euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Las Floresko Euskal Etxeko dantzariak Gabonetako giro eta gurari onen ekarle bertako egoitzako nagusientzat

2009/01/19

Loretako Euskaldunak Euskal Etxeko dantza taldeko kideak (argazkia LasFloresEE) Joan den urteko azken ekitaldietako oihartzunak datozkigu oraindik hainbat euskal etxeetatik. Argentinako Las Flores herriko Euskal Etxeak, esaterako, kultura eta elkartasun ekitaldiekin itxi zuen 2008 urtea, beti ere Las Flores herriko komunitateari begira. Urtero ohi bezala elkarteko dantza taldeak emanaldi berezia eskaini zuen jaiak Zahar Etxean igaro behar dituzten nagusientzako. Emanaldia oso hunkigarria izan zen eta nagusiek eta dantzari gazteek elkarrekin eman zuten arratsaldea. Bestalde, Euskal Etxeak 'Las Flores Canta' jaialdiaren 9. edizioan parte hartu zuen eta Gisela Pellejero izan zen euskaldunen ordezkari.

Gehiago irakurri...


Urtarrilaren 19an itzuliko gara

2008/12/31

Urtarrilaren 19an itzuliko gara Azkeneko bi urteotan egin dugun bezalaxe, buletina ez da plazaratuko eta webgunearen eguneroko edukiak ez dira berrituko datozen bi asteotan, urtarrilaren 19ra arte, astelehena eta San Sebastian egunaren bezpera. Hego Kono amerikarreko herrialdeetan oporren usaina nabaria bada ere, uda bete-betean baitabiltza, gure kasuan ez dugu oporrik hartuko, barnera begirako lanetan ibiliko baikara. Gurekin mintzatu nahi duenak, ohiko bideetatik egin ahal izango du, beraz. Urte Berri on, irakurle.

Gehiago irakurri...


Heltzen segitu dute zorionek, Frantzia, Argentina, Brasil, Venezuela, Japonia, Ingalaterra, AEB, Perú-tik... (eta II)

2008/12/31

Marrazki originala, 10 urte dituen Beatriz izeneko haur uruguaitar batek egina, Olentzero etxe batera opariak uztera doala margoturik. Posta arruntez heldu zaigu, Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak bidalia Egun hauetan zorion mezuak bidali dizkiguten lagunen berri ematen jarraituko dugu. Joan den 24-25ean argitara eman genuen lehenengo lagun zerrendari, bigarren zatia gehituko diogu gaurkoan, ordutik hona iritsi diren mezuak zuritzen. Mila esker guraz oroitu zaren guztioi. Mezuren bat bidean gelditu edo artikulu hau idatzi orduko iritsi ez bada, jakin dezala dena den eskertzen diogula. Segi bizkor, lagun irakurle, urte berrian ere. Gure agiantza onenekin.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak Shanghaiko (Txina) Euskal Etxea onetsi du ofizialki

2008/12/31

Gehiago irakurri...


'Euskara Munduan' barnetegia Uruguain izango da aurrenekoz: urtarrilaren 19tik 30era Montevideon

2008/12/31

Aurten Arrecifeseko Euskal Etxean (Argentinan) egin zen nazioarteko barnetegiko ikasleak Euskara Munduan programaren ibilbidea oparoa izan da, euskal etxeetan euskara sustatzen eta Diasporako euskaldunen artean ikastaroen ardura hartu duten tokian-tokiko irakasleak trebatuz. Emaitzak oso onak izan direla ikusita, programa sustatzen duten HABEk (helduak euskaldundetzeko institutua) eta euskal etxe eta federazioek normalean Argentinan egin izan den udako barnetegia beste herrialdeetara zabaltzea erabaki dute eta aurten, lehen aldiz, Uruguaiko Montevideon egingo da. Hitzordua urtarrilaren 19tik 30era, eta bertan nazioarteko euskara irakasle talde bat bilduko da, egun horietan ikasle gisa aritzeko prest.

Gehiago irakurri...


Argentinako Udako Euskal Unibertsitateak ateak irekiko ditu datorren otsailean Buenos Airesen

2008/12/31

Euskal Echea Institutuaren egoitza Buenos Airesen Otsailaren 9tik 21era Udako Euskal Unibertsitatea egingo da Buenos Aireseko Euskal Echea Institutuan, Diasporako kide argentinar zein inguruko herrialdeetakoei zuzenduta. Ikastaroaren helburua ikasle hauei euskal kulturan sakontzekoauekra eman eta ondoren euren euskal etxeetan eta inguruko elkarteetan ikasi dutena zabal dezatela da. Ikastaroak bi aste iraungo ditu, eta lehenengoan sarrera orokor bat egingo da, bigarren astean edukietan sakonduz. Ikastaroa doakoa da eta izena emateko epea urtarrilaren 31ean bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Mexiko DFko Euskal Etxera ere iritsi zen Olentzero, mundu osoko haurrei egunotan egin dien bisitan

2008/12/31

Beste urte batez espektazio handia piztu zuen Olentzerok Mexiko DFko Euskal Etxera egin zuen bisitan. Eskerrak Juanjo Arrieta laguntzaile handia duen (argazkia M. Arrechea) Ez da tokirik munduan Olentzero joan ez denik egunotan, baldin eta aski ozen eta azkar gonbidatu badute. Gogor saiatzen da euskal ikazkina hitzordu guztietara heltzen, eta halaxe egin du baita ere Mexiko DFko Euskal Etxearen kasuan, azkeneko urteotan bere agendako ohitura saihestezina bilakatu baitzaio Mexikoko euskal haurrei bisita egitearena. Euskal Etxetik bertatik Maricarmen Arrecheak pozik dioskunez, "Olentzerok lur aztekak bisitatu ditu haurrei opariak utzi eta hastekotan den urte berriari buruz berri onak ekartzeko".

Gehiago irakurri...


Ayacuchoko EEko Kultur Batzordeak 2008aren balioespen baikorra egin du, aurreikuspenak bete dituela eta

2008/12/31

Nerea Grassi de Goicoechearen hitzaldiak azaroaren 14ean bildu zuen entzulegoa Argentinako Ayacucho herriko Euskal Odola elkarteko Kultur Batzordeak urtean zehar eginiko ekimenen balioespen baikorra egin du, 2008rako ezarri zituen helburuak bete dituelakoan, 'aurreikuspenak gaindituz' gainera, EuskalKultura.com-i zuzendaritzako kide den Fermina Mariezcurrenak azaldu dionez. Jarduerak lau ekimen nagusitan banatu ziren: 'La Hora del Cuento' (Ipuinaren ordua), haurtzaindegietako haurrentzat; 'Juegos tradicionales vascos' (Euskal jolas tradizionalak), herriko udaletxeak 'gizarte eta kirol interesdun ekimen' bezala aintzat hartu zuena; "Qué sé yo de los vascos" lehiaketa (Zer dakit nik euskaldunei buruz), 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat; eta Bahia Blancako Nerea Grassi de Goicoecheak eman zuen hitzaldia.

Gehiago irakurri...


FEVA eta NABO, munduan euskal etxe gehien biltzen duten federazioak, urtarrilean bilduko dira Argentinan

2008/12/31

Mary Gaztambide (ezk) eta Mariluz Artetxe, biak orduan NABO eta FEVAko lehendakari zirela, 2007ko otsailean Kaliforniako San Frantziskon (AEB) egin zen lehenengo bileran. Artetxek NABOren bilkura orokor batean hartu zuen parte (arg. EuskalKultura.com) Estatu Batuetako NABO, eta Argentinako FEVA euskal etxeen federazioak urtarrilaren 9tik 12ra bilduko dira Buenos Aires probintziako Mar del Plata herrian, erakunde bakoitzeko lehendakaria buru izango duten bi ordezkaritza medio. NABOko lehendakari Mary Gaztambide eta FEVAko lehendakari Felipe Eiheragibel buru dituzten bi delegazioekin batera, Eusko Jaurlaritzako Josu Legarreta izango da mahaiaren hirugarren hanka edo zangoa, Eusko Jaurlaritzaren izenean bertaratuko baita, elkarrekin munduko euskal etxeen bi heren baino gehiago biltzen dituzten bi erakundeon arteko bilerara.

Gehiago irakurri...


Euskaldunak Denak Bat elkarteak Arrecifeseko lagunak bildu zituen 2008 urteari Euskal Jai batekin agur egiteko

2008/12/31

Txiki Zaharrak dantza taldeak erakustaldia eman zuen (argazkia ArrecifesEE) Gorriz, berdez eta zuriz jantzi zen Arrecifeseko Lamadrid kalea joan den igandean. Han bertan, Euskaldunak Denak Bat elkartearen egoitzaren atarian, euskal etxeko kideek 2008 urteari agurra eman zioten. Herri osoak ikusi ahal izan zituen elkarteko talde desberdinek prestaturiko antzezlana, dantzak, Papá Noel eta Olentzero, eta, jakina, Euskal Herritik heldu berria den Maral taldearen kontzertua entzun.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia