2009/05/26

Gaur zesatu duten Josu Legarretak, orain arte eta hogei urte inguruz Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaria izan denak, gutun bat zuzendu die munduko euskal etxe eta euskal federazioei, bere azkeneko lan egunean, bere kentzea gaur adierazi duelarik Patxi Lopez lehendakariaren Administrazioak Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Bileraren ondotik. Kartak bi testu dauzka, bat gaztelaniaz eta bestea ingelesez. Horietarik bat ekarri dugu hona.
Gehiago irakurri...
2009/05/26

Erakusketak 'Cartografias disidentes' du izena eta Itziar Okariz donostiarrarekin batera beste sei banako artistak eta bi kolektibok hartuko dute parte ostegun honetatik aurrera Buenos Airesko San Martin Kultura Etxean ikusgai eskainiko den ekimenean. Bilborekin batera, beste sei hiri amerikar --Caracas, Sao Paulo, Mexiko Hiriburua, Habana, Buenos Aires eta Txileko Santiago-- eta bi iberiar --Bartzelona eta Madril-- egongo dira ordezkatuta beste hainbeste artistek eginiko bideoetan. Erakusketak uztailaren 4an itxiko ditu ateak Buenos Airesen, bertatik Kuba aldera egiteko.
Gehiago irakurri...
2009/05/26
![Viviana eta Kelo Mandagaran beren kusiarekin [mila esker Monika Legartori eta Herria astekariari eman lankidetzagatik]](https://www.euskalkultura.eus/fitxategiak/irudiak/solteak/2009/05/mini_vivianakelomandagaran-ha.jpg)
Tronpatuak dira euskal nortasunari mugak ipini eta Diasporari euskal izaera ukatzen diotenak, Diasporako euskaldunak Euskal Herriko edo euskal kulturako parte izango ez balira bezala. Kilometrotan urrun egoteak ez du beti ahaztura ekartzen eta horren berri eman dute historian zehar Zortzigarren Probintzia eraiki duten guztiek. Heldu diren lerroetan, bere eskarmentua kontatzen du Arnaud Mandagaran zuberotarrak. Umetan etxean entzunik zekien berak Argentinara joan ziren familiakoez. Entzundakoa, baina, errealitate bilakatu zen egun batean. Hona itsasoz bestaldeko bere askazia nola ezagutu eta bere sentitu zuen kontatzen duen istorio edo gogoeta.
Gehiago irakurri...
2009/05/25

Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeak, munduko euskal etxeen arteko zaharrenak, Zuzendaritza berritu du Ohiko Biltzar Orokorrean. Agintealdi berria hasiko duen Zuzendaritza Batzordeak Jose Maria Landa izango du lehendakari, eta berarekin batera arituko dira batzordekide Maria Arantzazu Anitua, lehendakariorde; Maria Arantzazu Goicoa, idazkari; Eduardo Lizaso, idazkariorde; Maria Teresa Anitua, diruzain; eta Maria teresa Barquin, diruzainorde, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2009/05/25

Joan den maiatzaren 16ean Zingirako Euskaldunak Euskal Etxean, Chascomusen, Alberto Sarramone idazle eta ikerlariak eman zuen hitzaldiak jakinmin handia sortu zuen. Sarramonek 'Euskal aztarna Argentinan' gaia izan zuen hizpide eta bere hitzak interes handiarekin entzun zituzten bertara bildu ziren lagunek. Chascomus hirira egin zuen bisitan Sarramonek hainbat komunikabideekin elkarrizketak egin zituen eta Liliana Denot Intendenteak Udal Jauregian harrera egin zion.
Gehiago irakurri...
2009/05/25

'Palmirako erregina', 'basamortuko Mata-Haria', 'Arabiako Lawrence-en maitalea', horietxek dira bere garaian Marga d'Anduraini bota zizkiotenak , emakume aske eta abenturazale hau definitu nahian. Berak baina, ez zuen besteen iritziek bere bizitza molda zezaten utzi. Baionan jaioa 1893an, Pierre D'Andurain lehengusuarekin ezkondu zen. Sirian Palmiran Zenobia Hotelaren jabe izan zen, ingelesen espioia eta Mekan sartzen zen lehen emakumea izaten saiatzeagatik harrikatuta hiltzeko arriskuan egon zen. Orain, gaztelaniaz idazten duen Cristina Morató kazetari katalanak bere azken lana eskaini dio: 'Gatibu Arabian. Marga d'Andurain kondesa, espioi eta Ekialde Hurbilean abenturazalearen bizi harrigarria' ('Cautiva en Arabia. La extraordinaria vida de la condesa Marga d'Andurain, espía y aventurera en Oriente Próximo', Plaza & Janés argitaletxea).
Gehiago irakurri...
2009/05/23

Urtero bezala, maiatzarekin bat hasia da aurten ere Estatu Batuetan, euskal piknik eta festen sasoina. Fresnoko (Kalifornia) festek zabaldu ohi dute urtero, gehienbat udan gertatzen diren euskal-estatubatuar ospakizunen egutegia, Los Banosekoekin eta Bakersfield-ekoekin segitzeko, guztiak maiatzean. Hitzorduetan behinena NABOren Biltzar edo Komentzioarekin bat egiten dena da, aurten Renon izango delarik, uztailaren 24-26an, bertako Zazpiak Bat Euskal Etxeak eta Nevadako Unibertsitateko Euskal Mintegiak antolatuta [emango dugu aurrerago honen berri bereziturik]. Artikulu honetan, AEBetako 2009ko euskal festa nagusien berri.
Gehiago irakurri...
2009/05/22

Juningo Arbola Bat Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, Zuzendaritza berritu du Ohiko Biltzar Orokorrean. Agintealdi berria hasiko duen Zuzendaritza Batzordeak Hugo Andiazabal ekarri du berriz ere lehendakaritzara. Berarekin batera arituko dira batzordekide Daniel Oscar Sarobe, lehendakariorde lehena; Mario Esnaola, lehendakari bigarrena; Jorge Cammarata Indacoechea, idazkaria; Andrés Sarobe, idazkariordea; Olando Dupuy Beristaín, diruzaina; eta Jorge Girolami Armendariz, diruzainordea, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2009/05/22

Santiagoko Euzko Etxeko Abesbatza Euskal Herrian da egunotan, bere 70. urteurrena dela eta bira egiten. Taldea Gernikan, Arantzazun, Gasteizen, Baionan eta Altsasun izan da egunotan. Bihar Bermeon izango dira. Taldekide askorentzat aspaldiko ametsa zen Euskal Herrira etortzea eta harrera oso ona izaten ari direla azpimarratzen dute. Are gehiago, 'zoratzen' omen dabiltza. '91 urte dituen taldeko kide bat orain dela 30 urte arreba ikusi gabe zegoen eta Plentzian bat egin zutenean denak negar batean bukatu genuen. Oso hunkigarria ari da izaten bidaia', azaltzen du taldeko kide Iñaki Esnalek.
Gehiago irakurri...
2009/05/22

Azkenean joan den asteburuan izan da. Aurten ere Mexikoko baztandar komunitatea DFko Euskal Etxean bildu zen bailara nafarraren eguna ospatzeko. Aurten jaia bi asteko atzerapenarekin egin behar izan dute, A gripeak Mexikon sortutako arazoak direla eta. Horiek gaindituta, baztandarrak eta baztandarren lagunak --asko dira hauek ere-- bat egin zuten janari on, musika eta giro alaiaz gozatuz..
Gehiago irakurri...