euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

General Rodriguezeko Eusko Aterpea EEko 'Hitz nagusiak' zikloak segitzen du auzokideei hitza ematen

2009/11/09

Juana Rodriguez, 'Hitz nagusiak' zikloko elkarrizketa bukatu ondoren Historiaren lekuko direnak, komunitatearen zerbitzuan dabiltzanak, herriari bere ekarpena egin diotenak… Hauek guztiek beren lekua dute Eusko Aterpeak antolatutako 'Hitz nagusiak' erreportaje zikloan. Euskal etxeko kideen eskutik laster lau urte beteko dituen ekimen honek hasierako arrakastarekin jarraitzen du auzokideei merezitako omenaldia egiten. Azkenekoan, Alfredo Juan Malatini eta Juana Rodriguezi. Biak interes handiko pasadizoak kontatzeko aukera izan zuten euskal etxeko egoitzan joan den urriaren 10ean, eta saio guztietan egiten den bezala, elkarrizketak grabatu eta digitalizatu zituzten guztion eskura jarri ahal izateko. Esan dezagun, bestetik, Eusko Aterpeak 10 ospatu dituela atzo.

Gehiago irakurri...


Gastronomia, musika, kultura eta kirol ekitaldiak, Tandileko Gure Etxea EEaren 60. urteurrena ospatzeko

2009/11/07

Tandileko 'Gure Etxea'ren artxiboko irudi bat (argazkia EuskalKultura.com) Gaurtik aurrera eta hilabete batez, hamaika ekintza antolatu dira Tandilen, bertako 'Gure Etxea' Euskal Etxearen 60. urteurrena ospatzeko. Ekitaldiekin bat egin nahi dutenek, mus eta pala txapelketa, hitzaldi eta ikastaroak eta bestelako bazkari, afari eta irtenaldietaz gozatzeko aukera izango dute. Musika eta kultura alorreko hitzorduak ere ez dira faltako, eta Euskararen Eguna ere urtero abenduaren 3an denez, toki berezia egingo zaio urteurreneko ospakizunetan.

Gehiago irakurri...


John Garamendi kaliforniarrak Kongresuko eserlekua lortu eta zin eginik dagoeneko karguratu da

2009/11/06

John Garamendi (argazkia EuskalKultura.com) John Garamendi Estatu Batuetako kongresukide da dagoeneko. Asteartean hautatua izan eta ez du batere denborarik galdu, asteazkenean Washingtona bidaiatu eta ostegun goizean zin egin baitu bere kargu berria, Kaliforniako gobernadoreorde izateari utzita. Politikari euskal amerikarrak gizarte segurantza alorrean gogotsu lan egiteko asmoa duela, eta Obama presidentearen osasun planari baiezkoa emateko irrikitan dagoela berretsi du. Bitartean, Schwarzenegger gobernadoreak Garamendik utzitako gobernadoreordetza 2010eko ohiko hauteskundeetaraino betetzea ala ez erabaki beharko du.

Gehiago irakurri...


Victoriako 'Haritz' Euskal Etxearen standak 4. saria jaso zuen bertako 2009ko Nekazaritza Erakusketan

2009/11/06

Fabian Zorzabal euskal etxeko lehendakariaren alaba, Constanza, euskal stand-ean (argazkia EE) Duela bi urte eskas Victoria herriko euskaldunek 'Haritz' Euskal Etxearen oinarriak ezarri zituzten Parana ibai ondoko hiri honetan. 2007ko irailean, eta lehen ekitaldi bezala, jaio berria zen euskal etxeko kideek plaka bat ipini eta haritz bat landatu zuten herriko Immigranteen Enparantzan. Bi urte pasatu dira eta epe honetan Victoriako euskaldunek hamaika ekintza antolatu eta hamaika ekintzetan hartu dute parte. Eguneroko lan horren ahalegina fruituak ematen hasi dela bistan dago: euskal komunitateak altxatutako standak 4. saria jaso zuen urrian 2tik 4ra arte ospatu zen Nekazaritza Erakusketan.

Gehiago irakurri...


Kaliforniako euskal gobernadoreak

2009/11/06

Gehiago irakurri...


Hiru euskal sukaldarik Danimarkara gerturatuko dute asteburu honetan euskal pintxoen tradizio eta artea

2009/11/05

Euskal pintxo batzuen irudia Pintxoen munduan espezialdutako hiru euskal sukaldari Danimarkara hurreratuko dira gaurtik aurrera eta igandea bitartean 'Taste The Art' ekitaldira, artea eta gastronomia biltzen dituen ekitaldi horretara gerturatutakoei pintxoen euskal artea aurkeztu eta dastatzera emateko. Pintxoez baliatuz jendearekin interakzioa bilatzea izango da egingo dituzten ekintzen artean esanguratsuena. Sukaldariak, ekitaldia ixteko saioan ere arituko dira eta Danimarkako hainbat goi-kargu eta autoritatek eurak prestatutakoa dastatzeko aukera izango dute.

Gehiago irakurri...


Literatura eta musika alorreko zenbait proposamen dakartza Bartzelonan EH Sona jaialdiak: baita, gaur, futbola ere

2009/11/05

Iñaki Plaza eta Ion Garmendia kontzertuan Atzo arratsaldean IK Irakurle Klubaren sasoin berria zabaldu ondoren, literatura eta musika alorreko proposamenekin segitzen du Bartzelonan Euskal Herria Sona jaialdiak. Aurreko larunbatean hiriburu katalanean abiatutako euskal kultur programa horrek etxean gelditzeko aitzekia kenduko dio bat baino gehiagori. Bihar eta asteburuan eskainiko diren musika emanaldiekin, gaurko egunak bestelako proposamena egiten du, edo egiten die futbolzale eta athleticzaleei: Euskal Etxeko Txokoan Nacional-Athletic partida emango dute, iluntzeko bederatzietatik aurrera.

Gehiago irakurri...


Xalbatx lapurtarrak etzi hasiko du San Miguelen, Argentinako euskal etxeetan egingo duen kontzertu bira

2009/11/04

Xabaltx-en 'Cymeus' disko berriaren azala Diasporari begira pentsatutako proiektu bat sustatzera bidaiatu zen lehendabizikoz Argentinara 'Xabaltx' goitizenarekin ezaguna den Pantxoa Bergara. Iaz izan zen eta MMX taldearekin, esan nahi baita Maialen Errotabehere eta Mixu Mixelena lagunekin. Zenbait euskal etxetan kantatu zuen, baita iazko Euskal Astean ere, La Platan. Urtebete eta gero, esperientzia errepikatzeko asmoz itzuliko da abeslari lapurtarra bihartik aurrera Rio de la Platako agertokietara. Oraingoan banakako ikuskizuna prestatu du --tartean Cymeus bere bosgarren diskoko abestiak ere joko ditu-- eta San Miguelen, Buenos Airesen, Gral. Rodriguezen, Arrecifesen eta San Nicolasen aurkeztuko da.

Gehiago irakurri...


Las Floresko Udalak Raquel Rotaeche euskal argentinarra saritu du Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunean

2009/11/04

Raquel Rotaeche Graciana Goicoechandia Loretako Euskaldunak Euskal Etxeko lehendakariarekin Udaletxeak egindako omenaldian Diasporako hainbat lekutan gertatzen den bezala, Las Floresen ere badaude edadeko pertsona batzuk azken mendeko gertakizun askoren lekuko izan direnak eta hau da Raquel Rotaecheren kasua. Laurogeita hamazazpi urteko emakume hau magisteritza eta pintura munduko ikurra da bere komunitatean, eta barnetik bizi izan ditu herriko baita herrialdeko historia; hori dela eta Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunean, 'Loretako Euskaldunak' EEak proposaturik, Las Floresko Udaletxeak saritu egin du jarduera handiko beste herritar batzuekin batera. Omenaldia urriaren 23an izan da, Udaletxeko Areto Gorrian, eta saritu bakoitzak domina eta diploma jaso ditu.

Gehiago irakurri...


Artikulua Deian: Lopezen gobernuak beheko aldetik doituz berrantolatu du bere nazioarteko sare 'diplomatikoa'

2009/11/03

Patxi Lopez Lehendakaria Deia egunkariak Lopez Lehendakariaren gobernuak Kanpo Harremanen alorrean orain artean hartu dituen erabakiak modu kritikoan komentatu ditu joan den igandean, Humberto Uztuetak sinatzen duen artikulu batean. "Euskal exekutiboak aurreko gobernuek zeramaten kanpoko politikarekiko ildo jarraikorra darama bere ordezkaritzen helburu eta funtzioetan. Aldaketa zantzu bakarra egoitza batzuen itxiera da eta berriak zabaltzeko planak errotik moztu izana", dio. Gure irakurleen interesekoa izan daitekeela pentsatuz, linka ekarri dugu datozen lerrroetara.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia