2009/02/11

Madrileko Euskal Etxeak urte askotako ohiturari heldu zion joan den otsailaren 4ean, eta elkarteko abesbatza espainiar hiriburuko kaleetan ibili zen Santa Ageda sainduaren omenezko kopla zaharrak kantatzen. Abesbatzeko kideak baserritar ator eta txapela tipikoak jantzi zituzten eta makilekin lagunduta abestien doinua markatzen zuten lurrean kolpeak emanez. Taldea Madrileko gune zentrikoenetan ibili zen, hala nola Plaza Nagusia, Puerta del Sol edo Santa Ana Plaza, Euskal Etxean bukatzeko. Bestalde, aipatu Euskal Etxeak bere Zuzendaritza Batzordea berritu zuela joan den urtarrilean.
Gehiago irakurri...
2009/02/10

Roberto Caston zinemagile galiziarrak zuzendu duen 'Ander' luzemetraia bihar estreinatuko dute Berlingo Zinemaldi ezagunean. Filmeak Panorama sekzioan parte hartuko du, lehiaketa ofizialetik kanpo, baina hala ere hainbat sari eskuratzeko aukera izan dezake: Ikusleen Saria, Nazioarteko Kritikoen Fipresci Saria eta Zuzendari Berri Onenari Saria. Lau emanaldi egingo dira Berlinen: bihar, etzi, ostiralean eta igandean. 'Ander' filmak homosexualitatea deskubritzen duen baserritar baten istoria azaltzen du eta euskarazko eta gaztelerazko dialogoak dauzka.
Gehiago irakurri...
2009/02/10

Aurreko edizioetan Korrika Beijingera (Txina), Santiagora (Txile), Mar del Platara (Argentina), Londresera (Ingalaterra), Montevideora (Uruguai), Bartzelonara eta Madrilera heldu izan da, besteak beste, hiri hauetako euskal etxe eta komunitateei esker. Aurten Euskal Herrian 16. edizioarako falta diren orduak zenbatzen ari direnean --bitartean Korrika Kulturala abian da jada giroa berotzen hasteko--, lasterketaren antolatzaileek euskal Diasporari Korrikarekin bat egiteko gonbitea luzatzen diete, euskararen aldarria Euskal Herriko mugaz gaindi zabaltzeko.
Gehiago irakurri...
2009/02/09

Mondragon Unibertsitateak eta Txileko Fundación Minera Los Pelambres eta Choapa Emprende erakundeek Ekintzailetza, Berrikuntza eta Elkarkidetza Ikastaro Aurreratu bat abiatuko dute datorren martxoan Santiagotik 200 kilometro iparraldera dagoen Choapa eskualdean. Ikastaroa hango enpresari txikiei eta lizeoetako irakasle tekniko zein funtzionari publikoei zuzendua da. Zazpi hilabeteko iraupena izango du, eta 20 proiektu onenen egileek hiru astetako egonaldia egingo dute Euskal Herrian. Ikasleek ikastaroa osotasunean ordaintzen duten bekak jasoko dituzte, baina bertan parte hartu nahi dutenek azkar ibili beharko dute, eskabideak aurkezteko epea larunbat honetan, otsailaren 14ean bukatuko delako.
Gehiago irakurri...
2009/02/09

Kate Camino da Nevadako Reno hiriko (AEB) Euskal Etxeko lehendakari berria. Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxeko kideak bertako Louis' Basque Corner jatetxe euskaldunean bildu ziren urtarrilaren 24an, Zuzendaritza Batzorde berria hautatu eta batzorde zahar eta berria agurtuz urte berri bati ekiteko. Aurtengoan gainera, Zazpiak Bat-ek NABOren Biltzar eta Elkarretaratze Nagusia antolatu beharko du uztailean Renon. 14 pertsona dira Zuzendaritza Batzordeko partaide, tartean lehendakaria, lehendakariordea, idazkaria, diruzaina eta klubeko bi NABO ordezkariak, gehi zortzi batzordekide. Bilkura berean, plaka bat eman zitzaion 2002tik hona klubeko presidente izan den Javier Narvarteri.
Gehiago irakurri...
2009/02/09

Tomas Onnainty, banaka, eta Francisco Saladino eta Cristian Zaccheo, binaka, izan dira txapeldun joan den larunbatean Chascomus herri argentinarrean egin den bertako II. Esku Huskako Haur Pilota Txapelketan. Norgehiagoka Sebastian Errecart-ek zuzentzen duen herriko Pilotako ikasleen artean jokatu da, Chascomus Pilota Klubaren trinketean. Aipatu txapeldunekin batera beste honako haur pilotariak aritu dira: Tomás Menchacabaso, Martín Menchacabaso, Estanislao Alfonsín, Tomás Laborde, Sergio Etchegaray, Javier Goya eta Gian Marrapodi. Zorionak guztiei.
Gehiago irakurri...
2009/02/06

Necochea euskal etxea Argentinan San Sebastian eguna sutsuen gozatzen duen elkarteetako bat da, ezbairik gabe, eta urtetik urtera gero eta gehiago dira jai honetaz gozatzeko Necocheara biltzen dire lagunak. Elkarteak osatu duen danborradak ere ikuskizun aparta eskaintzen du, Sarriegi maisuaren doinuei jarraiki danborra joaz. Aurten euskal etxeak astebeteko ospakizunak antolatu zituen, urtarrilaren 19tik 24era eta Cristina Zubillaga bazkideak larunbateko ekitaldien argazkiak bidali dizkigu.
Gehiago irakurri...
2009/02/06

NABO, Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Federazioa, izan da hilabete honetan zehar San Franciscon, Boisen, Homedalen eta Chinon emango diren dantza ikastaroen antolatzailea. Klaseen ardura Josema Mendiola dantzari donostiarrak izango du. Mendiola dantzari aditua da; urte askotan Argia taldeko kidea eta ondoren Arkaitz taldeko zuzendaria. Mendiola ostegunean helduko da San Frantziskora eta hiru lantegi eskainiko ditu han, Basque Cultural Center elkartearen 27. urteurrenarekin batera. Boisen, Homedalen eta Chinon berdina egin ostean otsailaren 24ean bukatuko du AEBetako egonaldia.
Gehiago irakurri...
2009/02/06

Pilota, euskal dantzak eta Bizi Emankorra sariak izango dira San Frantziskoko Basque Cultural Center elkartearen 27. urteurreneko jaiaren ardatza. Elkartea Kaliforniako hiri honetako euskal komunitatearen topagunea da eta kide asko bilduko dira datorren ostegunean --otsailak 12-- hasi eta igandean bukatuko den jaialdira. Ekitaldiak Pala Motzeko Ireki batekin hasiko dira, ostegunean, eta asteburuan zehar dantza lantegiak, erreki-jatea, dantzaldiak eta Bizi Emankorra sarien emanaldia izango dira gozagarri, azken hauek Anita Arduain, Pierro Etcharren eta Mayi Etcheverryri emanik.
Gehiago irakurri...
2009/02/05

Miamiko Euskal Etxeak bilera ireki baterako deia luzatu du datorren asteazkenerako, otsailaren 11ean, hirian eta inguruan bizi diren euskaldunak elkartera bildu eta euskal etxea eta euskal komunitate antolatua indartu dezaten. Deialdia gizabanakoei zein euren senar/emazte eta familiei zuzendua da. Miamiko Euskal Etxea zenbait pauso ematen ari da elkartearen geroa ahalik eta sendoena izan dadin. Martxo honetarako, Euskara eskolak segituko dituela iragarri du, Boga sistemarekin, berritu berria duen 'KulturToki'an.
Gehiago irakurri...