2009/02/20

Bartzelonako Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Zinemaldiak laugarren edizio honetan euskal zinemaren erakusleiho izatetik zentro sustatzaile izaterainoko pausoa ematea nahi izan du, eta asmo horrekin laburmetrai lehiaketa deitu du. Lehiaketa, baina, berezia da, zinea eta bertsoa uztartzen baititu. Andoni Egañak jarritako lau errimatan oinarrituta egin beharko dituzte partehartzaileek laburmetraiak. Irabazleen lanak euskal etxearen webgunean eta Euskal Herriko eta Kataluniako kultur zirkuitoetan izango dira ikusgai.
Gehiago irakurri...
2009/02/20

2009ko ikasturtea zabaldu behar duen une honetan, Argentinako hiriburuko Alkartasuna Abesbatzak gonbite berezia luzatu die gizon eta emakume, mutiko eta neskato kantuzaleei, elkarteak datorren astean hasiko dituen entsaio edo errepiketako batera hurbildu eta, bertako dinamika gustukoa badute, elkartera partaidetu daitezen. Ez da kuotarik ordaindu behar, euskal, argentinar eta garai diferentetako musika kantatzen dute, eta entsaioak astelehen eta ostiraletan egiten dira Buenos Aires hiriko Club Vasco Argentino Gure Echea delakoan.
Gehiago irakurri...
2009/02/20
Gehiago irakurri...
2009/02/19

Bihar bukatuko da Argentinako Udako Euskal Unibertsitatearen lehen edizioa, joan den otsailaren 9az geroztik Euskal Echea institutuaren Buenos Aireseko egoitzan eman diren doako ikastaro bereziei amaiera emanez. '44 lagunek eman zuten izena ikastaroetara eta horietatik 25 bat etorri dira klase guztietara', azaldu du ikastaroen sustatzaile izan den Enrique Aramburuk. Haren esanetan klaseetako giroa oso jatorra izan da eta ikasleek aintzat hartu dute irakasleek mintzaldiak prestatzeko egin duten lana. Aurtengo edizioaren arrakastak animatuta, arduradunek datorren urtean edizio berri bat egitea dute buruan jada.
Gehiago irakurri...
2009/02/19
Jeronima “Jeri” Echeverria Amerikar Historian doktorea da eta urte luzez Kaliforniako Estatu Unibertsitateko Fresnoko campuseko errektoreordea eta Gai Akademikoetarako lehendakariordea izan da. Orain bere ibilbide profesionalean beste aurrerapauso bat eman eta joan den otsailaren 1ean Gai Akademikoetarako kantzilerorde elkartu kargua hartu zuen Kaliforniako Estatuko Unibertsitate administrazio zentralean, urte hasieran izendatua izan ondoren. Kaliforniako Estatuko Unibertsitateak AEBetako goi mailako ikaskuntza sistema handiena dira, 23 kanpus eta 450.000 ikasleekin. Echeverria Kalifornian bertan jaioa da, euskal jatorriko familia batean, eta aditua da AEBetako mendebaldeko euskal komunitatearen historian.
Gehiago irakurri...
2009/02/18

Azken hilabeteetako eginahalarekin jarraituz, Miamiko Txoko Alai Euskal Etxea hiriko euskal gazteen partehartzea eskuratzeko gogor ari da lanean, euskara eta dantza ikastaroak, elkarretaratze eta bazkariak eta webgunearen sorrera bezalako jarduerez baliatuz. Berriki elkarteak afari-bilkura bat egin zuen eta ohorezko gonbidatuak Miami Jai Alai frontoian lan egiten duten Euskal Herriko pilotari gazteak izan ziren.
Gehiago irakurri...
2009/02/18

Shanghaiko Euskal Etxeak joan den igandean eman zuen Urrezko Abakoa saria, euskal kultura Txinan eta ekialdean zabaltzen lagundu duten pertsonei omenaldia egiteko sortua. Aurten saria Juanito Sarasola elkarteko kidearentzat izan da: Txinara 2002an heldu zenetik Sarasolak herrialdean lanean ari diren euskaldunak bildu eta Euskal Etxea sortzeko asmoa agertu zuen, eta lortu ere! Sari banatze ekitaldian Sarasolaren omenez Amets Arzallus bertsolariak idatziriko bertso batzuk kantatu zituzten aho batez euskal etxeko lagunek.
Gehiago irakurri...
2009/02/17

Eusko Jaurlaritzak, Kultura Sailaren bitartez, 'Euskal Herria ezagutzea' liburua argitaratu du, Diasporako euskaldunei eta Euskal Herrian bizi diren etorkinei euskal kulturara leiho bat emateko asmoz. Liburua zazpi hizkuntzetara itzulia izan da (euskara, gaztelera, ingelesa, frantsesa, txinera, arabiera eta errumaniarra) eta kultura, hizkuntza, ohiturak, gizartea, erakundeak, ekonomia, sistema politikoa eta gobernua bezalako gaiak jorratzen ditu. Hasteko 12.000 ale argitaratu dira, eta gainera, besteak beste Diasporako euskaldunengana errazago heltzeko, liburu osoa internetetik deskargatu daiteke.
Gehiago irakurri...
2009/02/17

Bertsolari aldizkariaren azken aleak atzerritik heldu eta Euskal Herrian bertsolaritzaren zirrara deskubritu duten gazteen esperientzia dakarkigu. Dzenana Usanovich bosniarra, Elyem eta Nemma Chej saharauiarrak eta Rocío Luces euskal-uruguaiarra dira horietako batzuk. Jarraian Rociori eginiko elkarrizketa laburtzen dugu, bere esperientzia Diasporako gazte askorentzat ezaguna edo interesgarria delakoan.
Gehiago irakurri...
2009/02/16

Berlingo Nazioarteko Zine Jaialdian ikusgai izan den euskarazko lehen filmea izan da, eta harrera bikaina izateaz gain (sarrera guztiak agortuta lehen emanaldia baino lehen) saria ere eskuratu du: CICAE-k (Confederación Internacional de Cines de Arte y Ensayo) ematen duen Arte eta Entsegu saria. Roberto Castón zuzendariaren filmeak heldutasunean eta bere baserrian lanean hasten den inmigrante baten lagun egitean homosexualitatea deskubritzen duen gizon baten istorioa kontatzen du.
Gehiago irakurri...