euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Joxepa Odriozola Zendoia, 98 urte, Argentinan 45 urtez ibilitako emigrante baten lekukotasuna

2009/07/20

Joxepa Odiozola Zendoia, etxe aterian, Azpeitian (argazkia Carina Oyola) Joxepa Odiozola Zendoia 98 'udaberri' dituen azpeitiar bat da. Basabe baserrian jaioa, 1947an Argentinara joan zen eta bertan ezagutu zuen bere senarra izango zena. 45 urtez bizi izan zen Joxepa herrialde hegoamerikarrean, 1992an berriz azpeitiratu zen arte. Carina Gabriela Oyola, Argentinako San Juango Eusko Etxeko kidea, egunotan Euskal Herrian Gaztemundu programan parte hartzen ari dena, berarekin bildu da orain gutxi eta euskal eta argentinar kontuei buruz solastu dira. Carinak datozen lerro hauek idatzi ditu gurekin partekatzeko, Joxeparen berri oso laburtua emanez.

Gehiago irakurri...


Hona Julian Celaya Diasporarako zuzendari berriaren lehenengo agur laburra euskal etxeei bideoz emana

2009/07/17

Julian Celaya (argazkia EuskalKultura.com) Joan den astelehenean hasi zuen bere lehendabiziko lan-astea Julian Celaya Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendari berriak. Sartu berria da bulegoan, eta goiz da oraindik galdera sakonak egiteko planei eta programa zehatzei buruz. Lerro nagusiak, euskal etxeei eta kanpoko euskal gizataldeei arreta eskaintzen eta laguntasuna ematen segitzea dira, eta hala adierazi dio EuskalKultura.com-i berarekin izan dugun lehenengo elkar-ikuste batean. Hitz batzuk ere eskatu dizkiogu, Gasteizen, Gaztemundun zegoela, lehenengo agur bat zabal diezaien munduko euskal etxe eta gizataldeei, eta halaxe egin du. Bideoz bada ere, lehenengo aldiz zuzendu zaio Diasporari. Hona, beraz, Julian Celayaren lehenengo agurra.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Lagun Onak korala bere 70. urtebetetzea kantari ari da ospatzen, indar bizian

2009/07/17

Lagun Onak Abesbatza Buenos Aireseko Liburu Azokan (argazkia EuskalKultura.com) Euskal Herritik etorritako hainbat euskaldunek, jaioterria utzi behar izan bazuten ere, ez zeuden euren ohiturak eta kultura galtzen uzteko prest. Eta musika da, dudarik gabe, Euskal Herriko kulturaren arlo garrantzitsuenetako bat. Karia hortara, 1939 urtean euskaldun taldetxo bat koru bat sortzeko asmoz hasi zen elkartzen. Hasieran gizonak bakarrik; gero abesbatza, misto bihurtu zen Luis de Mallea apaizaren gidaritzapean. Gaur egun, 60 kiderekin eta Miguel Angel Pesce zuzendari, Lagun Onak Abesbatza euskal komunitateko eta Buenos Aireseko musikaren munduko erreferente bat da. 70 urte pasatu dira baina hasierako indarra, kalitatea eta euskal kulturarekiko maitasuna bere horretan mantentzen dira.

Gehiago irakurri...


San Miguelgo 'Askatasunaren Bidea' Argentinako euskal elkarte berriak bere lehenengo urratsa eman du

2009/07/17

César Mohr, Horacio Marotto Etxezahar, Elba Reggi, Nerea Mohr, Itziar Mohr, Néstor Fernández, Ma Jesús Andrés Zarandona eta Mariana Fernández Castelli (argazkia EuskalKultura.com) 'Ibilbide aske eta hierarkiarik gabekoa' da Askatasunaren Bidea taldeko kideek eraiki nahi dutena. Horrela aurkeztu dute beren burua euskal komunitatearen aurrean eta horrela azpimarratu nahi izan dute antolatu duten lehenengo jendaurreko ekitaldian. Joan den larunbatean, eta elkarte berriak luzatutako gonbiteari erantzunez, berrogei bat lagun bildu ziren San Miguelgo Merkataritza eta Industria Ganberara, Koldo Zabalondo arotz euskaldunak eman zuen hitzaldia entzutera. Zabalondok haritzari buruz hitz egiteaz gain publikoa hunkitu zuen diasporaz esan zituen hitzekin: 'Euskal Herritik joan behar izan zuenak pentsatzen zuen berak galdu zuela, baina guk geuk ere galdu egin dugu zuek ez zaituztegulako'.

Gehiago irakurri...


Euskaldunen marka historiko handia duen Filipinaseko enbaxadaria errezibitu du Lopez Lehendakariak

2009/07/16

Ezker-eskuin, ministro eta kontsul Marciano R. de Borja (ikerlaria eta euskal-filipinar historian aditua), Lagdameo enbaxadaria, Lopez Lehendakaria eta Andoni de Irala, Ohorezko Kontsul filipinarra Bilbon, Lehendakariaren bulego ondoan Filipinak Espainian daukaten enbaxadaria errezibitu berri du Lopez Lehendakariak Gasteizen, joan den asteko ostegunean. Filipinak eta Euskadik harreman sendo eta aktiboak garatu dituzte azken urteotan. 2007ko abenduan, Gloria Macapagal Arroyo presidente filipinarra Euskal Herrian izan zen bisita ofizialean, izan ere Urdaneta Urtea inauguratzeko ekitaldian, Urdaneta itsasgizon euskalduna pertsonaia arras garrantzitsua izan baitzen Filipinetako historian. Arroyok euskal agintariak bisitatu zituen, bitariko harremanak eta ekonomia, kultura eta teknika alorreko lankidetza indartzeko. Euskal jatorriko leku-izenak, esaterako, espainiar koloniar garaikoak, ugariak dira Filipinetako geografia osoan.

Gehiago irakurri...


Zubi Zintzilikatua izan zen XIX. mendeko Manilako sinboloetako bat, euskaldunek eraiki eta ustiatua

2009/07/16

'Zubi Zintzilikatua' (1852) bere motako lehena izan zen Asia osoan. Argazkia Filipiniana.net-en politesia. XIX. mendeko azkeneko zatian, Manila gorakada bizi zuen metropolia zen, 'Orienteko perla' ezizena merezi arteraino. Hiriko gobernuak kale berriak galtzaratzen zituen eta zubi berriak eraiki arazten, ekonomia hazkorra laguntzearren. Manilako sinboloetako bat, eta baita Ynchausti y Compañía euskal enpresaren aberastasunarena ere, Zubi Zintzilikatua zen, Matias Menchacatorre arkitekto euskaldunak eraikia eta hasieran Claveria zubia gisa ezagutua, Narciso Claveria Zubia gobernadorearen karietara, nonbait. Manila My Manila liburuan, Nick Joaquin-ek honela aipatzen du zubia 1870 urteetan: "Hiriaren ibaia zeharkatuz... Zubi Zintzilikatu harrigarriak, airean dilindan, ingeniaritzaren eta zientzien garaiaren agurra bailitzan". Aro industrialak adierazpide aurkitu zuen Filipinetan zubi hau, Asia osoan parerik gabea. Artikulua Alejandro R. Roces-ek sinatzen du, jatorriz Philstar.com-en.

Gehiago irakurri...


Donostiako Gaztelupe koruak, kontzertu bira egingo du azaroan Argentina, Uruguai eta Txilen barrena

2009/07/15

Gaztelupe koroa Donostiako San Bizente elizan egindako kontzertu batean (argazkia Gaztelupe) Gaztelupe abesbatza donostiarra kontzertu antolatzen ari dadatorren urri-azarorako Hego Ameriketatik. Bidaia urriaren 31tik azaroaren 14ra gauzatuko da eta dagoeneko lotuak dituzte kontzertuak Uruguain (Montevideo), Argentinan (Buenos Aires, Bariloche) eta Txilen (Valparaíso eta Santiago). Tartean geratzen diren egunetako batzuetan korala prest legoke kontzerturen bat gehiago antolatzeko, euskal etxeren batek halakorik proposatuko balio.

Gehiago irakurri...


Kontzertu itzuli berria ari da prestatzen urrirako Joseba Gotzon kantaria Hego Amerikan

2009/07/15

Joseba Gotzon kantautorea Joseba Gotzonek 25 urte betetzen ditu bere lehen diskoa, 'Gau Hotza', argitaratu zuenetik eta karia hortara kontzertu bira berezia egingo du urrian Argentinan. Zuzeneko emanaldiak grabatu eta '25' izeneko abesti bilduma batean jasoko dira. Dagoeneko, lotuak ditu hiru kantaldiak San Nicolás, Paraná, La Platan eta Buenos Aires hiriburuan. Kantariak erabat itxi gabe dauka oraindik agenda eta nahi duten euskal etxeak, garaiz dira oraindik kantari portugaletetarraren emanaldi bat programatzeko.

Gehiago irakurri...


Kolonbiako Euskal Etxeak harrera ekitaldia egingo dio bihar Ignacio Martinez Euskadiko ordezkari berriari

2009/07/15

Gehiago irakurri...


Kanpo Harreman eta Gizataldeekiko, Jaurlaritzako arduradun berriek abiatu zuten Gasteizen Gaztemundu

2009/07/14

Ezkerrean, atzo, Julian Celaya Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendari berria; eskuinean, Guillermo Echenique, Kanpo Harremanetarako idazkari orokorra (argazkia EuskalKultura.com) Atzo inauguratu zen Gasteizen Gaztemunduko 2009ko edizioa, Argentina, Uruguai, Txile, Kolonbia, Espainia, Estatu Batuak eta Venezuelako euskal etxeetatik etorritako kideak partaide. Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari orokor berriak, Guillermo Etxenikek, eta izan ere bere karguan atzo bertan lehenengo lan eguna zeukan Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendari berriak, Julian Celayak, eman zieten harrera. Gaztemundu atzotik datorren asteko ostegunera, uztailaren 23ra arte egingo da, euskaletxeak.net atariaren kudeaketa ardatz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia