euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

A. Ospital, argentinar eta euskaldun, Euskal Herrian eta Argentinan gertatu aldaketen lekuko baliotsua

2009/07/29

Alberto Ospital bere emazte Betty Paris-ekin Buenos Airesen, euren etxeko egongelan (argazkia EuskalKultura.com) 1931ko azaroaren batean jaio zen Alberto Ospital, Iparraldetik Argentinara etorritako sendi baten barruan. Gurasoek beren burua euskalduntzat bazuten ere, etxean Frantziako Iraultza ospatzen zuten uztailaren hamalauoro. Denboraren poderioz Albertok euskaldunen pairamenaren berri izan zuen eta Argentinan Euskal Herriaren alde lan egiten duten erakundeetara hurbildu zen. Bizitza pertsonalean ere hainbat aldaketa ikusi ahal izan ditu. Hamaika urterekin lanean hasi zenean, Buenos Aires hiriburuko erdigunean bertan zeuden tamboak (behi baserriak) eta Rivadavia etorbidean, auzo berean, bi frontoi zeuden, bata bestearen ondoan.

Gehiago irakurri...


Fabio Aristimunhoren lana euskal, galiziar, kataluniar eta espainiar poesiaz gaur aurkeztuko da Madrilen

2009/07/29

'Poesías de Espanha' bildumaren aurkezpen ekitaldiko kartela Gaur aurkeztuko da Madrilen, bertako Café Galdós-en, Fabio Aristimunho euskal-brasildarraren 'Poesías de Espanha: das origens à Guerra Civil' izeneko poesia bilduma. Euskal, kataluniar, galiziar eta espainiar poesiei liburuki bana eskainita, Aristimunhok 1936. urtera arte idatzitako poesia biltzen du, autoreak berak aurretik Brasilen eginiko aurkezpenean esan zuznez. Madrilen, gaur arratsalderako dago deitua aurkezpena, seietatik aurrera eta Javier Diaz Gil poetak gidaturik.

Gehiago irakurri...


Ehundaka euskal amerikar bildu da asteburuan Urteroko NABO Festaren 30. urteurrenera Renon (I)

2009/07/28

Euskal Kabalkadaren irudia, ibai ondoan, Renoko karriketan (argazkia EuskalKultura.com) Renon ohikoa den bero azkarra lagun (ala etsai?), iragan asteburuan hiri nevadatar honetako Wingfield Park-era bildutako jendeak egun goxoa pasatu zuten euskal festaren karietara, giro polita medio eta bederen Kalifornia, Idaho, Utah, Washington, New York, Wyoming, Oregon eta Nevadako estatuetatik --Estatu Batuetan-- eta Kanadako British Columbia eta Quebec probintzietatik etorritako euskal amerikarrek eragindako animazioa ere eragile. Euskal Herritik ere bildu zen Jaurlaritzako ordezkaritza ofiziala, eta baita ere hainbat musikari eta artista, tartean Zabaleta Anaiak trikitilariak, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak, Juan Antonio Urbeltz ikertzailea eta Marian Arregi eta Mikel Urbeltz musikariak, Ane Albisu eta Fernando Aristizabal dantzariak, 'Zapeiz Mukaki' musika taldea, Guillermo Zubiaga komikilaria eta beste batzuk, bakoitzak bere arlotik, Estatu Batu osotik etorritako lagunekin batera guztien artean euskal festa eder bat osatu arte.

Gehiago irakurri...


San Ignazio eguna ospatzeko egitarau berezia antolatu dute Buenos Airesen 'Laurak Bat' Euskal Etxeko kideek

2009/07/28

Dantzariak 'Laurak Bat' Euskal Etxearen aurrean 2007ko ospakizunetan (argazkia Laurak Bat EE) Loiolako San Ignazioren eguna euskal diasporan gehien ospatzen den jaietako bat da. Batez ere urte gehien dauzkaten euskal etxeetan ekintza eta jai bereziak antolatzen dira euskal santuaren eguna ospatzeko eta Buenos Airesko 'Laurak Bat', munduko euskal etxeetan zaharrena, izan ere. Laurak Bat-ek uztailaren 31ean, San Ignazio egunean bertan alegia, hasiko ditu festak. Besteak beste musika, pilota partidak eta dantza erakustaldiak izango dira euskal etxean uztailaren 31etik abuztuaren 7ra arte.

Gehiago irakurri...


Madril eta Bartzelonako Euskal Etxeek euskara ikasleentzako barnetegia egin berri dute Elizondon

2009/07/28

Iazko barnetegian parte hartu zuen taldea (argazkia Bartzelonako EE) Euskal Etxe askotan gogor aritzen dira ikasle taldeak euskara ikasten. Hizkuntzaren alderdi gramatikalak ikastea bezain garrantzitsua da ikasitakoa praktikan jartzea eta horregatik, Madrilgo eta Bartzelonako Euskal Etxeek beste behin ere barnetegia antolatu dute euren euskara ikasleentzako. Zortzi egunez, Nafarroako Elizondon izan dira 23 ikasle eta bi euskara irakasle eta, euskara eskolez gain, herriko festak eta 'Baztandarren Biltzarra' jai handian partaide izateko parada eduki dute. Bestalde, abuztuaren 31ean Bartzelonako Euskal Etxeak 16 orduko sarrera ikastaro trinko baterako deia egin du, hurrengo ikasturtean euskara ikasten hasi nahi dutenentza.

Gehiago irakurri...


Tokiko euskal telebistek webgunea zabaldu dute sarean, euren lanak internetez ere zabal daitezen

2009/07/28

Tokiko elkartearen logotipoa Tokiko informazioa euskaraz zabaltzeko webgune berri bat jarri du martxan euskarazko tokiko telebisten elkarteak Tokiko.tv helbidean. Euskal Herrian dauden tokiko euskarazko telebistei euren lana zabaltzeko leiho berri bat ematekotan hasia da webgunea eta, besteak beste, munduko euskaldunei ere Euskal Herrian sortzen diren herri mailako albisteetarako sarbidea ematen die, kilometrotan urrun egonda ere. Honako kanaleek daukate presentzia webgunean: Tolosaldeko (Gipuzkoa) 28 Kanalak; Urola bailarako (Gipuzkoa) Erlo Telebistak; Goierri Telebistak (Gipuzkoa); Deba Garaiko (Gipuzkoa) Goiena Telebistak; Bizkaiko Busturia eta Lea Artibaiko Oizmendi Telebistak; Topagunea Telebistak; Nafarroako ipar-mendebaldeko Ttipi-ttapak (bertan behera egun); eta Baztanaldeko Xaloa Telebistak.

Gehiago irakurri...


Bozak NABOn: Valerie Arrechea San Frantziskoko kaliforniarra da NABOko lehendakari berria

2009/07/27

NABOko lehendakari berria, Valerie Etcharren Arrechea, ostiraleko ekitaldian hitza hartuta (argazkia EuskalKultura.com) Joan den ostiralean egin zuen NABOk Renon bere urteroko Biltzar Nagusia. AEB eta Kanadako berrogei bat euskal etxe biltzen dituen erakunde honek bere lehendakaritza berritu zuen. Orain arteko lehendakariak, Salt Lake City-ko (Utah) Mary Gaztambidek --esana zuen bezala ez zuen bere burua berriz hautatua izateko aurkeztu--, lekukoa pasatu zion Kaliforniako San Frantziskoko Valerie Etcharren Arrecheari, azken hau aklamazioz hautatua izan ondoren, botorik gabe kontra. Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxeko lehendakari Kate Caminok proposatu zuen Arrechea eta idazki bat irakurri zuen haren soslaia emanez. [EuskalKultura.com solasean aritu da lehendakari berriarekin eta bihartik aurrera artikuluak eta bideoak ekarriko ditu aste osoan zehar gai honi buruz zein joan den asteburuan Renon gertatu diren beste zenbait elkarretaratze eta ekimenei buruz]

Gehiago irakurri...


Euskal etxeko urteurrena eta ikurriñaren eguna ospatu zuten Rosarioko Zazpirak Bat-ekoek

2009/07/27

Zazpirak Bat Euskal Etxea (argazkiak EE) Argentinako bandera eta ikurriñarekin apaindu zituzten pasa den uztailaren 14an Paraná ibaiaren ertzean dagoen hiriko hainbat balkoi. Era koloredun hau aukeratu zuten Zazpirak Bat euskal etxeko kideek ikurriñaren eguna eta erakundearen urtebetetzea ospatzeko. Hiru urte baino ez zaizkio falta erakunde honi mendeurrenera heltzeko eta hasierako gogo berarekin lan handia egiten dute egunero Euskal Herriko kultura zabaltzeko.

Gehiago irakurri...


Necochean dira Euskal Herritik 'Hator Hona' programan parte hartuko duten zazpi gazteak

2009/07/27

Irudian Aitziber Iraola, Gorka Segurola, Jon Basaguren, Andrea Losada, Jone Arriolabengoa, Iratxe Garrido eta Leire Saldias Necocheako Euskal Etxeko zuzendaritza taldeko kideekin Necochean dira aurtengo 'Hator Hona' programako zazpi partaideak. Euskal Etxean euskal kultura tailerrak ematen ari dira Aitziber Iraola, Gorka Segurola, Jon Basaguren, Andrea Losada, Jone Arriolabengoa, Iratxe Garrido eta Leire Saldias. Uztailaren 18an iritsi ziren Euskal Herriko zazpi gazteak eta bertan izango dira dantza, kirola, musika eta euskara irakasten abuztuaren 9ra arte. Gazteei ongietorria emateko Euskal Etxeko kide eta zuzendaritzakoek jai berezi bat eskaini zieten.

Gehiago irakurri...


Ibone Belausteguigoitiak 17 urterekin tranpolin jauzilari bezala hasitako ibilbidea ez du eten 79rekin

2009/07/27

Ibone Belausteguigoitia bere dominak erakusten (argazkia Francisco Constantino) Ibone Belausteguigoitia 1930eko maiatzaren 23an jaio zen, Bilbon. Urtebete zuela, familia Mexikora etorri zen bizitzera eta bertan jarraitzen du. 17 urterekin, tranpolin jauziak egiten hasi eta oraindik horretan lehiatzen jarraitzen du nahiz eta dagoeneko 79 urte beteak izan. Bere ibilbidean 300 domina inguru lortu ditu, ezbairik gabe egungo kirolari askok lortu nahi luketen marka.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia