euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

John Garamendi euskalamerikarra aukera handiz AEBetako Kongresuko kide bilakatzeko irailaren 1ean

2009/08/12

John Garamendi (argazkia EuskalKultura.com) Gaur egun Kaliforniako gobernadoreorde den John Garamendi demokrata euskalamerikarra aukera handiz dabil, hilabete eskas barru --irailaren 1ean--, Estatu Batuetako kongresukide bilakatzeko, Ellen Tauscher-en eserlekua betetzeko egingo diren hauteskunde berezietan; hala adieraziko lukete bederen boto-asmo inkestek, bere bulegotik EuskalKultura.com-i jakin arazi zaionez. Irailaren 1ean inork aski bozka lortuko ez balu, azaroaren 3koetan erabakiko litzateke. Garamendi gogor ari da kanpainan eserleku hori bereganatu nahian. AEBetara emigratu zuen Sam Garamendi lekeitiarraren biloba da politiko demokrata eta zenbaitetan bisitatu izan du Euskal Herria, Ibarretxe lehendakariak Ajuria-Enean hartu izan duelarik eta lehendakariak berak Kaliforniara iazko otsailean eginiko bisitan Garamendik Sacramentoko Kapitolioan errezibitu zuelarik Lehendakaria.

Gehiago irakurri...


Jauzi Eguna antolatu du lehen aldikoz Buenos Airesen hiriburu argentinarreko Eusko Kultur Etxeak

2009/08/12

Partaidetza eragiten duten dantzak, Mexiko 1880ko euskal egoitzan bertan, artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com) Deialdi berezia egin dute Buenos Airesen datorren abuztuaren 22rako, larunbata, hiriburu argentinarreko Eusko Kultur Etxekoek, Jauzi Eguna izenpean. Izenburuak adierazten duenez, Ipar Euskal Herriko manerako deialdia izango da, jauziak ikasi nahi edota praktikatu nahi dituztenek parada egokia izan dezaten, beti ere jai giroan eta Euskal Herriko Aitor Alava dantzaria zuzendari duen Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldeak antolaturik. Ekitaldia iluntzeko zortzi t'erdietan hasiko da hainbat azalpen teorikorekin eta afari herrikoia ere baitaratuko du, erromeria batekin bukatzeko. Jauziak ikasi nahi dituztenei dokumentazioa eta musika ere ipiniko zaie eskuragarri. Eusketxek oroitarazten du, bestalde, segitzen dutela bere egoitzan alboka eskolak, Mauro Telletxea musikari euskal amerikarrak emanik.

Gehiago irakurri...


San Francisco Chronicle-k artikulu polita argitaratu du euskal sagardoaz; euskal sagardoa salgai AEBetan

2009/08/12

Isastegi sagardoa, Estatu Batuetan saltzen den etiketarekin (argazkia Jon Bonné/San Francisco Chronicle) Duela hogei bat egun EuskalKultura.com-ek txakolin eta euskal sagardo dastaketa baten berri ematen zuen Estatu Batuetan, Ipar Karolinako Durham hirian. Egiari zor, bi euskal edari hauek gero eta zale kopuru zabalagoa ari dira lortzen Ipar Ameriketan. Atzoko edizioan, The San Francisco Chronicle egunkariak artikulu interesgarria zekarren euskal sagardoaz, hain zuzen ere Tolosako Isastegi sagardoaz, izan ere euskal sagardo marka hau eros baitaiteke jadanik Estatu Batuetan. Jon Bonné-k euskal 'Sagardoa' (sic) udan edateko edari ezin egokiagotzat jotzen du bere orrialdetan.

Gehiago irakurri...


Pedro J. Oiarzabal: "Facebook-en fenomenoa gogor iritsi da euskal diasporaren baitara"

2009/08/12

Pedro J. Oiarzabal Pedro J. Oiarzabal bilbotarra Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko (CBS) ikertzaile elkartua da eta bere doktore titulua euskal Diasporaren internet bidezko identitateaz osatu zuen. Alor honetan egindako lanari lotua, Euskaldiaspora.com webgunea kudeatzen du sarean. Joan den apirilean, 'The Online Social Networks of the Basque Diaspora. Fast Forwarded, 2005-2009' izenpeko lanaz hartu zuen parte Renoko Unibertsitatean garatutako Ezagutza Komunitateei buruzko Nazioarteko Kongresuan, Javier Echeverria (William A. Douglass katedra 2008-2009), Joseba Zulaika (CBSko zuzendarikidea), Andoni Alonso (Extremadurako Unibertsitatea, Caceres) eta Oiarzabal bera antolatzailekide.

Gehiago irakurri...


Bilboko Markeliñe taldeak 'Carbón Club' antzeztuko du Londresko kaleetan abuztuaren 12tik 16ra

2009/08/12

Markeliñe-ren Carbón Club-eko irudi bat (argazkia Carlos Cazurro) Sua eta piroteknia erabiltzen dituen meatzariei buruzko «Carbon Club» ikuskizuna emango dute hilaren 12tik 16ra Londresen, bertako Antzerki Nazionalak antolatzen duen 'Watch This Space' jaialdiaren barruan. Antzezlanaren zuzendari teknikoa den Jon Kepa Zumaldek azaldu duenaren arabera, erronka handia izango da Britainia Handira egiten duten lehen irteera hau, hango publikoa ohituago dagoelako emanaldi ikusgarrietara. Nazioarteko beste hitzorduetarako atea irekitzeko aukera ere ez dute baztertzen. Itziar Amestoy-k sinatzen du Gara-ko informazioa.

Gehiago irakurri...


'Euskaldunen pilota jokoa' erakusketa Bilboko Euskal Museotik Boiseko Basque Museumera joango da 2010ean

2009/08/11

Bilboko erakusketaren afixa 'Euskaldunen pilota jokoa' erakusketa Bilboko Euskal Museoan zazpi hilabetez --datorren urtarrilera arte-- zabalik egon ondoren, AEBtara eramango dute. Boiseko Basque Museum-ean ikusi ahal izango da 2010eko uztail-abuztuan, bertako Jaialdi jai erraldoiarekin bat eginez. Boisen bi hilabete egingo ditu eta ondoren AEBko beste hiriren batean erakusteko ahaleginetan dabiltza antolatzaileak. Erakusketak dokumentuak, koadroak, argazki eta bideoak eta beste hamaika osagai intresgarri dauzka. Erakusketa muntatu duen Bilboko Euskal Museoko Amaia Basterretxea zuzendariaren esanetan, Boiseko Basque Museum-arekin daukaten harremana oso ona da eta elkarlanean jarraitzeko asmoa dute erakusketa honen ondoren ere.

Gehiago irakurri...


Erbestetik euskal kulturaren alde lan egin zutenen historia libururatu du Gorka Aulestiak

2009/08/11

'Estigmatizados por la guerra' liburuaren azala Gorka Aulestia euskaltzain urgazlearen azken liburua da 'Estigmatizados por la guerra' (Gerlak estigmatizatutakoak). Euskara eta euskal kulturaren alde erbestetik lanean jardun zutenen ekarpena bildu du bertara ondarroarrak. Espainiako gerran euskaraz edota euskal kulturaren alde lan egiten zuten asko fusilatuak, gartzeleratuak edota erbestera bidaliak izan zirela Franco diktadorearen aginduz oroitarazten digu. Autoreak leku berezia egin die Ameriketatik lan egin zuten euskaltzaleei, tartean Juan Antonio Irazusta, Jokin Zaitegi, Salbatore Mitxelena, Martin Ugalde, Txomin Jakakortaxarena, Jon Bilbao, Eloy Placer eta Vicente Amezagari, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Urteko Batzar Orokorra egin du Villa Mariako Euzko Etxeak, Cordoban: Raul A. Onnainty-k darrai lehendakari

2009/08/11

Villa Mariako Euzko Etxea-ren egoitza, Cordoba probintzia argentinarrean Barne araudiak agindu legez, Urteroko Batzar Orokorra egin dute joan den uztailaren 31ean Cordoba probintzia argentinarreko Euzko Etxea-ko bazkideek, Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak eginez. Emaitzei dagokienean, Raul Alberto Onnainty buru duen taldeak gobernatuko du euskal etxea agintealdi berrian. Onnainty-rekin batera arituko dira Juan Francisco Pagola Ormaechea, lehendakariorde; Ismael Martínez de Alegría, idazkari; Gabriela Ugo Zugasti, idazkariorde; Néstor Giraudo, diruzain; eta Miren Guridi, diruzainorde, beste zenbait batzordekideren artean.

Gehiago irakurri...


Arrakastaz amaitu da Argentinan Necocheako 'Hator hona' gazte truke programaren seigarren edizioa

2009/08/10

Necocheako gazteak eta Euskal Etxeko jendeak, Europatik etorritako zazpi gazteak tartean, 'Alegre despertar' ekitaldian Hilabete eskas Necochean eman ondoren, euskalerriratuak dira dagoeneko, epe horretan eskarmentua eta ezagutzak Necocheako lagun eta adiskideekin partekatu ostean, 2009ko9 'Hator hona-Vení a la Argentina' gazte programan parte hartu duten zazpi gazte europar euskaldunak. Euren hondarreko egun argentinarretan, San Ignazio jaian aritu ziren gazteek, despedida modukoa egin zitzaielarik. Euskal gazte europar eta argentinarren arteko lokarriak suspertzeko helburuak beterik, datorren urteko deialdiari so hasi dira dagoeneko Necocheako gazteak.

Gehiago irakurri...


250 pertsonatik gora bildu ziren Parana-ko Kultur Etxera Urrundik-en dantza ikuskizunaz gozatzeko

2009/08/10

Urrundik-eko dantzariak euren bizitasuna, poza eta abildadea agertarazten Paranan joan den abuztuaren lehenean Aretoa jendez mukurru, Argentinako Parana hiriburu entrerriostarrak euskal dantzaz gozatzeko parada izan zuen joan den abuztuaren lehenean. Urrundik Euskal Etxeak antolatuta, emanaldia Juan L Ortiz Kultur Etxean gauzatu zen, Urrundik-en dantza taldeen eskutik, euskal kultur tradizioak dantza alorrean daukan aniztasun eta aberastasuna azaltzeko asmoz. 250 jende baino gehiago bildu ziren, agertokiaren gainean aurkeztutako ahalegin handia behar bezala txalotu eta babestearren.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia