2009/09/09

Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak Argentina eta Rio de la Platarako immigrazio bearnesa ardatz hartzen duen 'Lo que me contó abuelito' (Aitatxik kontatu zidana) filma aurkeztu zuen joan den asteko asteartean, hiriburu federaleko Moreno kaleko bere egoitzan. Agnès Lanusse-ren ideia batean oinarritua Dominique Gautier zuzendari, dokumentala egileen eskutik aurkeztua izan da agorriletik aurrera Argentinako Azul, Tres Arroyos, Santa Rosa, Tandil. Buenos Aires eta Cordoban, eta baita Uruguaiko Montevideon ere.
Gehiago irakurri...
2009/09/08

Hauteskundeak eta lehendakari aldaketa heldu zaio Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeari, Argentinako Buenos Aires probintzian, urte batzuetan lehendakari --eta lehendakari arras aktibo-- Silvina Bordenave izan ondoren, hauteskundeek Hector Eduardo Altamirari pasatu baitiote ardura hori. Maria Silvina idazkari izatera pasastu da Zuzendaritza Batzorde berrian. Eurekin batzordekide, besteak beste, Adriana Maria Osen, lehendakariorde; Nora Idoeta, idazkariorde; Alfredo Elizagaray, diruzain; eta Barbara Ugartemendia, diruzainorde.
Gehiago irakurri...
2009/09/08

Madrilgo bikoteak, Mariano Larrañaga eta Ernesto Recuero, irabazi du joan den astean Bizkaiko Balmaseda herrian jokatu den Munduko Euskal Gizataldeen Mus Txapelketa. Abuztuaren 29tik irailaren 5era egin den txapelketan Euskal Diasporako 11 bikotek hartu dute parte. Bigarrena Frantziako bikotea izan da eta hirugarrena berriz, Balmasedakoa. Antolakuntzatik azaldu dute bai muslariak, baita hauekin etorritako laguntzaile eta ordezkariak ere, oso gustura aritu direla Balmasedan. Musean jokatzeaz gain, turismoa egiteko parada izan dute eta Bilbo, Gasteiz, Urdaibai eta Gaztelugatxen izan dira besteak beste. Datorren urtean, Estatu Batuetan, Kaliforniako Chinon, izango da Munduko Mus Txapelketa.
Gehiago irakurri...
2009/09/08

Egunotan munduko Euskal Etxe asko ikasturte berria ari dira hasten [Ipar Hemisferiokoez ari gara, izan ere Argentinan eta orohar, Hego Hemisferioan abenduan bukatuko baita 2009 ikasturtea, urte naturalarekin bat]. Bartzelonan, Euskal Etxekoek irailaren 1ean ekin zioten ikasturteari, irailaren 10ean amaituko den euskara ikastaro trinko batekin. Irailaren 11ean, 'Diada' edo Kataluniako Aberri Eguna ospatuko dute txistulari, txalapartari eta dantzariekin. Aldi berean, Euskal Etxeko Txokoa eraberritzeko lanak bukatuta, Guillem Joan kantautore katalanak emanaldia eskainiko du irailaren 18an. 23an, berriz, Rafa Rueda euskalduna izango dute gonbidatu. Eta ahaztu gabe: zabalik da euskara ikastaroetan izena emateko epea ere eta, lerro hauen bitartez, Aitor Arruti lehendakariak jendea animatu nahi du parte hartzera.
Gehiago irakurri...
2009/09/07

3300/09 ordenantza medio 'Euskal Herria' izena hartuko duen plaza eraikitzeko baimena eman dio Trenque Lauquengo Udalak bertako euskal komunitateari. Proiektua 2008ko urrian aurkeztu zen Kontseilu Deliberantean eta joan den uztailaren 31eko Kontseiluaren bilkuran izan da onartua. Proiektuaren bukltzatzaile nagusia izan den Euskal Sustraiak Euskal Etxeko kideak poz-pozik daude erabakiarekin: 'Batzorde administratiboan zenbait alderdi politikotako ordezkariak daude, baina gure proposamena aho batez onartu dute eta hori azpimarratzekoa da. Laster Euskal Herritik etorritako immigranteak gogoan dituen berdegune bat izango dugu' azaldu diote Euskal Sustraiak-eko arduradunek EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2009/09/07

Ana Ines de Sequera-Ugarte Filipinetako enbaxadorea, Donostian izan zen joan den ostegunean, irailaren 3an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoa bisitatzen, bertan ikusgai dagoen 'Euskaldunak eta Pazifikoa: Andres Urdanetaren omenez' gertutik ezagutzeko hain zuzen. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Diputatuak, Maria Jesus Aranburuk, egin zion ongi etorria, Soco Romano eta Jose Maria Unsain Untzi Museoko arduradunekin batera. Guztiek, bisita gidatua egin zioten erakusketari eta amaieran orain gutxi Untzi Museoak argitara emaniko 'Donostia, itsas hiria' argitalpenaren ale bat eskaini zioten Ana Ines de Sequera-Ugarte enbaxadariari.
Gehiago irakurri...
2009/09/07

Chaco probintzia argentinarreko Resistencia hiriburuko 'Chacoko Gizakiaren Museoa'k harrera egin zion joan den ostiralean, irailaren 4ean, euskal-argentinar kultura eta egitatearen ikerle Mikel Ezkerrok 'Euskal erakundeak Argentinan' gaiaz eskaini zuen hitzaldiari. Bertaratu zirenen artean Resistencia bertako 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeko agintari eta bazkideak, eta euskal komunitateaz interesatutako jendea oro har.
Gehiago irakurri...
2009/09/07

Elkartearen araudiak dioenari jarraiki Zuzendaritza Batzordea berritzeari ekin dio Buenos Aires Hiri Autonomoko 'Euskal Echea' Kultura eta Ongintza Elkarteak. Ondorioz, datorren bi urteko epean, elkarteak Juan Bernardo Etchegoin izango du lehendakari; berarekin batera arituko dira zuzendaritzakide Marta Urruspuru de Henning, lehendakariorde; Enrique Fagoaga, idazkaria; Enrique Aramburu, idazkariordea; Juan Alberto Soroet, diruzaina; eta Juan Andrés Baqueriza, diruzainordea.
Gehiago irakurri...
2009/08/25
Webgune bat, erakusketa bat eta egitarau oso bat medio ospatuko da datorren irailean Tasio filma errodatu eta estreinatu zeneko 25. urteurrena. Montxo Armendarizek 1984ean zuzendu zuen lan honen ospakizunek Lizarran egingo diren erakusketa eta errodai taldeari egingo zaion omenaldi bat, eta Bakedaon egingo den bazkari herrikoi bat baitaratzen dute. Erakusketa Lizarrako Kultura Etxean egongo da ikusgai irailaren 5etik 20ra, filmaren artxibo materiala erakutsiz, hala nola errodai argazkiak, gidoia, story board-a eta bestelako dokumentazioa. Txondor baten erreprodukzioa ere ipiniko da, filmeko pasadizo ezagunenetako baterako bidea eginez. (Ikus filma osoaren bideoa)
Gehiago irakurri...
2009/08/25
Gehiago irakurri...