euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urtarrilean jaio den Maialen tipiaren argazkiak bidali dizkigute Buenos Airestik bere gurasoen lagunek

2009/01/30

Maialen tipia txintxo-txintxo lo kuluxka egiten Bere gurasoak pertsona ezagunak dira Argentinako euskalgintzan. Ama, Marina Aranguren, euskal argentinarra da eta heldua izanik ikasi eta hobetu du bere euskara. Gaur egun euskara irakaslea da Buenos Airesko Euskaltzaleak elkartean. Aita, berriz, Aitor Alava du, duela bost bat urte Buenos Airesen bizi den Zuhatzako (Araba) euskalduna eta euskal dantza irakasle ari dena Argentina eta Uruguaiko zenbait euskal etxetan. Horiek gurasoak. Alaba, berriz, Maialen tipia, urtarril honen 10ean jaio zen Buenos Airesen, lagun andanaz inguratuta. Ongi etorri, Maialeni, eta zorionak aita-ama-alaba eta ingurukoei.

Gehiago irakurri...


AEBetako euskal irakasleen bilkura egin zen Utah-ko Salt Lake-en, inoiz baino parte-hartzaile gehiagorekin

2009/01/30

Salt Lake City-n izan ziren irakasleak eta HABE eta NABOko ordezkariak (argazkia HABE) AEBetako euskal etxeetan euskara irakasleak trebatzeko programak --'Euskara AEBetan'-- bere urteroko bilkura egin zuen joan den urtarrilaren 16tik 18ra Utah-ko Salt Lake City hirian. HABE institutuak eta NABOk (AEBetako euskal etxeen federazioak) sustatzen duten programan inoiz baino irakasle gehiago ari dira aurten, Izaskun Kortazar, NABOko euskara sustatzailea egiten ari den lan bikainaren seinale. Bilkuran Idaho, Colorado, Wyoming, Nevada, Kalifornia eta Utahko irakasleak izan ziren, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Maitasunak batu zituen Arrecifes eta Chacoko euskal etxeak, 1.500 kilometrotako distantzia gaindituz

2009/01/30

Chaco eta Arrecifeseko dantzriek ohorezko arkua egin zieten ezkonberriei elizatik ateratzerakoan (argazkia Chaco EE) Chaco probintziako Resistencia hiri argentinarra izan zen joan den urtarrilaren 10ean Mariangeles Rosciani Grandes Igarategui eta Mauro Matheu gazte euskal argentinarren ezkontzaren agertokia. Mariangeles Chacoko Euskal Etxeko dantzaria da eta Mauro Arrecifeseko Euskal Etxeko dantza taldeko kidea eta euskara irakaslea. Bi gazteen maitasunak 1.500 kilometrotara dauden elkarteak batu zituen eta elizkizunaren ostean bi euskal etxeetako dantzariek aurreskua dantzatu eta ohorezkoa arkua egin zieten. Zorionak ezkonberriei!

Gehiago irakurri...


Datorren igandeko meza Caracaseko EEan, Juli Uria, Ana Badiola, Ricardo Azpiritxaga, Alberto Trojaolaren alde

2009/01/29

Aita Martin Larrainzar meza ematen Caracaseko Eusko Etxean artxiboko irudi batean.

Gehiago irakurri...


Miguel Larregui, Mexiko DFko EEko presidente berria: 'Denek parte hartzea nahi dugu, txikienetik hasi eta aitatxi-amatxienganaino'

2009/01/29

Miguel Larregui, Mexiko DFko Euskal Etxeak joan den asteburuan hautatutako presidente berria Mexiko DFko Euskal Etxeak bere Zuzendaritza Batzordea berritu du joan den asteburuan, Miguel Larregui presidente berri aukeratuz. Larregui Tolucan jaioa da eta arbaso baztandarrak eta bizkaitarrak ditu. Bera izango da Gotzon Uribek zuzendu zuen batzordearen ondorengoaren buru. Euskal Etxeak garai latzak igaro berri ditu arlo ekonomikoan, finantza-hersturak markatuta, eta orain presidente berriak adin guztietako euskal-mexikarrak euskal etxearen partaide egin eta sentiarazteko erronka hartu du bere gain. EuskalKultura.com-ek berarekin hitzegin du.

Gehiago irakurri...


NABOk eta FEVAk AEB eta Argentinako gazte eta dantzarien trukeak sustatuko dituzte, aurten hasita

2009/01/29

FEVA eta NABOko ordezkaritzak Mar del Platako bilkuran (argazkia Nabasque.org) Urtarrilaren 9tik 11ra bitartean Mar del Platan, Argentinan, egin zen Euskal Federazioen Nazioarteko I Topaketak NABO eta FEVAren arteko hainbat hitzarmen eta ekimen abian jartzea ekarri du. Ekimen berrien artean azpimarragarriak dira trukeak: aurten AEBetako gazteak Bahia Blancan egingo den Argentinako Euskal Astean izango dira, eta Argentinako haur eta irakasleek NABOren Udalekun parte hartuko dute (Kaliforniako Chino herrian).

Gehiago irakurri...


Etchichury antropologo argentinarrak 'Patria vasca y libertad...' liburua argitaratu du Buenos Airesen

2009/01/28

Leandro Etchichuryren liburuaren azala Leandro Etchichury antropologo euskal argentinarrak izenburu osoa 'Patria vasca y libertad. Política, identidad y violencia en el occidente europeo' (Euskadi eta askatasuna. Politika, identitatea eta bortxa europar mendebaldean) duen liburua plazaratu du Buenos Airesen, Eudeba argitaletxearen eskutik. Lanak "argitaletxeari 2005 urte hondarrean eginiko proposamen bat dauka atzean, 'euskal gatazka' delakoari buruzko materiala sortzeko, adieraziz zer den eta ze jokabidea izan duen bere baitan Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduak (ENAM, MLNV)". Egilearen esanetan, honela sortu zen obra, eta gaiarekiko "sarbide gisako ikerlana bada ere", bera "pixka bat haratago joaten" saiatu da.

Gehiago irakurri...


Gaztemundu 2009k argazki artxiboen kudeaketa eta EuskalEtxeak.net webgunean hedapena landuko ditu

2009/01/28

Gaztemundu 2007ko kideak Ibarretxe lehendakariarekin Ajuria Enean Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen Diasporako gazteentzako trebakuntza programak, Gaztemunduk, munduko euskal kolektibitateen argazki artxiboen kudeaketa eta EuskalEtxeak.net webgunearen bidez euren hedapena izango ditu ardatz aurten, ekimenaren arduradunek jakinarazi dutenez. Aurten gainera, 50 gaztek parte hartu ahal izango dute Gaztemundun, aurreko edizioetako 30 lagunen kopurua nabarmen gaindituz. Ekimen honetan parte hartzen duten gazteek uztaila edo abuztua aldean bi aste igaroko dituzte Euskal Herrian trebatzen. Parte hartzeko gazte bakoitzak 150 argazkiren ekarpena egin beharko du, material horrekin lan egin ahal izateko.

Gehiago irakurri...


Euskal Herria Mugaz Gaindi VI. mintegirako lanak bidaltzeko epea ireki dute, apirilaren 19an itxiko da

2009/01/28

Munduko euskal komunitateen gaia jorratuko da, besteak beste, mintegian Euskal Herria Mugaz Gaindi VI. Nazioarteko Mintegiak data eta lekua du jada: irailaren 29tik urriaren 2ra bitartean izango da, Deba Goienan (Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Aramaio). Oraingo honetan nazioarteko topaketaren asmoa ikuspegi anitzetatik jorratuz, euskal migrazioen garrantzi historikoa eta gaur egungo euskal diasporaren egoera aztertzea da. Parte hartu nahi dutenek lanak bidaltzeko epea martxoaren 31a bitartean dute irekita.

Gehiago irakurri...


2008ak uzta oparoa utzi zuen Corpus Christiko Euskal Etxean, urtean zehar egin diren hamaika ekitaldiekin

2009/01/27

Euskal Etxeak Mbya Guarani komunitatera egin zuen bisitaldian lagunak egiteko astia izan zen (argazkia Corpus Christi EE) Corpus Christi Euskal Etxeak, Argentinako Misiones probintzian, hiru urte bete zituen iazko abuztuan eta 2009ko ekitaldia hasi aurretik elkarteak iazko ekimenen balioespen oso baikorra egin du. Elkarteak gauzatu dituen proposamenen artean, hitzaldiak eta inguruetako euskal historia eta kulturaren zabalkuntza aipagarriak dira, besteak beste. Olga Leiciagak, elkarteko presidenteak, iazkoan egin dituzten hainbat ekimenen argazkiak bidali dizkigu, urteko une azpimarragarrienetako batzuk gogora ekarriz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia