euskal diaspora eta kultura
2022/12/07
Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzak zabalik dauka Enpresa-arloko Arduradun lanpostua betetzeko hautaketa-prozesua eta eskabideak aurkezteko azken epea abenduaren 25an finkatu du. Izangaiek ekonomiarekin edo enpresarekin lotura duten goi-mailako unibertsitate tilulua beharko dute izan, eta gutxienez bost urteko eskarmentua agertu beharko dute lanpostuarekin harremandutako lanetan eta ingelesa eta ...2022/12/07
Urrats berria eman eta azkeneko aldi honetan egoitza lortu ondoren, izena ere aldatu du orain artean gehienbat 'Centro Vasco del Nordeste del Chubut' izena zerabilen Trelew-ko euskal elkarteak, eta aurrerantzean 'Haraneko Euskal Etxea' (HEE) izango da [gaztelaniaz 'Valle' deitzen baitzaio eskualdeari]. Euskararen Nazioarteko Eguna ere ospatu duten ekitaldi batean, ilusio handiz bildu dira ...2022/12/06
Abendua heldu eta hego hemisferioko egutegian ikasturtea ixteko garaia da. Hego konoko euskal etxeetan, gainera, bat egiten du Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzearekin eta udako etena baino lehen ikastaroak eta jarduerak ixtearekin. Aurten San Nicolaseko Euskal Etxeak oso era berezian ospatu nahi izan du. Larunbat honetarako Udal Auditoriumean 20etan iragartzen duen “Euskal Gaualdia”, euskal ...2022/12/05
Argentinako Nafar Etxeek elkarrekin, normalean lau urtero, egin ohi duten ekimen eta elkarretaratze garrantzitsuena da. 'Nafar Gizataldeen Topaketa' izenpean edo beste izen batzuekin, Nafarroako Gobernuko aurreko presidenteek parte hartu eta bidaia antolatu izan dute Argentinara, jai-egitarau hau tartean harrapatuz, eta oraingoan horixe egitea tokatu zaio Maria Chiviteri. Izan ere, Chivite lehendakariak ...2022/12/05
Maria Chivite Nafarroako lehendakaria Argentinara abiatuko da aste honetan eta bisita ofiziala hasiko du, abenduaren 8tik 13ra, helburu dituela bertako nafar komunitatea bisitatzea eta ekonomia eta enpresa izaerako harremanak sustatzea. Lehenari dagokionez, Mendozan 9, 10 eta 11an egingo diren Nafar Gizataldeen Topaketan (ikus albiste bereizia) hartuko du parte, Argentinako lau etxe nafarrak ...2022/12/05
Bizkaiko Foru Aldundiak “Lauaxeta Ohorezko Saria” eman dio Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeari euskara Euskal Herritik kanpo mantentzen eta iraunarazten egindako ibilbideagatik. Pasa den ostiralean, abenduaren 2an, Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriak eta Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatu Lorea Bilbaok, 2022ko Lauaxeta Sariak banatu zituzten Bilboko Elkarte Filarmonikoan ...2022/12/02
Euskararen Nazioarteko Eguna da bihar eta testuinguru horretan, Hizkuntza Gutxitu eta Gutxiengotuen Topaketaren XIII. edizioa antolatu du gaur abenduaren 2a Cordoban hiriko Gerora Euskal Kultur Elkarteak, Cordobako Unibertsitate Nazionaleko Hizkuntza Fakultatearekin batera. Aurten, “Emakumea hizkuntzaren transmisore” gaiak ekarriko die hizpidea, emakumeak zenbait kultura eta testuinguruetan ...2022/12/01
Jalgi Hadi Mundura elkarte euskaltzale birtualak “Hitzetatik haratago” liburua aurkeztu zuen Baionan pasa den asteartean, azaroaren 29an. Zortziko argitaletxeak plazaratua, liburua datorren igandean jarriko dute salgai Urruñan, lehenengo aldiz egingo den 'Loraldi berri' Liburu Azokan eta bezperan. Durangoko 57. Euskal Liburu eta Disko Azokan ere erosi ahal ...2022/11/30
Sar Euskarianan eta kuxkuxeatu, berdin dio besterik gabe irakurtzeko testu atseginen baten bila bazabiltza edo informazio jakin baten peskizak gidatzen bazaitu. Gauza da baterik edo bestetik 'euskal' zerbait daukaten edukiak eskuratzeko ataria dela Euskariana. Euskal autoreek sortu duten guztia, hemen argitaratu den guztia, munduko edozein tokitan euskal gaiei buruz egin dena, ...2022/11/30
Joan den ostegunean, azaroaren 24an, Viedma-Patagoneseko 'Aberri Etxea' Euskal Etxeak “Euskal Diaspora, euskal kulturara hurbiltzen Ipar Patagonian” izeneko ikastaroa aurkeztu zuen CURZAn (Centro Universitario Regional zona Atlántica de la Universidad Nacional del Comahue). Ikastaroa 2023ko martxoan hasiko da eta, modulu formatoarekin, euskara eta Euskal Herriko historia, ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus