euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Orain dela 70 urte Isidro Langarak debuta egin zuen Argentinan, River Plate taldeari lau gol eginez

2009/05/21

Isidro Langara Galarraga San Lorenzon jokatzen zueneko garaian; taldeko goleatzaile nagusietakoa bihurtu zen Aste honetako Argentinako kirol prentsak euskal protagonista duen efemeridea jasotzen du: 1939ko maiatzaren 21ean Isidro Langara gipuzkoarrak debuta egiten zuen San Lorenzo taldearekin eta lau gol sartu zizkion River Plate-i. Langara Euskadiko futbol selekzioko jokalaria izana zen eta altxamendu frankistaren ostean euskal konbinatuak Kuba eta Mexikora egin zuen biran parte hartu zuen. Mexikotik San Lorenzora joan zen eta Argentinako futbolean hasi zen. 121 partidatan 110 gol sartu zituen eta San Lorenzoko goleatzaile historikoetako bat bihurtu zen. Jarraian Yahoo-Argentinatik jaso dugun Telam agentziako nota itzuli eta jasotzen dugu. Juan Carlos Larrartek sinatzen du.

Gehiago irakurri...


“Euskal Herria herri askea balitz ez litzateke hain garrantzizkoa diasporaren afera, baina ez da kasua”

2009/05/21

Jose Angel Irigaray, Buenos Airesko Liburu Azokan. Bere ondoan, Gabriela Mendia FEVAko idazkaria eta Felipe Eiheragibel, FEVAko lehendakaria (argazkia EuskalKultura.com) Buenos Airesen elkarrizketatu du EuskalKultura.com-ek Jose Angel Irigaray, Pamiela argitaletxearen eskutik 'Siete poetas vascos' (Zazpi poeta euskaldun) liburua aurkezteko lehenengoz Argentina eta Uruguaira ekarri duen bisitaldiaren hondarrean. Euskal Herrian baino lehen aurkeztu du poeta nafarrak, berak koordinatu duen titulu hau hiriburu argentinarreko Liburu Azokan eta bi herrialdeotako zenbait euskal etxetan. Diasporaz eta bidaia honetan bizi izan dituen eskarmentu eta ikaspenez aritu da Argentinako geure korrespontsalarekin. “Euskal Herria herri aske bat izanen balitz seguraski ez litzateke hain garrantzizkoa izanen diasporaren afera. Baina ez da kasua” esan dio, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Candida Dominguez: bizitza osoan gogor lan da lan ibili ondoren Tres Arroyoseko Euskal Etxeak ohoratua

2009/05/21

Candida Dominguez, 'Ondare Tresarroyostarra' da dagoeneko, izen horretako saria errezibitu ostean Euskal Etxeak komunitate osoaren izenean emanik (argazkia LaVozdelPueblo) Ez da emakume ospetsua eta ez da orain arte inoiz egunkarietan atera. Ezagutzen dutenek dute famatzen eta pertsona langilea, ondradua eta hurkoei laguntzen diena izatea dira --eta izan dira bere bizitza osoan-- bere aurkezpen txartela. Dituen 79 urtetan, Tres Arroyos bere herriko Euskal Etxeak ohoratu eta komunitateari eskaini dion lana eskertu dio, beste bost herritarrekin batera, 'Patrimonio Tresarroyense' izeneko sarien seigarren edizioan, maiatzaren 9an, zegokionean EuskalKultura.com-ek iragarri zuen bezala. Candida Dominguez du izena eta herri argentinar horretako La Voz del Pueblo egunkariak elkarrizketatu du jarraian bildu eta laburtzen dugun artikuluan.

Gehiago irakurri...


Elhuyar zientzia aldizkaria eraberrituta dator maiatzean, modernoago eta irakurleen partaidetza sustatuz

2009/05/20

Elhuyar aldizkariaren maiatzeko azala Elhuyar zientzia aldizkariak berrikuntzak dakartza bere azken alean eta sarean jarri dute jada nahi duenak ikus dezan. Aldizkariak diseinu eta formatu berriak ditu eta edukietan irakurleentzako ulerterrazagoa izatea da bere helburua. Atal berriak sortu dira: Mundu ikusgarria, Mundu digitala, Istorioak, Liburutegia, Gogoetan… eta irakurleen partaidetza sustatzen da. Aldizkariak harpidedunentzako kanpaina abian jarri du: 49,5 euroren truke urtean 11 ale eta ordenagailu eramangarriarentzako motxila bat opari.

Gehiago irakurri...


Christine Bender idazleak Kanadako euskal baleazaleei buruzko nobela berria plazaratuko du ekainaren 1ean

2009/05/20

'The Whaler's Forge' eleberriaren azala Christine Echeverria Bender idazlea eta Boiseko euskal komunitateko kidea da. Bere hirugarren eleberria 'The Whaler's forge' (Baleazaleen sutegia), 1364an Ipar Ameriketara heltzen den baleontzi batekin hasten da. Itzultzerakoan baleontziko gizon bat, Kepa de Mendieta, ahaztuta atzean gelditzen da. Liburuak lurralde ezezagun horretan biziraun behar duen Mendietaren istorioa dakar. Ekainaren 1ean izango da salgai AEBetako liburudendetan eta interneten.

Gehiago irakurri...


Ehun bat jendek hartu zuen parte Donibane Garazin Euskal Argentina elkartearen 2009ko Biltzarrean

2009/05/19

Euskal Argentina elkartearen biltzarraren ondotik Donazaharreko Mendy ostatuan egin zen, usaian bezala, elkartasun bazkaria Arrakastaz egina du bere Urteko Biltzarra, usaian bezala Donibane Garaziko Herriko Etxean, Euskal Argentina elkarteak, esan nahi baita gehienbat Euskal Herrian eta Argentinan ahaideak dituzten presuna eta familiek osaturik bi herrion arteko lokarriak eta harremanak sakondu eta azkartzeko lan egiten duen Ipar Euskal Herriko elkarte honek. Elgarretaratzea martxoko ondarreko larunbatean egin zen, eta ondotik ahaidetasun bazkari bati ekin zitzaion Donapaleuko Mendy ostatuan. Monika Legartoren kronika Herria astekarian.

Gehiago irakurri...


Venezuelako Los Castores kooperatibak 50. urteurrena ospatzen du Pedro Oliva Pilota Txapelketarekin

2009/05/19

2008an Los Castores-eko frontoian egin zen txapelketako partehartzaileak (argazkia Ricardo Parra) Mende erdia darama Los Castores kooperatibak euskal kultura eta batez ere euskal pelota zabaltzen Venezuelan, 1959an sortu zenez geroztik. Kooperatibak, gainera, 1970an sortu zuen Euskal Pilota Kluba eta horren bitartez Venezuelako pilotari harrobia lantzen berebiziko lana egin du. Mende erdia ospatzeko kooperatibak hainbat ekitaldi egingo ditu urtean zehar; lehena larunbat honetan bertan hasiko da, Pedro Oliva bazkide eta sustatzailearen omenezko Pilota Txapelketa batekin.

Gehiago irakurri...


Jon Abasolo jaio da, Juan Abasolo argentinarraren eta Itziar Sarralde bertako euskaldunaren semea

2009/05/19

Jon txikia bere gurasoekin (argazkia J.Abasolo) Joan den apirilaren 20ean euskal Diasporako komunitateak kide berri bat jaso zuen, Jon Abasolo txikiaren jaiotzarekin. Jonen gurasoak Juan Abasolo, Almagroko euskal argentinarra, eta Itziar Sarralde bertako euskalduna dira. Jaiotzerakoan 3050 kilogramo pisatu zituen eta ia metro erdiko dauka. Gurasoak harro-harro daude eta egunotan aita Bizkaiko Munitibar-ko andra nagusiak erotzen ari omen da seaska kanta zaharrak erakusteko eskatuz. Batzuk 'Almagro' blogean jarri ditu jada.

Gehiago irakurri...


Bizitza osoko isileko lan ondradua, 6. urtez 'Ondare Tresarroyostarra' sariek jendaurreratua

2009/05/18

Sari-emate ekitaldia Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxean 6. edizioa daramate Tres Arroyoseko 'Hiru Erreka' Euskal Etxeak sortutako 'Ondare Tresarroyostarra' (Patrimonio Tresarroyense) sariek, beti ere bizitza oso batean, zalaparta handirik gabe, baina lagun hurkoarekiko eta komunitatearen ongizatearekiko ekarpen apal bezain baliotsua eginez eta etsenplu isila emanez bizi izan direnen ibilbidea errekonozitzen. "Herritar eta erakundeetan saritu nahi ditugun baloreak --azaltzen dio EuskalKultura.com-i Jose Luis Artuch, Euskal Etxeko lehendakariak-- berberak dira urtero: ardura, ahalegin pertsonala, langilea izatea eta komunitatearen alde elkartasunez jokatzea". Hauek dira aurtengo izenak: Alcides Ruperto Taboada, Beatriz Olga Guridi, Cándida Domínguez, Rafael Elizalde, Francisco Rodera eta Eskola Bereziko 501. zentrua.

Gehiago irakurri...


Nola erabili internet Koldo Mitxelena Liburutegiko fondoak baliatzeko? Gida praktikoa jarraian

2009/05/18

Koldo Mitxelena liburutegia, Donostian Euskal Herriko liburutegi askok bezala Donostiako Koldo Mitxelena (KM) sarean da eta bere webgunearen bitartez hainbat edukin kontsultatu eta irakurtzeko aukera ematen du. Alta, sarri gertatzen den bezala, gerta daiteke hainbeste eduki egonda erabiltzaileek ez asmatzea nondik hasi. Guk katalogoaren barrenak ederki ezagutzen dituen KM-ko zuzendari Frantxis Lopez de Landatxe gidari dugula webgunean ikusmira praktikoa egitera gonbidatea egiten diegu irakurleei. Barruan badago zer ikusi: liburu digitalizatuak, eskuizkribuak, gai desberdinei buruzko mikrowebguneak... Sartu eta saltseatu gurekin!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia