterik handiena du, beste gainerako herrialdeek adina] eta Euskal Herritik bertatik, baina baita Australia, Uruguai, Txile, Estatu Batuak, Belgika, Alemania, Brasil, Espainia eta Mexiko bezalako herrialdeetatik ere. Guk geure zorion txartela ez dugu oraindik bidali, baina gaurtik hasita, eta bi zatitan, idatzi eta desio onak bidali dizkiguten lagunen aipua egingo dugu, iritsi zaizkigun ordenean.
Gehiago irakurri...