euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Espainiako Euskal Etxeen Federazioko ordezkariek lan-jardunaldi bat egin dute Gasteizen Julian Celayarekin

2009/10/28

Joan den ostiralean Lehendakaritzan bildutako Espainiako estatuko euskal etxeen ordezkariak, Julian Celaya Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendariarekin eta bere bulegoko teknikariekin (argazkia EuskalEtxeak.net) Espainiako Euskal Etxeen 'Euskal Herria' Federazioa osatzen duten zortzi euskal etxeetako ordezkariak Gasteizen bildu dira joan den ostiralean, lan-jardunaldi bat egitearren euren artean eta Julian Celaya Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendariarekin. Bileraren ondotik, euskal etxeetako ordezkariak Santa Mariako Katedraleko obrak bisitatu zituzten, bisita gidatu batean.

Gehiago irakurri...


Urtarrilaren 4tik 11ra eta Chascomus herrian burutuko da datorren urtean Argentinako lehen euskal Udalekua

2009/10/28

Estatu Batuetan NABOk urtero antolatzen duen Udalekuko partaideak iazko edizioan, Wyomingeko Buffalon (argazkia EuskalKultura.com) 2010eko udan (urtarrila hala da Argentinan) egingo da lehenengo aldiz, gisa honetan bederen, Udaleku bat Argentinan. 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak antolaturik hamabi eta hamasei urte arteko berrogeita hamar bat gazte bilduko dira urtarrilaren 4tik 11ra Buenos Aires hiriburutik 120 kilometrotara dagoen Chascomus herrian. Euskal jatorriko partaideei zuzenduta egon arren, aukera honetan ahalmen bereziko haurrek, baita arrisku egoeretan bizi diren umeek ere parte hartu ahal izango dute. Proiektuari aurre egiteko, antolatzaileek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jasoko dute eta horrekin batera Euskal Herriko 'Eziko Udalekua' erakundeko bost begirale etorriko dira herriko irakasle eta euskal etxeko dantzariekin batera ekintzak antolatzera.

Gehiago irakurri...


Euskaltzaindiak paperezko Plazaberri kaleratuko du; bere argitalpen guztiak eskuragai egongo diren sarean

2009/10/27

Plazaberri albistariaren lehenengo alea Euskaltzaindiak Plazaberri, Akademiaren albiste gunea, aurrerantzean paperezko formatuan argitaratuko du. Bestalde, hemendik aurrera baita ere, Euskaltzaindiaren argitalpen guztiak Espainiako Editoreen Elkarteetako Federazioaren 'Dilve' zerbitzuan kontsultagai izango dira.

Gehiago irakurri...


Arrakasta handiz amaitu da Bartzelonan oroimen historikoaren inguruko zikloaren lehenengo zatia

2009/10/27

Bartzelonan Euskal Etxeak Oroimen Historikoari eskainitako Astearen afixa Arrakasta handiz amaitu da Bartzelonan, bertako Euskal Etxean antolaturik, oroimen historikoaren inguruko zikloaren lehenengo saioa, 'Ez ahaztu / No oblidem' izenaz ezagutzen dena. Aurtengoan bi astetan banatu da zikloa, horietarik lehenengoa urrian izan delarik eta bigarrena, ostera, abendurako iragarririk.

Gehiago irakurri...


EHUko bi ikerlari laginak hartzen ari dira Argentinan Euskal Diasporaren DNA bankua sortzeko

2009/10/27

Adrian Odriozola eta Jose Aznar Iparraldeko Euskal Etxeko kideekin (argazkia EE) Iaz Estatu Batuetan izan ondoren Euskal Diaspora ikertzea xedea duen ikerketa hau Argentinara heldu da Euskal Herriko Unibertsitateko Adrian Odriozola eta Jose Aznar ikerlari gazteen eskutik. Zientzialariek 1000 listu lagin lortzeko asmoa daukate eta horretarako Argentinako hainbat euskal etxe bisitatzen ari dira. Jadanik Buenos Airesen izan dira eta geroztik geldialdi askotako bidaia bat hasiko dute. Gral Rodriguez, Moreno, José C. Paz, Ayacucho, Tandil, Mar del Plata, Necochea, Tres Arroyos, Cnel Dorrego, Bahía Blanca, Cnel. Pringles, Laprida, Azul, Las Flores, Saladillo, Chivilcoy, Chacabuco, Arrecifes, San Nicolas, Rosario, Parana, Concordia, eta Chascomus dira orain arte konfirmatuta dauden hiriak. Gaur Mar del Platan daude. Multzo honetatik kanpo geratzen diren euskal etxeak ere laginak hartzeko aukera izango dute.

Gehiago irakurri...


Guillermo Echenique: "Gobernuak Euskal Etxeekin lankide izan eta euren lana areagotzeko jarrera dauka"

2009/10/26

Guillermo Echenique, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintza idazkari nagusia, elkarrizketa bitartean (argazkia EuskalKultura.com) Lau hilabete pasexe daramatza karguan Guillermo Echenique Jaurlaritzako Kanpo Ekintza idazkari nagusiak. Denbora honetan, NABOren Biltzar Nagusian partaide izan eta Estatu Batuetako euskal etxeak bisitatu ditu, eta Lopez Lehendakaria ere lagundu izan du Bruselara egindako bidaian. Urriaren 14an, Echeniquek bere ardurapeko sailaren lerro nagusiak aurkeztu zituen Eusko Legebiltzarrean, eginkizun dituela, besteak beste, munduan dauden Euskadiren Ordezkaritzak eta munduko euskal etxeak. Echenique EuskalKultura.com-ekin solastu zen joan den asteartean, segidan argitaratu dugun elkarrizketa emanez.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Laurak Batek lehian atera du etxeko buffet eta jangela zerbitzua urtarriletik aurrera

2009/10/26

Laurak Bat Euskal Etxearen sarrera (argazkia EuskalKultura.com) Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeak lehia pribaturako deialdia egin du, etxeko (Belgrano 1144) buffet eta jangela zerbitzua urtarriletik aurrera eskaini nahi dutenek aurkez daitezen. Xehetasun eta jakingarri gehiago elkarteko Idazkaritzara deituz edo e-maila bidaliz.

Gehiago irakurri...


John Ralston hautatu dute Austriako Linz hirian Nazioarteko Pen Club-eko buru, euskaldunen botoez

2009/10/26

John Ralston eta Margaret Busby, talde bateko lana koordinatzen “Hitzak, hitzak, hitzak… besterik ez”, William Shakespeare-ren aipu famatua eta enigmatikoa erabili du International Pen Club-ak bere 75. Kongresuan, Austriako Linz hirian --Europako Kultura Hiriburua aurten-- urriaren 19tik 25era bitartean. Nazioarteko mailako idazle erakunde handienaren ardatzak ez dira hitzetara besterik mugatuko, hitzak profitatuko diren arren: adierazpen askatasunaren alde erreferentzia bihurtu da mundu mailan PEN Club 1926 urtean sortu zenez geroztik; jazarpena eta kartzela jasaten dutenen idazleekiko elkartasuna adierazi du behin eta berriz azken 50 urteotan hitz eta ekintzen bitartez ('Writters in Prision' Batzordeak 50. urteurrena betetzen du Manolis Glezios Greziako idazle atxilotuari babesa emateko sortu zenetik).

Gehiago irakurri...


Rio Cuartoko 'Gure Ametza' Euskal Etxeak bere webgunea sareratuz ospatu zituen elkartearen 15 urteak

2009/10/26

Euskal Etxearen barnealdeko ikuspegia, 'Gure Ametza'ren 15 urteak ospatzeko eginiko festaldian Berrehun lagunetik gora partaide ospatu zituen Rio Cuartoko 'Gure Ametza' (sic) Euskal Etxeak, Cordobako probintzia argentinarrean, elkartearen lehenengo 15 urteak. Euskal Etxearen egoitzako areto nagusira bildutakoek afari goxoa dastatu ahal izan zuten, euskal etxearen 15 urteko ibilbidea azaltzen zuen dokumental bat ikustearekin batera. Gauak ondoko Villa Mariako dantzarien emanaldia ere ekarri zuen. Giroa, egokia suertatu zen 'Gure Ametza'ren webgunea aurkezteko, Iñaki Bilbaok egina.

Gehiago irakurri...


Iñaki Galdos Gipuzkoako foru diputatua Argentinara abiatuko da, Euskal Astean parte hartzeko

2009/10/23

Iñaki Galdos, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletarako eta Kanpo Ekintzako foru diputatua Iñaki Galdos, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako eta Kanpo Ekintzako diputatua, Argentinara abiatuko da datorren asteartean, asteburuan Bahia Blancan egingo den Euskal Astean parte hartzeko. Bahia Blancan, Foru Aldundiaren eta bertako Union Vasca Euskal Etxearen arteko lankidetza akordioa sinatuko du, 'Semana Vasca'ko erakunde laguntzaile denez gero. Galdosek zenbait kontaktu garatuko ditu Argentinan eta besteak beste, Chascomús bisitatuko du, herri horretan datorren urtarrilean, Zingirako Euskaldunak EEak antolaturik egingo den euskal udalekuko babesle baita.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia