2009/06/11

Duela hiru urte Puerto Madryngo euskaldunek amets bat egia bihurtzea hartu zuten helburu: bertako euskal komunitatea biziberritzea. Maria Julia Ercorecaren eskutik, lanari ekin zioten eta denbora gutxitan dantza taldeak sortu eta bi afari jendetsu egitea lortu zuten. Azken afaria joan den maiatzaren 16an izan da, ‘Sum’ izeneko eskolan, eta berrehun eta hogei lagun bildu ziren. Euskal dantzak ez ezik, euskal menua eta oroigarriak erosteko ‘boutique’ bat ere eskaini zizkieten antolatzaileek bertaratu zirenei. “Gaur egungo egoera ekonomikoa kontuan izanda, esan dezakegu jendearen erantzuna oso ona izan dela” adierazi du Ercorecak, pozez beteta. “Gau hunkigarri eta gogoangarria izan da. Parranda ere ez zen faltatu, goizeko bostak arte geratu ginen dantza egiten”.
Gehiago irakurri...
2009/06/10

Arrakastatsua izan da joan den astean EuskalKultura.com medio Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) Euskal Liburutegiak egin zuen deia. Mundu osoko hogeitik gora euskal liburutegi eta euskal etxek erantzun diote eskaintzari eta zientoka liburu ari dira aste honetan ateratzen Renotik, gehienbat Estatu Batuetara eta Argentinara, baina baita ere Alemania, Kolonbia, Espainia eta Mexikora, itsasoz, kasu gehienetan. Honek guztiak eragindako gastuak Renoko 'Center for Basque Studies' (CBS) ari da hartzen bere gain. Bidalketa lana koordinatzen, berriz, Marimar Ubeda, Euskal Liburutegiko liburuzainburua ibili da. Mila esker berari, Euskal Mintegiari eta Liburutegiari, euskal liburuok eskuragarri ipintzeagatik.
Gehiago irakurri...
2009/06/10

Egoitza Durangon duen 'Bideak' bidaia agentziak, Basque-Eusk'09 programaren bitartez, Euskal Herria eta Diasporaren artean zubiak eraikitzeko aukera berriak eskaini nahi ditu. Alde batetik, agentziak, Euskal Herria eta euren sustraiak ezagutu nahi dituzten Diasporako euskaldunentzako ibilbideak antolatzen ditu. Bestetik, prozesua alderantziz egiteko aukera ere eskaintzen du, Euskal Herriko euskaldunei AEBetan, Argentinan, Txilen... dauzkaten senitartekoak ezagutzeko bidaiak antolatuz. Aurten bidaiatu ahal izateko izen-emate epea ekainaren 30ean bukatuko da.
Gehiago irakurri...
2009/06/10

Txomin Peillenek idazle zuberotarrak jasoko du PEN Idazluma 2009, euskal kulturaren alde zein adierazpen askatasunaren alde bizitza osoan egindako lanagatik. Bera ere Parisen sortua izanik Euskal Diasporarekin harreman estua duen Peillenek ederki asko ezagutzen du, bestalde, Ameriketako Diaspora ere eta ikertu eta idatzi izan du, esaterako, Rio de la Platatik euskal kulturari oro har, eta euskal literatura eta bertsolaritzari historikoki egin zaizkion ekarpen garrantzitsuez. Euskaltzaina eta egile emankorra, idazlea lehenengo Euskal PEN Klubeko sortzaileetarik izan zen 1951ean, eta birfundatzaile 1987an. Idazluma bihar Bilboko Liburu Azokaren baitan emango zaio, arratsaldeko 7:30etan, Jean-Louis Davant aurkezle.
Gehiago irakurri...
2009/06/09
Joan den astean EuskalKultura.com-en iragarri genuen bezala, gaur asteartea izango da azkeneko eguna Arantzazu Amezagaren 'La txalupa de Radio Euzkadi' liburuaren ale autografiatu baten zozketan parte hartzeko. Zozketan gure buletineko irakurleak oro har dezakete parte eta gaur gauean Euskal Herrian gauerdia denean amaituko dira partaide izateko aukerak. Nahi duenak eta orain arte idatzi ez duenak badauka oraindik opari eder hau bereganatzeko xantza.
Gehiago irakurri...
2009/06/09

Erakundearen barne araudiak dioenari segituz, 'Gure Txokoa' Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian, Biltzar Orokorra deiturik, zuzendaritza berritu berri du joan den apirilaren 18an. Emaitzek orain arteko lehendakari Antonio José Caracoche hautatu dute agintaldi berri baterako. Berarekin batera arituko dira batzordekide, Manuel Bernardo Echave, lehendakariorde; Ethel Echave, idazkari; eta Antonio Vergés, diruzain, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2009/06/09

Macachin hiriko Unión Vasca-Euzko Alkartasuna Euskal Etxea, La Pampa probintzian, izango da larunbatetik aurrera Argentinako Mus Txapelketa Nazionalaren egoitza eta bertara bilduko dira euskal etxeetako muslaririk onenak. Jarduerak, esan bezala, larunbatean hasiko dira, ordezkaritzei ongi etorriarekin eta lehendabiziko partidekin. Igandean txapelketaren giroa elkarteko 50. urteurreneko jaiarekin batuko da eta astelehenean azken partidak eta sari banaketa egingo dira.
Gehiago irakurri...
2009/06/09

Arrakasta izan du Córdobako Gure Txokoa Euskal Etxeak antolatutako Hizkuntza Gutxiengotuen II. topaketak. Bilera honen helburua euskara eta hizkuntza beraren egoera ezagutzera ematea izan da. Aldi berean, euskararen antzeko egoeran bizi diren hizkuntzen berri eman nahi izan da esperientzia trukaketa sustatuz. Topaketan, euskararekin batera, armeniera, katalana eta gaelikoa izan dira protagonistak.
Gehiago irakurri...
2009/06/08

Asteburuan New Yorken jokatu den front-ball pilota modalitate berriko txapelketari dagokionez, Iker Etxebarria euskaldunak hirugarren postua eskuratu du, Waltary kubatarrak aise irabazi duen txapelketan, Arteako bizkaitarra finalaurrean eta Juan Medina mexikarra finalean menderatuta. Larunbatean Central Parken jokatu zen lehiaketan honako herrialdeetako pilotariak aritu ziren: Estatu Batuak, Kuba, Costa Rica, Dominikar Errepublika, El Salvador, Frantzia eta Euskal Herrikoak.
Gehiago irakurri...
2009/06/08

Gizatalde-elkarteak hamaseigarrenez antolatu behar du aurten bertako Gizataldeen Festa, baina lege nortasuna duelarik antolatuko duen lehen aldia izango da. Euskal Etxea ere barnean duen 'Gizataldeen Elkarte Santafetarrak' lortu berria du lege nortasuna eta karia hortara agiri bat plazaratu du Santa Feko 'Gure Etxea' Euskal Etxeak , bere bozkario eta atsegina adieraziz. Erdaraz 'Asociación Santafesina de Colectividades' izena duen elkarteak Santa Fe hiriko Hipolito Irigoyen kalearen 2451ean dauka egoitza eta, orain, 334 zenbakia dauka lege nortasuneko.
Gehiago irakurri...