euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Literatur ekitaldia Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxean Leo Gabilondo idazle gaztearen eskutik

2009/08/04

Leo Gabilondo bere liburuaren aurkezpenean Jakina denez, azken bolada honetan Argentinan, A gripe epidemia dela-eta, bilerak eta jende askoren arteko topaketak murriztu egin dira, sarritan guztiz bertan behera geratu arte. Horrek, bistan da, euskal etxeak ere harrapatu ditu. Denbora eta krisialdia pasatu ahala, euskal etxeak ere itzultzen hasi dira betiko errutina eta ekimenetara. Arrecifesen, bertako euskal etxeak ateak ireki dizkio herri bereko Leo Gabilondo idazleari 'El ocaso del caos' (Kaosaren gainbehera) liburuaren aurkezpen ekitaldiari. Idazle gazteak lagun izan du komunitatea, aurkezpena jendez bete baitzen.

Gehiago irakurri...


'Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan' argazki erakusketak segitzen du Argentinako euskal etxeetan ibiltari

2009/08/03

'Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan' argazki erakusketaren liburuxka Eusko Jaurlaritzak, Argentinako Euskal Erakundeen Federazioak (FEVA) eta Ipar Ameriketako Euskal Erakundeen Elkarteak(NABO), Herri Musikaren Txokoarekin batera antolatutako 'Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan' argazki erakusketa Argentinako euskal etxe askotan ikusi ahal izan da azken bolada honetan eta halaxe jarraituko du, ibiltari, 2009. urteko gainerakoan, hasteko. Euskal musika-tresna tradizionalak zabaltzeko asmoa duen ekimen honek, Argentinaz gain, Andorra, Brasil, Kanada, Estatu Batuak, Txile, Kuba, Espainia, Frantzia, Uruguai eta Venezuela bisitatuko ditu. Mikel Arrazolaren berrogeita hemeretzi argazkik osatzen dute, eta soinu-tresnak eta soinu-joleak ez ezik, musikaren ingurua eta giroa ere islatzen ditu.

Gehiago irakurri...


Lapridako Eyherabide-Martin bikotea Argentinako ordezkari abuztu hondarrean Balmasedako Mundialean

2009/08/03

Macachingo 'Euskal Etxean jokatutako txapelketa nazionaleko irudia Balmasean hilabete hondarrean jokatuko den Euskal Etxeen arteko Mundu mailako Mus Txapelketako ordezkaritza argentinarra Macachingo Euzko Alkartasuna-k antolatutako norgehiagoka nazionalean erabaki zen, EuskalKultura.com-ek zegokionean informatu zuen legez. Orduan kartek erabakitako Alejandro Eyherabide eta Eduardo Martinek osatutako bikotearekin batera nor joango den Argentinako delegatu eta laguntzaile gisa eman da orain aditzera: Macachingo Gustavo Real izango da hilaren hondarrean Bizkaiko Balmasedara bidaiatuko dena. Esan beharra dago herrialde bakoitzetik, bikote muslariarekin batera herrialdeko mus delegatu bat bidaiatzen dela, antolatzaileekiko zubilan teknikoa egiteko.

Gehiago irakurri...


Naguanaguako herriak, Venezuelan, hasi berriak ditu bere patroi Begoñako Amaren festak, Eusko Etxea partaide

2009/08/03

Begoñako Ama Birjinaren prozesioa Naguanaguako kaleetan (argazkia notitarde.com) Askok ez dute jakingo Begoñako Amak Euskal Herritik haratago ere jarraitzaileak badituela, gehienbat euskal presentzia duten edo izan duten lekuetan Bizkaiko euskaldunek ereindakoa. Munduko leku horietako bat Venezuelako Naguanagua da, Valencian, Carabobo estatuan. Joan den asteburuyti hasita eta abuztuaren 16ra bitartean egingo dituzte Venezuelako hiri honetan Begoñako Amaren omenezko festak. Urtero bezala, Naguanaguan bertan egoitza duen Caraboboko Eusko Etxea partaide izango dute.

Gehiago irakurri...


NABO (North American Basque Organizations)

2009/08/01

Gehiago irakurri...


San Ignazio meza igande honetan Caracas-ko Eusko Etxean, Juan Calvo eta Juan Boterhorn-en gomutaz

2009/07/31

Venezuelako hiriburuko Eusko Etxeak datorren igandean egingo du hilabeteroko meza, kasu honetan Juan Calvo eta Boterhorn-en arimen alde. Gaur ostirala San Ignazio izanik, meza San Ignazio meza ere izango da eta Pedro Galdos apez josulagunak emango du. Ondotik, San Ignazio bazkaria egingo da, menu berezi batez, bertara gonbidatuta daudela euskal komunitate venezuelarreko kide edo adiskide guztiak.

Gehiago irakurri...


Mikel Arriet Zeelanda Berriko Auckland-eko 'Food Show' sukaldaritza erakustaldian partaide

2009/07/31

Mikel Arriet Arruiz, Davao-n (Filipinak) finkatutako chef euskalduna Mikel Arriet sukaldari andoaindarrak Zeelanda Berriko Auckland-eko 'Food Show' sukaldaritza erakustaldian partaide da egunotan. Zeelanda Berriko hiri honetan datorren igandera arte luzatuko den ekitaldi gastronomikoan Asiako zein munduko beste leku batzuetako sukaldariak bilduko dira, euren lanaren adierazle diren errezeta eta sukalde bideak agertzen. Bertan aritzearekin batera, duela bost urtedanik Filipinas lan eta bizitoki aukeratua duen Arriet euskaldunak Auckland-eko Saoul Bar & Bistro jatetxean erakutsiko ditu bere euskal molde aberastuak.

Gehiago irakurri...


Euskal pilota txapelketa jokatzen ari dira Quebec-eko Euskal Abentura Amerikarraren Parkean, T. Pistolen

2009/07/30

Trois Pistoleko frontoian pilota txapelketa jokatzen, iazko edizioari dagokion irudian (argazkia cbc.ac) Quebeceko Trois Pistoles herrian dagoen Le Parc de l'aventure basque en Amérique edo Euskal Abentura Amerikarraren Parkean, euskal pilota txapelketa jokatzen ari dira egunotan. Esaten dutenez, bertan dago Kanadako euskal frontoi tradizional bakarra. Partidak uztailaren 24ean hasi ziren eta datorren igandean, abuztuaaren 2an, bukatuko dira. Pilotaz gain, bestelako ekitaldi kulturalak ere badira, tartean euskal musika emanaldiak. Larunbaterako euskal afari handia antolatu dute eta igandean, berriz, maila guztietako pilota finalak bukatzean, kabalkada egingo da.

Gehiago irakurri...


Ipar Ameriketako hamar gaztek parte hartu dute Zuberoan 'Euskamerika' truke egitasmoan

2009/07/30

Irudiaren erdian Marcel Gaztambide, jatorri baxenabartar eta bizkaitarreko gazte amerikarra, Ardakotxeara egindako bisitan 'Euskamerika' izeneko NABOren egitasmoak Ipar Ameriketako euskal etxeetako gazte talde bat eta Zuberoako gazteak elkartzea eta bi komunitateen arteko harremanak sustatzea du helburu. Lehenengo eta behin, ekainaren 25etik uztailaren 11era arte Ipar Ameriketako hamar gaztek egin zuten Euskal Herrirako bidaia. Anne Mari Etxeberri izan da arduradun xiberotarreko bat. Berarekin, eta NABOren partez arduradun izan den Valerie Arrechearekin mintzatu da EuskalKultura.com. Guztiz ados adierazi dute biak esperientzia arras baliosa izan dela eta irrikaz espero dutela bi aste pase barru gauzatuko den bigarren partea, Zuberoako gazte taldeak Ipar Ameriketarako bidaia egiten duenean, abuztuaren 18tik irailaren lehenera.

Gehiago irakurri...


Villa Mariako Euzko Etxeak bihar eta igandean egingo ditu Urteko Biltzar Nagusia eta San Ignazio Jaia

2009/07/30

Villa Mariako Euskal Etxeko barrualdeko ikuspegia, artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com) Uztail amaiera ekintzez bete samarra Villa Mariako Euzko Etxea egiten ari dena, batetik --eta EuskalKultura.com-eko agendak garaiz iragarri bezala-- atzo bertan burutu baitzen Alex de la Iglesia zine zuzendari bilbotarrari eskaintzen ari zaion emanaldi zikloko hilabete honetako proiekzioa, 'La Comunidad' eskainiz. Horrekin batera, elkarteko Ohiko Biltzar Nagusirako deia egin du biharko euskal etxeak; eta iganderako, berriz, San Ignazio Eguneko Jaia programatu du, meza eta bazkariarekin, etxeko dantzari txiki, gaztetxo eta gazteak arituko direla, ekitaldiko etekinak euren Bahia Blancako Euskal Asterako bidaia ordaintzen laguntzeko.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia