euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Karatea, origamia, manga, musika eta askoz gehiago larunbat honetan Bilbon Japoniako Igo Kultur Jaian

2009/04/20

Japoniako Kultur Jaiaren afitxa Bilboko La Casilla Pabiloian egingo da larunbatean Euskal Herriko Igo Japoniako Kultur Jaia, Nihon Basuku Yukoukai elkarte euskal-japoniarrak (日本バスク友好会) eta Ekialdearen Ikerketarako Euskal Elkarteak (EuskadiAsia) antolatuta. Goizeko hamarretatik eta arratsaldeko zortziak arte lantegiak, erakusketak eta hainbat ekimen izango dira ikusgai. Arte martzial erakusketak (Iai-do/居合道, karate/空手道...), arte tradizionalak (Ikebana 生け花, Origami 折り紙, Bonsái 盆栽, Odori 踊り...) eta abangoardiakoak (manga, anime, zinea...) ere eskainiko dituzte antolatzaileek.

Gehiago irakurri...


Olerkiak euskaraz Fabio Aristimunho brasildarraren 'Poesias de Espanha' bildumaren aurkezpenean

2009/04/17

Estebe Ormazabal eta Paulo Ferraz euskarazko bertsoen errezitaldian (argazkia F.Aristimunho) Fabio Aristimunho poeta euskal-brasildarrak artista, idazle eta lagun talde handia bildu zuen Sao Paulon joan den apirilaren 3an 'Poesías de Espanha' bildumaren aurkezpenean. Aristimunho bilduma honen koordinatzailea da eta bertan, lau aletan, euskal, kalatuniar, galiziar eta espainiar poesia biltzen du, hastapenetatik eta 1936ko gudak suposatu zuen etena bitartean. Aurkezpenean lau hizkuntza horietan --eta portugesera itzulita-- irakurri zituzten poesiak. Estebe Ormazabal euskara irakasleak euskal poesien irakurketa egin zuen. Ekitaldian euskal balada zaharrak musika bideoen bidez izan ziren entzungai, adibidez 'Neska ontziratua' edo 'Brodatzen ari intzen' kantu ezaguna.

Gehiago irakurri...


Necocheako euskaldunak, gazte zein nagusi, herriko kaleetara atera ziren euskara eta Korrika 16ren alde

2009/04/17

Euskal Etxeko txikiek ere lasterketan parte hartu zuten (argazkia NecocheaEE) Necochea hiriak, Buenos Aireseko probintzia argentinarrean, bat egin zuen joan den asteburuan AEK-ko euskaltegiek Euskal Herrian antolatzen duten lasterketarekin. Necocheako euskaldunek, baina, ez zuten Gasteizera bidaia egin behar izan Korrika ofizialarekin bat egiteko, izan ere euskal etxeak lasterketa sinboliko bat antolatu zuen herriko kaleetan zehar. Ekitaldian elkarteko gazte zein nagusiek parte hartu zuten, eta eurekin batera euskal etxeko txikienak ere bertan izan ziren, bizikleta gainean abil, lasterketan atzean ez gelditzeko.

Gehiago irakurri...


Hitzaldi sorta batekin aurrera darraite Mar del Platan Aberri Eguneko eta Gernikaren urteurreneko ekitaldiek

2009/04/16

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak deitutako aurreko kultura aste bati dagokion irudia Gaur arratsaldez Euskal Etxean 'Euskaldunak prentsa amerikarrean' gaiaz emango den hitzaldi batekin emango zaio segida, apiril osoan zehar Mar del Platako euskaldunek Aberri Eguna ospatu eta Gernikako bonbardaketaren 72. urteurrenaz oroitzeko prestatu duten egitarauari. Bihar, Ameriketako euskal artistak ardatz harturik, Flores Kaperotxipi margolariaren kasuari helduko zaio. Igandean, berriz, mezaren eta dantza ikuskizun baten ondotik, senitarteko bazkari batera bildutakoek Antonio Urdangaray ohoratuko dute. Egitarauaren azken hitzordua apirilaren 26an, igandez, izango da, Mar del Platan landatuta dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean. Bestelako egunetan, proiekzioak-eta eskainiko dira.

Gehiago irakurri...


Bihar hasiko da Bartzelonan Literaldiaren edizio berria, euskal literatura Kataluniara hurbiltzeko asmoarekin

2009/04/16

Aurtengo Literaldiaren afitxa Bartzelonako Euskal Etxeak urtero antolatzen duen literatur jaialdiak V. edizioa betetzen du eta beste behin ere Euskal Herriko gaur egungo literatura Kataluniara ekartzeko helburuarekin dator. Aurtengo Literaldia bihar bertan hasiko da, Kemen Lertxundi idazleak emango duen kontzertu poetiko musikalarekin. Ondotik, hilabete luze ekitaldiz beteta: Eider Rodriguez, Castillo Suarez, Leire Bilbao, Hedoi Etxarte eta Edorta Jimenez igaroko dira, besteak beste, euskal etxetik. Errezitaldi, irakurraldi eta musika emanaldiez gain euskal elkarteak lehiaketak, Bartzelonatik literatur irteerak eta bertso-afaria ere antolatu ditu.

Gehiago irakurri...


Saladilloko Itxaropen EEren egoitza eraikitzeko antolatu ‘adreiluaren kanpaina’ emaitza onez ari da

2009/04/16

Dagoeneko eraikita dagoen euskal etxearen zatiaren inaugurazioa Itxaropen Euskal Etxe argentinarreko kideek helburu oso argia dute buruan azken aldian: euren egoitzaren eraikuntza zinez bultzatzea. Asmo horrekin, ‘adreiluaren kanpaina’ jarri zuten martxan joan den urtean, erakundearen hamargarren urteurreneko ospakizunekin batera. Kanpainaren bidez, euskal etxearen proiektuari lagundu nahi dionak adreilu dohaintzabat egin dezake: 170 peso argentinarren truke ehun adreilu eman ditzake. Ekimenaren lehenengo emaitzak ikus daitezke dagoeneko: sukaldea amaituta dago eta hurrengo urratsa bainugelak eta balio anitzeko aretoa eraikitzea izango da. Lagundu nahi baduzu, garaiz zabiltza.

Gehiago irakurri...


Berrehun bat dantzari bildu ziren Cañuelaseko Denak Batek eratutako Aberri Eguneko Dantzari Topaketan

2009/04/15

Cañuelasera Dantzarien Topaketan parte hartzera iritsitako gazteetako batzuk (argazkia infocanuelas.com) Cañuelaseko Dantzari Topaketak berezko lekua lortu du Argentinako euskal dantzarien urteko egutegian. Orain dela hiru urte Denak Bat euskal etxekoei Aberri Eguna dantzarien topaketa batekin ospatzea bururatu zitzaien. Hasieran erronka handiegia zirudien, Argentinan dauden distantziengatik, baina urteak pasa ahala gainditu egin da erronka hori eta aurten hainbat etxeetako berrehun bat dantzari elkartzea lortu da. Topaketa martxoaren azkeneko asteburuan gauzatu zen eta izandako arrakastarekin hitzorduak berretsi egin du bere lekua Argentinako euskal komunitatearen urteroko ekitaldi esanguratsuen artean.

Gehiago irakurri...


Juan Mari Beltran musikariak Frankfurten txalaparta bat egin eta bertako sagardotegi batean jo zuen

2009/04/15

Ander Barrenetxea, Juan Mari Beltran eta alemaniar zurgina txalaparta egiten (argazkiak FrankfurtEE) Juan Mari Beltran euskal musika aditua Frankfurteko Nazioarteko Musika Azokan izan da aurten, Ander Barrenetxea txalapartariarekin batera, eta hiri alemaniarreko Euskal Ikasketen Etxeak gonbidatuta txalaparta bat egin du bere egonaldian zehar. Txalaparta orain euskal alemaniar elkartearen eskutan geldituko da. Beltranek eta Barrenetxeak musika tresna estrenatzeko aukera izan zuten, elkarteak egin zuen euskal alemaniar sagardotegi-afarian.

Gehiago irakurri...


Euriak tartea egin zuen eta Montevideoko euskaldunek euren bost kilometrotako Korrika egin ahal izan zuten

2009/04/15

Korrikalariak Montevideoko 18 de Julio hiribidean barrena (argazkia EuskalErriaEE) Montevideoko euskal komunitateak Korrika 16rekin bat egiteko aukera izan zuen orain dela egun batzuk, Euskal Erria elkarteak antolatu zuen lasterketa sinbolikoari esker. Ekitaldia apirilaren 4ean izan zen, lasterketa ofiziala Gasteizen, Euskal Herrian, bukatu baino egun bat lehenago. Eguraldi txarrari aurre eginez uruguaiar korrikalari talde polita bildu zen Gernika plazan eta Askatasunaren plazan bukatu zen bost kilometrotako ibilbidea egin zuten.

Gehiago irakurri...


Euskal partaidetza zabala bilduko du datorrean astean hasiko den Buenos Airesko 35. Liburu Azokak

2009/04/14

Iaz Buenos Airesko Liburu Azokan ipinitako euskal standaren zati baten ikuspegia (argazkia EuskalKultura.com) Apirilaren 23tik maiatzaren 11ra bitartean egingo da hiriburu argentinarrean Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokaren hogeita hamabostgarren edizioa. Euskal argentinar komunitateak, aurreko bi edizioetan bezala, leku berezi bat izango du FEVAk eta Juan de Garay Fundazioak elkarrekin antolatutako standari esker. Liburu aurkezpenak, musika eta dantza erakustaldiak izango dira euskarari buruz edota euskal kulturaz interesatutako bisitariek ikusi ahal izango dituzte ekintzetako batzuk. Euskal standaren zenbakia 2418/20, Azokako aretoaren pabilioi horian.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia