euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saria jaso du Miguel Mendiondo Bahia Blancako 'Gure Antzerkia' taldeko zuzendariaren azken lanak

2009/06/29

Ezkerretik eskubira, Roberto Mendiondo bere anaia, Jorge Bedini zuzendaria eta Miguel Mendiondo bera 'La razón blindada' Jorge Bedinik zuzendutako lanak publikoak emandako antzezlan hoberenaren saria jaso du Azul hirian egiten den 'Un Otoño Azul' Nazioarteko Antzerki Topaketan. Antzezlanean protagonista izan da Miguel Mendiondo, euskal jatorriko aktorea, bere anaia Robertorekin batera. Mendiondok Bahia Blancako Euskal Etxeko antzerki taldea sortu zuen 2003an, 'Gure Antzerkia' izenpean, eta hau zuzentzeaz arduratzen da gaur egun.

Gehiago irakurri...


Datorren asteburuan egingo da Barilochen bertako Gizataldeen Festa, herriko euskal komunitatea partaide

2009/06/29

'Mendiko Eusko Etxea'ko dantza taldea Urtero, Barilochen presentzia daukaten komunitate argentinar-europarrek 'Gizataldeen festa' antolatzen dute. 1978. urtetik aurrera gauzatzen den elkarretaratzea da honakoa, Patagoniako Andeen magalean dagoen turismo hiri honetako kultura eta jatorrien arteko ezagutza areagotzeko. Gaur egun hamaika komunitatek hartzen dute parte ospakizunean, tartean bertako 'Mendiko Euzko Etxea'k. Ostegunean hasi eta igande gauera arte luzatuko dira folklorea, musika, gastronomia eta kultura tradizionalak ardatz eratutako ekimen gero eta jendetsuago hau.

Gehiago irakurri...


Patxi Usobiaga eta Irati Anda Txinara doaz, datorren astean jokatuko den Eskalada Munduko Txapelketara

2009/06/26

Irati Anda eta Patxi Usabiaga gaur goizean Donostian, Txinara abiatu aurretik eman duten prentsaurrekoan Norgehiagoka Xining-en jokatuko da datorren ostegunean hasita, uztailak 2, eta finalak hilaren 4an (emakumezkoena) eta 5ean (gizonezkoena) izango dira. Seigarren mundu-txapelketa izango da Usobiagarentzat, azken hiru edizioetan zilarrezko domina lortu eta IFSCren ranking-ean laugarren postuan kokatu ondoren. Irati Andak bosgarren postua lortu zuen 2007an Avilesen, Mundu-Txapelketaren aurreko edizioan, eta hauxe izango da txapelketa honetako bere bigarren partehartzea.

Gehiago irakurri...


Zuzendari Batzordea berritu du Gral Pringlesko 'Eusko Biltzar' EEak: Juanita Zubizarreta, lehendakari

2009/06/26

Elkarteko araudiak dioenari jarraiki eta Ohiko Biltzar Nagusia egin ondoren, Zuzendaritza Batzordea berritu du Argentinako Buenos Aires probintzian General Pringles herriko 'Eusko Biltzar' Euskal Etxeak, Juanita Zubizarreta hautatuz lehendakari berri. Harekin batera arituko dira Rodolfo Iriarte, lehendakariorde; Maria del Carmen Goicoechea, diruzain; Juan Jose Olasagastia, diruzainorde; Miriam Zabala, idazkari; eta Silvia Moreno, idazkariorde.

Gehiago irakurri...


Renoko Euskal Ikasketa Zentroa Argitalpen Koordinatzaile bila ari da; eskabide epea, asteazkenean amaituko

2009/06/26

Nevada-Reno Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroa eta Euskal Liburutegiko sarrera, Kate Camino bertako bulegoko arduraduna harreragile (argazkia EuskalKultura.com) Datorren asteazkenean, uztailaren 1ean amaituko da Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak (CBS) zabaldu duen lanpostu deiari erantzuteko epea. 11 hilabeterako kontratua da, 32 ordu astero eta berritzeko aukerarekin, ekonomia lagun bada. 25.400 dolarreko soldata dauka, etekinak barne. Hautagaiak argitaratze lanetan esperientzia eduki beharko luke eta marketin eta salmenta kontuetan ere aritu izana kontutan hartuko da. Eskabideak aurkezteko epea datorren asteko asteazkenean amaituko, uztailaren 1ean. Interesatuentzat hona nora jo eta norekin harremanetan jarri e-mailez zein telefonoz.

Gehiago irakurri...


Viedma eta Patagonesko 'Beti Aurrera' Euskal Etxekoek dantzaz eta kantuz ospatu zuten San Juan sua

2009/06/26

'Beti Aurrera Aberri Etxea'koen San Juan sua eta euskal etxeko kide eta dantzariak Munduan zehar barreiatuta dauden euskaldunek ekainaren 20tik 28ra bitartean ari dira ospatzen San Juan bezperako suaren tradizioa. Gehienek aurreko edo ondoko asteburuetan ospatuko dute, ez baita erraza aste egun gorri batean, biharamunean lana egin behar delarik, gauzak antolatu eta jendea mugiaraztea. Argentinan, asko dira suaren ohiturari segitzen diotenak. Datozen lerro eta argazkietan Viedma (Rio Negro) eta Carmen de Patagones (Buenos Aires) herrietako euskaldunak biltzen dituen 'Beti Aurrera Aberri Etxea'koen ospakizuna dakargu gogora. Dantzari eta kantari ekin zioten gauari, joan den asteburuan, tradizioa beste behin biziaraziz.

Gehiago irakurri...


Arrakastaz bukatu da Chacoko EEko 'Aurrera Goaz' antzerki taldeak antolatutako antzerki tailerra

2009/06/26

Scolari Nuria, Valentina Selzer, Matías Benegas, Nicolás Chaparro, Lourdes Melgarejo, Marianela Echavarría, Samuel Alegre, Yanina Quiroz, Mauro A Carruego, Verónica Castillo, Ana P. Ayala, Nahuel Rebull, Luis Palacio, Roberto P Bertoldi, Gladis Queirel... Arrakastaz bukatu da Resistencia hiri argentinarrean bertako 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeko 'Aurrera Goaz' antzerki taldeak antzezpen teknikak hobetzeko antolatutako tailerra. Ikastaroa ematen, Villa Mercedesetik bertaratuak, Luis Palacio eta Verónica Castillo antzerki munduko profesionalak aritu dira. Bada denbora bat Chacoko Euskal Etxean antzerkia eta oholtza gaineko arteekin zerikusia daukaten ekimenak garatzen direla, tartean 'Aurrera Goaz' antzerki taldea bera. Ez da harritzekoa, beraz, tailerrak hogeita hamar partaide bildu izana.

Gehiago irakurri...


Euskara Munduan programa aurrera doa: Negu barnetegia uztailaren 25ean hasiko da Argentinako Las Floresen

2009/06/25

Azkeneko barnetegiko irudia, joan den urtarrilean Montevideon egina Uztailaren 25etik abuztuaren 1era, eta Euskara Munduan proiektuaren barne, gauzatuko da Las Flores herrian, Buenos Aires probintzian, neguko euskara barnetegia. HABEk kudeatutako internet bidezko trebakuntza programan urtean zehar lanean aritu diren ikasleak berriro ere elkartuko dira, ikasitako guztia eta batez ere mintza-praktika lantzeko asmoarekin. 40 bat lagunek osatzen dute parte hartuko duen taldea, batzuk Argentina bertakoak, beste batzuk zenbait herrialdetatik etorriak: Brasil,Txile, Kolonbia, Peru, Uruguai eta Estatu Batuetatik, hain zuzen.

Gehiago irakurri...


Loretako Euskaldunak Euskal Etxeko dantzariek kolorez eta alaitasunez bete zuten 'Coralmen-te' ekitaldia

2009/06/25

Loretako Euskaldunak euskal etxeko dantzariak. Ezkerretik eskuinera: Juana Diéguez, Yésica Saldaña, Gisela Pellejero, Jael Griffes, Graciana Goicoechandia, Ana Giurlani, Tatiana Iparraguirre, Camila Ordorica, María José Puente eta Iñaki Iparraguirre Argentinako Las Flores herriko Euskal Etxeko kideak, neguko euskara barnetegiaren antolakuntzan erabat murgilduta egonda ere, ez diote horregatik beste hainbat jardueratan parte hartzeari uko egiten. Prest egon ohi dira beti herriko komunitateak antolatutako kultura eta elkartasun ekitaldietara joateko, eta halaxe, joan den asteburuan, euskal dantzak ekarri zituzten 'Coralmen-te' ekitaldira, gainerako gizataldeetako jendeek ezagutu ahal izateko. Horrekin batera, Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxeko abesbatza gonbidatu zuten, euskal kantuen erakusgarri. 'Coralmen-te' Las Floreseko Dante Alighieri Eskola Elebidunak urtero antolatutako musika topaketa da.

Gehiago irakurri...


Mexikoko unibertsitateetan euskal kultura ikastaroak egindako ikasleei euren lana eta ahalegina eskertu zaie

2009/06/25

Iñaki Ruiz, Eusko Jaurlaritzak Mexikon duen Ordezkaria ikasleei zuzentzen Iñaki Ruiz Eusko Jaurlaritzak Mexikon duen Ordezkaritzako buruak Mexikoko zenbait unibertsitatetan euskara eta euskal kulturari buruzko ikastaroak burututako 65 ikasleren lana zoriondu du ekitaldi berezi batean. Euskal Ordezkaritzak eskerrak eman nahi izan dizkie kurtsoan zehar egin duten lanagatik baita euskal kulturarekiko erakutsitako interesagatik ere. Partaidetza diplomen banaketa, Unibertsitate Iberoamerikarra, UNAM, Monterreyko Unibertsitate Teknologikoa eta Mexiko Hiriburuko Teknologikoko agintariak bertan zirela egin da. Hurrengo ikasturteari begira, ikastaro berri bat iragarri da, Unibertsitate Iberoamerikarrean, jende helduari zuzendua.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia