euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ba da zure komunitatean ikertzea merezi duen euskal musikarekiko ekarpenik? Eskatu Juan Zelaia Beka

2009/07/24

Juan Zelaia Letamendi bekaren diptikoa Juan Zelaiak eta EuskalFundazioak sortua, ekimen honek euskaraz eginiko euskal musika ikerketak nahi ditu sustatu. Zure euskal txean, zure euskal komunitatean, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo ezagutzea merezi duen musika lanik ikertzeke dagoela badakizu, hemen daukazu ikerlan hori egin ahal izateko sostengu ekonomikoa. Aste honetan, Eresbilek Juan Zelaia Letamendi Musika Bekaren laugarren edizioaren deialdia egin du. Euskal Fundazioaren babesarekin, bekak musika eta euskara uztartzen dituen ikerketa lanak ditu helburu eta edozeinek parte har dezake. Iaz, hasteko, Uruguaiko euskal musikari buruzko proiektu batek eskuratu zuen. Juan Zelaia beka 9.000 euroz hornituta dago eta musika alorrean edozein eremutako proiektuak aurkez daitezke bai banaka baita taldeka ere. Proposamenak abuztuaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira.

Gehiago irakurri...


Baietz, euskal tresna tradizionalak egiten, jotzen eta erakus/irakasten dituen talde euskal argentinarra

2009/07/23

Baietz taldeko kideak: Franco Seghesso, Agustín Alonso, José Fernández, Gaspar jaurena eta Fernando Zabalza Agustín Alonso, José Noé Fernández, Franco Seghesso, Fernando Zabalza eta Gaspar Jaurena gazte argentinarrak Cordoba probintziakoak dira, musikariak, eta zaletasun bera daukate: euskal musika tradizionala. Beren kabuz hasi ziren ikasten, ikertzen eta Argentinan aurkitzen ez diren euskal musika tresnak egiten. Denboraren poderioz, zaletasun hori areagotuz joan da eta talde bat sortzera ekarri ditu: Baietz taldea. Taldeak oso leku berezia du Gure Txokoa Córdobako Euskal Etxean eta kideak gogor ari dira lanean, euren zaletasuna Diasporako beste hainbat euskal etxe eta herritan ere ezagutarazteko.

Gehiago irakurri...


Vascosmexico.com webgune euskal mexikarrak bost urte bete ditu eta dagoeneko 1600 erabiltzaile ditu

2009/07/23

Vascosmexico webgunearen irudia 2004ko uztailean jaio zen Vascosmexico.com webgunea. Hilabete batzuk lehenago, izen bereko posta taldea zen sortua zen eta harek sustatuta sortu zen ondoren elkargune birtuala. Gaur egun 1.600 erabiltzaile erregistratu izatera iritsi da, zailtasun asko gainditu behar izan dituen ibilbide batean, bere kudeatzaile Jaione Arrietak EuskalKultura.com-i azaldu dionez. Guneak, besteak beste 20.000 bat mila irudiko argazki bilduma aberatsa bildu eta eskaintzen du ikusgai. Orrialdea oro har eta bilduma hori zehatzago, aukera ona dira Mexikoko euskaldunen bizitzara hurreratzeko.

Gehiago irakurri...


Atzoko eta gaurko irudi bidezko bidaia egin daiteke Gipuzkoan zehar GureGipuzkoa.net webguneari esker

2009/07/22

1933ko hauteskundeak, Eibarren Indalecio Ojanguren ateratako argazkia Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara sailak webgune berri bat abiarazi du. GureGipuzkoa.net-ek Gipuzkoako 10.000 irudi baino gehiago jasotzen ditu lurraldearen historia grafikoa islatuz. Tresna dinamikoa izan nahi du eta horregatik aukera ematen du edozein erabiltzailek bertan bere argazkiak jar ditzan. Foru Aldundi gipuzkoarrak Indalecio Ojanguren eta Sigfrido Kochen argazki bildumak ixuri situ bertara. Sustatzaileek gipuzkoar askok parte hartzea espero dute argazki bilduma ahal bezain aberatsa eta zabala izateko.

Gehiago irakurri...


Euskal herri-kirol erakustaldiak eta joaldunen pasealdiak Eskoziako Highland-en egindako topaketetan

2009/07/22

Joaldunak Eskoziako Highlands-eko topaketan (argazkia The Press and Journal) 'Nazioen Mundua' euskal ekimenak berriz ere Eskoziara egin du bidaia bertako topaketa kulturaletan parte hartzeko. Euskal Herritik 65 lagun eraman ditu Highland-era, joaldunak, txalaparta, aizkolariak, dantzariak eta euskal musika erakutsiz eta biziaraziz kultura gaelikoaren jaialdian. Nazioen Munduaren helburua munduan euskal kultura ezagutzera ematea da eta kultura gaelikoarekin diren antzekotasunak direla eta ez da lehenengo aldia Eskozia bisitatzen dutela. Euskal Herriko Gazte Orkestra ere Eskozian izango da abuztuaren 4an Aberdeeneko Nazioarteko jaialdian, kasu horretan lehenengoz jotzen.

Gehiago irakurri...


Uruguaitik zetozen 12.000 bat botila 'nafar patxaran' faltsu atzeman dituzte Santurtziko portuan

2009/07/22

Nafar patxarana, Kontseilu Arautzailearen seiluduna

Uruguaitik zetozen 12.000 bat botila 'nafar patxaran' faltsu, nafar marka ezagun baten izenpean eta Nafar Patxaranaren Kontseilu Arautzailea baimenik gabe aipatuz atzeman ditu poliziak Santurtziko portuan. Botilak Montevideoko enpresa baten izenean zetozen eta merkatuan 108.000 bat euroko prezioa hartuko zuten.

Gehiago irakurri...


Igandean Elizondon egin zen Baztandarren Biltzarrean etorkinek euren karroza izan zuten lehen aldiz

2009/07/21

Elizondoko Belatzak taldearen zezen plazak lehen saria eskuratu zuen (argazkia Ondikol-Diario de Noticias) Baztanen urtero egiten da uztaila erdialdean Baztandarren Biltzarra deituriko jaia. Egun honetan bailarako herri guztiak desfile batean biltzen dira bizilagunek egindako karrozekin. Hauetan kritika izaten da gai nagusia baina baita eguneroko bizitzaren pasarteak edota bestelakoak. Aurten desfilean buru izan ziren galiziar, aragoiar eta katalan bat, hauen eskuetan, ikurriña, Nafarroako bandera eta Baztangoa eraman zituztelarik. Lehen aldiz Baztanen bizi diren ekuadortarrek euren karroza atera zuten Elizondoko kaleetara. Honetan, beren herrialdetik Baztanera iritsi arteko bidaia islatu nahi izan zutelarik. Guztira 22 karroza izan ziren. Virginia Aleman alkate baztandarrak, bereziki azpimarratu zuen etorkinen parte hartzea, izan ere, 'bailarako bizitzan eta kulturaren parte sentitzen direla erakutsi zutelako jai egun handi honetan euren bizilagunekin batera kalera ateraz'.

Gehiago irakurri...


'Batzuetan neka zaitezke gizartearen erritmo eta baloreez eta beste errealitate bat ezagutzeko nahia izan'

2009/07/21

Agus Errazkin eta Idoia Osa (argazkia EuskalKultura.com) Agustin Errazkin eta Idoia Osa bikote irundarrak oso argi zeukan bere eguneroko bizitza utzi eta beste errealitate bat, Latinoamerikakoa, ezagutzeko apustua egin zuenean. Jakitun ziren gizarte bat ondo ezagutzeko bertakoekin bizi eta jendearen bizimodua egin behar dela, eta bi urteko bidaia antolatu zuten, toki bakoitzean luzaro egon ahal izateko. Bisitatuko dituzten herrialdeetako errealitatean murgiltzeko asmoa daukate eta Bolivian, esaterako, 'Taupadak' GKE (Gobernuz Kanpoko Erakundea) euskaldunean arituko dira. 'Amazonia boliviarreko herri indigenekiko konpromisoa handia du Taupadak-ek. Euren proiektu batek emakumeen aurrerabideari erreparatzen dio bereziki: produkzio lanak egiten eta gizonengandik independenteak izan daitezkeela irakastea du asmoa. Horretan arituko gara', azaldu diote EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


400 pertsona partaide Chinon Udaleku 2009ko azken emanaldian, AEBetako Mus Txapelketa Nazionalarekin batera

2009/07/20

Chinoko 2009ko Udalekuko talde-argazkia (erresoluzio altuagoan ipini dugu, nahi duenak jaitsi ahal izan dezan) Uztailaren 11ean, larunbatez, amaitua da Kaliforniako Chinon, bertako Euskal Etxeak antolatua, Udalekuren 2009ko edizioa. Urtero eta 10-15 urte arteko bere gaztetxoentzat eratutako ekimena da Udaleku eta aurtengoan 101 gaztetxo bildu ditu. Irakasleen artean, FEVAko bi ordezkari ere izan dira --Miren Arozarena eta Gabi Mendia-- bertako esperientzia Argentinan aplikarria izan zitekeelakoan. Udalekuko azken emanaldiak 400 bat jende bildu zituen, AEBetako Museko Txapelketarekin batera egin baitzen. Museko txapeldun, Winnemuccako Nekane Gabika eta Ana M. Smith; bigarren, Jean Flesher eta John Cendagorta, Salt Lake City-koak. Winnemuccatarrak izango dira AEBetako ordezkari abuztu-irailean Balmasedan jokatuko den Munduko Mus txapelketan.

Gehiago irakurri...


Sagardoa eta zortzi txakolin mota probatzeko datorren astean Durham-en, Ipar Karolinan, dastaketa batean

2009/07/20

Matthew Beason antolatzailea (argazkia sixplates.com) Txakolin dastaketa bat, bai, Estatu Batuetako Ipar Karolinan, Matthew Beason-ek bere 'Six Plates' jatetxe-ardandegian antolatua. Ardotan aditua da Matthew Beason, eta etorri berria da duela hilabete pasexea Euskal Herritik, bertan zenbait upategi eta txakolindegi bisitatu ostean. Dastaketa datorren asteko astelehenean izango da, uztailaren 27an, eta zortzi txakolin mota eta sagardoko bakarra eskainiko ditu dastagai, tartean, laguntzeko, pintxoak eta tortila, antxoak eta bestelako mokaduak. Luxuzko aukera bat, Estatu Batuetako alde honetan lortzen batere erraza ez dena.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia